Armagabetu zure zergak

Indartsuenaren legeak ez ditu inoiz konpontzen gizateriak aurrean izaten dituen injustizia arazoak, bere horretan utzi baino ez ditu egiten, eta okertu egiten ditu.

Gainera, basakeria erabiltzeak, laguntza humanitario, borroka antiterrorista edo askatasun eta demokraziaren mozorropean, soilik diru egarriz dauden multinazionalen interesei mesede egiten die, zenbat odol isurtzen den kontuan hartu gabe. Hau, adiera dramatikoenean, bukatu den Irakeko gerrakoa baino askoz lehenagokoa da, eta deituriko iritzi publikoaren kontzientziak astindu ditu, lehenagoko edozein gerrak astindu duen baino gogorrago.

Izan ere, bada zerbait gerren kontrako gaitzespenean barru-barrutik jendearen pentsamoldea aldatzen ari omen dena. Baina aldaketa horrek ez du zertan inpotentzia horma jo. Alternatibak eraikitzeko garaia iritsi da. Desobedientziatik gure gobernuek, lau urtean behin guk haiek bozkatzen uzten digutelako demokratikoak omen direnek, agertzen duten larderiari aurre eginez gerrak saihets ditzakegu. Eta obeditzen duenak berak mantentzen du aginteduna. Bada garaia tinko exjitzeko kontzientzia eragozpenerako eskubidea ere zergak ordaintzeari dagokionez, gerra eta beronen prestaketa gaitzespen gisa.

Soldadutza ez egiteko kontzientzia eragozpenerako eskubidea lortu zen eta intsumisioak soldadutzaren berehalako amaiera ekarri zuen, ondorioz, bokazio militarra bukatu zen, «armada profesionalaren» porrota ekarri zuena; honetan ere, armadak eta gerrak mantentzeko eta hedatzeko dirurik ez emateko eskubidea lortzea dugu.

Horixe proposatzen du Gastu Militarrei Eragozpenak. Haiek antolatzen dituzten gerrei buruzko iritzia inoiz eskatu ez badigute, zer dela-eta eskatu behar diegu haiei iritzia haien gerra-zergen aurka dugun jarreraz? Ezin dugu segitu entzungor egiten gu ere gerrak antolatzean erantzule garela, urterik urte armadak finantzatzeko zergak ordaintzen ditugulako.