Nick: Pass:  Join
Search:
Topics:
Home Links Downloads Your Account FAQ Top 10
Menu nagusia / Menu principal
+ Berri bat bidali/ Envia una noticia
_______________________
+ Cuba BERRIA!!/NUEVO!!
_______________________
. Deialdiak / Convocatorias
. Ekintza/Acciones
. Artikulo Interesgarriak/Articulos interesantes
. Gertuko berriak/Noticias cercanas
. Nazioarteko berriak /Noticias Internacionales
. Internet
_______________________
. Hasiera / Inicio
· Loturak / Enlaces
· Fitxategiak / Archivos
· Gomedatu / Recomiendanos
· Zure kontua / Tu cuenta
· Top 10

Otras opciones
· AvantGo
· Estadisticas
· FAQ
· Feedback
· Forum
· Members List

La Historia de Hoy
Hoy no hay Gran Historia.

¿Quién está conectado?
Actualmente hay 1 invitados, 0 miembro(s) conectado(s).

Es un usuario anónimo. Puede registrarse aquí

Indymedia Euskal Herria 
Kontura Hadi Gazte 
El Vocero Disidente 
Mediaberri 
euskalgnu 
Euskal Herria information 
Sustatu.com 
Gaztetxeak 
Ekintza Gorria 
AHT eta GAROÑA 
Lotura Berriak / Nuevos Enlaces
Indymedia Euskal Herria 
Kontura Hadi Gazte 
El Vocero Disidente 
Mediaberri 
euskalgnu 
Euskal Herria information 
Sustatu.com 
Gaztetxeak 
Ekintza Gorria 
AHT eta GAROÑA 

Seleccionar Idioma
Seleccione Idioma de la Interfaz:


Aministiaren aldeko erakunde berria / La nueva organización pro-amnistia
Enviado el Miércoles, 12 diciembre a las 20:52:21 por gaztekari webmaster

Gertuko berriak / Noticias cercanas Donostiako Kursaalen egingo den batzarrean emango da ezagutzera erakundearen izena


Euskal Herriko amnistiaren aldeko mugimenduak elkarte nazional berria sortuko du datorren igandean Donostiako Kursaalen egingo duen ekitaldian. Orain urtebete Amnistiaren Aldeko Batzordeek eta Koordinaketak abian jarritako Elkarrekin Eraiki prozesuaren fruitua izango da elkarte berria, espainiar eta frantziar estatuen «erasoei osotasunean erantzutea eta amnistiaren lorpena ezinbestekotzat duten euskal gizarteko sektoreak elkarte berriaren inguruan biltzea» xedetzat hartuta.


--gehiago irakurtzeko "leer más"
--para continuar leyendo "leer más"

Euskal Herrian gaur egun dagoen banaketa instituzionala, erakunde eta taldeena barne, «maila guztietan gainditu» behar dela arrazoituta, amnistiaren aldeko mugimenduak Elkarrekin Eraiki prozesua jarri zuen abian orain urtebete. Izan ere, gogoeta hori abiapuntutzat hartuta, amnistiaren aldeko mugimenduaren baitan Euskal Herri osorako elkarte bakar bat sortzea ezinbestekotzat ikusi baitzen.


«Amnistiaren inguruan ordura arte lan egiten zuten elkarte batzuek Ipar Euskal Herria zuten lan eremutzat, eta, beste batzuek, berriz, Hego Euskal Herria. Baina Euskal Herri osoan arazo bertsuak izanik, elkarte bakar bat behar zela ikusi zen, sortzen diren arazoei osotasunean erantzuteko», azaldu zuen atzo amnistiaren aldeko mugimenduak prentsa ohar batean.


Gogoeta horri helduta hasi ziren elkarlanean Amnistiaren Aldeko Batzordeak (AAB) eta Euskal Preso Politikoen Sustengurako Komiteen Koordinaketa. Hauen iritzian, urte honetan nabarmen geratu da frantziar eta espainiar estatuen erasoek «norabide bera dutela, euskal preso politikoen arazoak antzekoak direla leku batean ala bestean, eta, noski, egoera horiei eman beharreko aterabidea ere bera dela. Erantzun bateratua behar da». Behar horretatik dator elkarte nazional bakarra sortzearen alde eginiko apustua.


«Bi elkarte batzea baino gehiago»


Jakitera emandakoaren arabera, ordea, Elkarrekin Eraiki prozesuak Amnistiaren Aldeko Batzordeen eta Koordinaketaren «batzea baino gehiago esan nahi du». Bi erakundeok bultzatu ei dute prozesua, «eta horiek dira oinarri, baina prozesu honek helburu zabalagoa du. Estatuen erasoei erantzutea eta amnistia lortzea ezinbestekoa dela pentsa- tzen dugunez, ideia horrekin bat datozen euskal gizarteko sektoreak bildu nahiko genituzke elkarte berriaren inguruan».


Horretan aritu dira azken urte honetan eta etorkizunean ere lan horretan jardun nahi dute, «prozesua ez baita igandean amaituko», zehaztu zuten. «Izan ere, herritarren artean eztabaida ematea eta guztion artean aurrerantzean pausoak ematea eskatzen baitu egungo egoera konplexuak», gehitu zuten.


Erakunde nazionala igandean Donostiako Kursaalen egingo den batzarrean jaioko da, eta bertan emango da jakitera izena bera ere. Igandeko ekitaldiaren ostean, baina, amnistiaren aldeko mugimenduak bi hilabeteko prozesua zabalduko du «elkartearen izaera hobeki marrazteko, haren egitura organikoa zehazteko eta elkartearen berri gizarteari helarazteko».


«Amnistiaren aldeko mugimendu indartsu bat izatea euskal errepresaliatuentzat eta, oro har, Euskal Herriarentzat garrantzitsua dela uste dugu», jakinarazi zuten oharrean.


--------------------------------------------------


Los ámbitos de trabajo, a debate en el Kursaal


GARA | DONOSTIA

La asamblea que el movimiento pro amnistía celebrará el próximo domingo en el Kursaal dará comienzo a las 10.00. En el transcurso del acto, se concretarán tanto la lectura que el nuevo organismo nacional hace de la actual situación del conflicto político como las bases que se plantean de cara a la solución del mismo.


Asimismo, además de dar a conocer el nombre del nuevo organismo y sus características, los asistentes debatirán acerca de la trayectoria y los pormenores de los ámbitos de trabajo que se plantean para la asociación: el de los presos políticos vascos, el del derecho de los ciudadanos vascos a vivir libremente en Euskal Herria, el de las libertades democráticas y el que corresponde a la asistencia y solidaridad para con los represaliados políticos.


«Dada la importancia del paso que vamos a dar y de lo importante que es para Euskal Herria tener un movimiento pro amnistía lo más fuerte posible, hacemos un llamamiento a todos los militantes y colaboradores para que el domingo acudan al Kursaal», señaló el movimiento pro amnistía.

 
Enlaces relacionados
· Más acerca de Gertuko berriak / Noticias cercanas
· Noticias de gaztekari webmaster


Noticia más leída sobre Gertuko berriak / Noticias cercanas:
Garzon berriro ere Gestorasen aurka / Garzón de nuevo contra Gestoras


Versión para imprimir  Enviar a un amigo

"Erabiltzaileen gunea / Centro de Usuarios" | Entrar/Crear Cuenta | 0 cometarios
Puntos
  
Los comentarios son propiedad de quien los envió. No somos responsables de su contenido.
Anti Kopyrait, gure web orrialdeko edozer kopia dezakezu.
Anti Kopyrait, puedes copiar todo lo que quieras de la página


You can syndicate our news using the file backend.php or ultramode.txt