Castellano - Català - Galego

WEB-GUNEAK ITXITA
GREBA OROKORRAGATIK

2002ko Ekainak 19 eta 20

Manifestua:

Langileei eta web-guneen egileei zuzenduta:

  • Greba protestarako mekanismo legal bat den neurrian eta efektiboa izaten jarraitu dadin forma berriak berenganatu behar ditu.
  • Internetaren ondorioz izandako serbitzuen automatizazioak ekainak 19. eta 20. espero den grebaren eragina txikituko du. Beraz, egun horretarako proposatzen da web-guneen itxialdia eta horren ordez protestaren zergaitia azaltzen duen horrialde bat nabigatzailei aurkeztea (ikus ezazu azalpen horrialdearen adibidea).
  • Automatizazuta dauden zerbitzu askok ez dute langilearen zuzeneko interbentziorik behar eta posible da aurreko lana erabiltzea greba egunetarako, modu honetan langileek euren protesta azal erazteko duten ahalmena bahitzen da.
  • Greba orokorrak, erreformaren ondorioak pairatutako kolektiboekiko elkartasuna adieraziz eta protesta bide bat den neurrian, estatu baten paralizazioa ekartzen du. Greba orokorraren printzipioak onartzen dituzten web-guneak greba orokorrara batu eta horrialdeak itxi behar dituzte.

Zer egin ahal dute langileek eta egileek grebagatik?

  • Ez da eskatzen empresetako web-guneen funtzionamendua saboteatzea edo berehalako itxialdira eramatea, baina gutxienez bere funtzionamendua argi eta garbi gutxituta geratu beharko litzateke. Empresa gizonaren partetik jarritako edozein neurri "normaltasun itxurapenara zuzenduak" galerazi behar dira ekainak 19. eta 20.
  • Hala ere web-gune pertsonaletan gunearen itxialdi osoa eskatzen da. Baina nola egin ahal da?

    - Horrialde guztiak zerbitzailetik ateratzea eta 404 errorea (ez bilatutako horrialdea) grebaren azalpen horrialdea eramatea da modurik errazena. Galde eiozu zure hornitzaileari 404 errore horrialdea modifikatzeko posibilitatea, ikus ezazu azalpenak 404 errore horrialdea pertsonalizatzeko.

    - 404 errore horrialdearen kontrola zure eskuan ez baduzu beste alternatibak dituzu:

    - Horrialde guztiak protesta horrialdera zuzendu.
    - Horrialde guztiak zerbitzailetik egun baterako ezabatu eta protesta horrialdeagatik ordezkatu.
    - Gutxienez, "home" eta gehien bisitatutako horrialdeak protesta horrialdeagatik ordezkatu.
    - Ezarri argi eta garbi "homen" mezu bat greba orokorrarekin bat eginez.

  • Langilea edo web-egilea ez bazara, ez erabili Interneta ekainak 19. eta 20. edo behintzat beren erabilera ahal den gehien gutxitu, zure protesta erakusteko modu hoberena hau da eta. Internetek jende azkoren lanaren ondorioz funtzionatzen du eta jende horren artean askok greba egingo dute, ez ostopatu euren prostestaren adierazpena.

Grebaren arrazoiak hauek dira:

  • Langabezirako zuzenduta dauden gizarte laguntzen murrizketa, gainera justifikatuta ez dauden arrazoiengaitik.
  • NEPen (Nekazal Emplegu Plana) ezabatze progresiboa bai Andaluzian zein Extremaduran. Plan honen helburua, latifundioa eta nekazarientzako aukera eza gehien ematen den eremuetan, nekazal erreforma eza kompentsatzea da.
  • Gizarte laguntzak Estatuaren "gracia"ren ondorio moduan kontsideratu izana eta ez lortutako zuzenbide bat bezela. Gizarte laguntzen murrizketara eramaten duen filosofia, laguntza berberaren ezabatze behin betikora eraman ahal du.
  • Gizarte agenteekin egondako negoziazio eza eta gobernuaren gehiengo absolutuaren neurrigabekeria.

Nola parte hartu ekimen honetan?

  • Bidali ezazu mezuak zure "webmasters" kideei eta Internet profesionalei. Gune honetara ailegatzeko lokarri ("vinculo") bat bidaliko da.
  • Bidali ezazu mezuak web-guneetara edo greban inplikatuta dauden instituzioetara, web-guneen itxialdira gehitu daitezen. Bartzelonako UGT eta CCOO sindikatuak ekimen honetaz informatuak daude. Informa ezazu ekimen honetaz urbilen daukazun ordezkaritza sindikalean.
  • Bidali ezazu mezuak "online" eta "offline" komunikabideei, ekimen honi buruz informatuz.
  • Egin ezazu honelako beste horrialde bat beste zerbitzailetan jarriz.
  • Bidali ezazu e-posta bat zure proposamenak, ideiak edo manifestoren aldaketaren bat adieraziz (manifestuaren hedapena sustatuz) helbide honetara: cierreporhuelga@hotmail.com

Ekimen honen oihartzuna:

Informazio gehiago grebari eta bere arrazoiei buruz:

Argitarapen data 11/06/2002. Azken eguneratzea 15/06/2002.