Bai pertsona arrunten artean, edonon, eraikitako globalizazioari.
Bai demokraziari, zuzenbidezkoa eta izatezkoa, berdintasunean eta askatasunean oinarritua.
Legez denok daukagu askatasunez informatzeko eta adierazteko eskubidea, baita nazioarte mailan ere.
Baina hau errealitatean ez da horrela!
Komunikabideak potentzia finantzarioen esanetara daude. Mundu mailan eliteak soilik komunikatzen dira erraztasunez, itzultzaileen bidez, diruak lagunduta.
Gizateriaren zati txiki batek soilik hitz egin dezake modu erlatiboki egokian.
Eta besteek - ia %100ak?
Eta zuk?
Gure tokian tokiko hizkuntzarekin batera hizkuntza amankomun bat behar dugu, askea, denontzat eskuragai.
Kultura orori estatus berdina ematen diena kultura unibertsalaren barnean.
Orain arte baztertuak izan direnak, nazioarteko komunikazio prozesura erakartzen dituena.