Jaizkibel gune babestua dela gogorarazi dio Eguzkik Txabarriri

Egilea: JB  |  Atala: Hemeroteka

Eguzki talde ekologistak Jaizkibel mendia Natura 2000 sareak babestutako gunea dela gogorarazi dio Joxe Joan Gonzalez Txabarri Pasaiako Portu Agintaritzako presidenteari (Gipuzkoa). Bide horretatik, mendiaren itsaslabarrean egin nahi duten kanpoko kaia herriari «isilka» sartzea salatu du talde ekologistak.

Jaizkibel Natura 2000 sarearen parte den heinean, «estatus berezia eta babes zorrotza» behar duela adierazi du Eguzkik. Hori dela eta, talde ekologistaren iritziz, «Gonzalez Txabarrik eta eraikuntzaren lobby-ak sustatu nahi duten superportua eta itsas industria zentzugabekeria bat da».

Eguzkik komenigarritzat jotzen du pausoak ematen hastea hainbat erakunderen parte hartzearekin: «Europako Batzordeko Zuzendaritza Orokorrak, Europako Parlamentuak, Europako Erkidegoetako Justizia Auzitegiak eta Europako Ingurumen Agentziak proiektuaren berri izan behar dute, eta lobby-ak sortu dituen itxaropen faltsuak eta interesak geldiarazi behar dituzte».

www.berriainfo

Jaizkibeli berehalako babes juridikoa emateko eskatu die Eguzkik erakundeei

Egilea: JB  |  Atala: Hemeroteka

Berriki Maro ontziak izandako hondoratzea gogora ekarrita, Jaizkibel mendiari (Gipuzkoa) eta haren itsas eremuari «berehalako babes juridikoa» emateko eskatu die Eguzki talde ekologistak erakundeetako ingurumen arduradunei. Hain zuzen ere, mendiaren magalak eta bi milia arteko itsas eremua babestu beharko liratekeela uste du Eguzkik. Segi irakurtzen…