ZAINTZAILEA ZAINDU: Hitzaldia ENDIKA ZULUETA abokatuarekin
Fecha Jueves, 30 mayo a las 18:04:39
Tema Deialdiak / Convocatorias






Endika Zulueta, talde alternatibo askoren interneteko probeedore gisa aritzen den NODO 50ren abokatuak, Europar Batasuneko barne legediaren aurrekariak eta irailak 11ko atentantuaren ondoren izandako aldaketak jorratuko ditu hilak 31an (maiatza), Egiako kulturetxean arratsaldeko 8tan.

"Europar Batasunaren proiektu berriaren ondorio sozial, kultural eta ekonomikoak" lemapean, Zuluetak europear legedian "antiterrorismo" mailan izandako aldaketa berriak eta eskubide zibilengan duten ondorioak azalduko ditu.






Espainiar erresuma eta Europar Batasunaren sei hilabeteko lehendakaritzari buruz, Endika Zuluetak argi dauka:






"... europar legedi berriak salbuespen egoera iraunkor batera garamatza, oinarrizko eskubideak zapaltzen ditu eta askatasun guneak (gureak) mugatzen ditu, edozein aurkako eritzi terroristatzat joko delarik, honek dakartzan ondorio guztiekin."






Endikak dio "kasurako sorturiko araudi batek (terrorismoaren definizio zabal eta eztabaidagarri bat, non disidentzi mota guztiak sartzen diren, estradizio prozesuetako egungo garantien ezabapenarekin, europoliziari lagunduko dion epaile talde otsan batekin...) disidentzia politikoarekin amaitu nahi du, batipat antiglobalitzailearekin.






Zuluetaren sarreraren ondoren, CNTtik zainketa intentsibo honi mugimendu libertariotik eman dakiokeen erantzunen inguruan eztabaida sortzeko asmoa dugu.












Este artículo proviene de Gaztekaria Alternatiboa
http://www.nodo50.org/gaztekaria

La dirección de esta noticia es:
http://www.nodo50.org/gaztekaria/article.php?sid=187