PSST chat enkriptatua, euskarazko manual eta guzti
Enviado el Domingo, 31 marzo a las 12:05:30 por gaztekari webmaster |
|
PSST programa
PSST programa, open source lizentzia du eta puntu-puntu komunikazioa egiten du. Baina zer da puntu-puntu
komunikazio delako hori? Ba bi ordenadoreen arteko zuzeneko komunikazio zuzena da. Honek esan nahi
du tartean dagoen zerbitzaririk ez dagoela eta beraz gure konbertsazioak zuzenean pasako direla ordenadoretik
ordenadorera. Honek jada segurtasun gehiago ematen digu, baina ala ere internet sare oso handia da eta tartean
doazen mezuak harrapatu daitezke eta irakurri, horregatik programa honek egiten duena zera da komunikazio hori
enkriptatu bakarrik mezua jaso behar duen horrek irakurri ahal izateko. Horretarako programak berak 128 biteko
enkriptazio sistema bat erabiltzen du, gainera klabea sesio bakoitzean hau da programa irekitzen dugun bakoitzean
ezberdina da, zailagoa beraz aurkitzeko. Horregatik esan dezakegu segurtasun handiko programa dela. Norbaitek
gure komunikazioa jaso nahiko balu, konputagailu oso potenteak beharko lituzke eta gainera denborak ere arazo bat ekarriko lioke, informazioa deskodifikatu ondoren jada bere balioa galduko bailuke.
*PSST PROGRAMA
*MANUALA
|
| |
|