Zer da?

Eragozpen Fiskala desobedientzia zibileko kanpaina da; errenta aitorpena egiten dutenei proposamena egiten die Haziendari diru kopuru bat ez ordaintzeko, egungo gastu militarraren kontrako protesta gisa. Hau eginez, lege injustua hausten dugu jendaurrean, denon artean, era baketsuan eta jakitun, eta/edo alternatiba honekin bat eginez, gastu militarrerako zergak ez ordaintzeko kontzientzia eragozpenerako eskubidea exijitzen dugu.

Gerrarako aurrekontua murrizteaz gain, militarizazio sozial, kultural eta ekonomikoari buruzko eztabaida pizten saiatzen da, era berean, gai hauek ukitzen dituzten erabakietan gizartearen protagonismoa berreskuratzen saiatzen da.

Horregatik, Haziendaren aurrean aitortzera behartuta daudenek ez ezik, Aitorpen inprimakiak eskuratzen dituztenek eta inprimakiotan berariazko salaketa egiten dutenek ere Eragozpen Fiskala egin dezakete, zeren eta:

٭ herrien arteko gatazkak konpontzeko biderik onena elkarrizketa, lankidetza eta elkartasuna direla uste baitute.

٭  mundu baketsua lortzeko bide bakarra justizia sozialari laguntzea dela uste baitute.

٭   ez baitaude ados ordaintzen dituzten zuzeneko eta zeharkako zergak bortizkerian eta gizartearen kontra erabiltzearekin.

Era berean, kanpainak proposatzen du eragozle fiskalek «desobeturiko» dirua ematea, beste alternatiba eta borroka sozial batzuk finantzatzeko, hemendik proposatzen dizkizuegun proiektu antimilitar alternatiboak edo nork bere ustez benetan defendatu behar diren proiektuak finantzatzeko.