Desobedientzia zibil egunak / Días de desobediencia civil
Fecha Miércoles, 03 octubre a las 23:50:50
Tema Deialdiak / Convocatorias

Desobedientzia Zibilaren egunak.
Zarautz, urriak 13 eta 14.

Desobedientzia zibilari bultzada sendoa emango diogu urriaren 13 eta 14an. Herria Mugik Barrian antolaturiko herri mugimenduen III topaketetan, desobedientziaz hitzegiteko elkartu ginen talde desberdinak gai honi denbora gehiago eskaintzea beharrezkoa zela ikusi genuen. Bertan udazken aldera desobedientzia zibilaren egunak antolatzeko ideia sortu zen. Talde desberdinak elkarlanean ideia garatzen joan gara eta elkarlan honen emaitza Zarautzen ikusi ahal izango da.

Orain arte hainbat talde ibili da desobedientziaren bidetik: antimilitaristak, Itoizekiko solidarioak, presoekiko elkartasun kideak… Horiez gain, zanpaketa nazionala gainditzeko desobedientzia proposatzen duten taldeak gero eta gehiago ari dira: ABK, EHE, Demo, 'Zuzen' ekintza taldea, Desobedientzialariak, Zarautzek Intsumisioa (ZIN)… Indar horiek guztiak biltzeko garaia iritsi da. Batera jotzeko garaia da.

Desobedientzia Zibilaren egunak lankidetza horren emaitza dira. Esaterako, antolatzaileok igandean egingo dugu gure lehenengo ekintza zuzen bateratua, ez-bortitza eta publikoa. Gainera Desobedientzia Zibilaren egunak lankidetzaren emaitza ez ezik etorkizuneko lankidetzaren hazia ere izango dira. Bi egun horietan elkar ezagutu eta elkarrengandik ikasteko parada izango dugu horretarako antolatu ditugun eztabaida eta tailerretan. Hori guztia, nola ez, jai giro alaian izango da, Desobedientzia Zibilaren lehenengo egunak alaiak izatea nahi dugulako.

Egitaraua aurrerago bidaliko zaizue. Mezu honekin Desobedientzia zibilaren egunetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Talde bakoitzak bere postua (material salmenta, propaganda) banatzeko aukera izango du, egingo den zirkuito txiki batean.

Antolatzaileak:
ZIN (Zarautzek Intsumisioa)
ABK (Autodeterminazioaren Biltzarrak)
Zuzen (ekintza taldea)
Burujabetzaren aldeko Desobedientzialariak
DEMOAK

Laguntzaileak: Gipuzkoako KEM-MOC, Kakitzat, Gasteizkoak taldea, Itoizekiko solidarioak

Este artículo proviene de Gaztekaria Alternatiboa
http://www.nodo50.org/gaztekaria

La dirección de esta noticia es:
http://www.nodo50.org/gaztekaria/article.php?sid=8