Nick: Pass:  Join
Search:
Topics:
Home Links Downloads Your Account FAQ Top 10
Menu nagusia / Menu principal
+ Berri bat bidali/ Envia una noticia
_______________________
+ Cuba BERRIA!!/NUEVO!!
_______________________
. Deialdiak / Convocatorias
. Ekintza/Acciones
. Artikulo Interesgarriak/Articulos interesantes
. Gertuko berriak/Noticias cercanas
. Nazioarteko berriak /Noticias Internacionales
. Internet
_______________________
. Hasiera / Inicio
· Loturak / Enlaces
· Fitxategiak / Archivos
· Gomedatu / Recomiendanos
· Zure kontua / Tu cuenta
· Top 10

Otras opciones
· AvantGo
· Estadisticas
· FAQ
· Feedback
· Forum
· Members List

La Historia de Hoy
Hoy no hay Gran Historia.

¿Quién está conectado?
Actualmente hay 1 invitados, 0 miembro(s) conectado(s).

Es un usuario anónimo. Puede registrarse aquí

Indymedia Euskal Herria 
Kontura Hadi Gazte 
El Vocero Disidente 
Mediaberri 
euskalgnu 
Euskal Herria information 
Sustatu.com 
Gaztetxeak 
Ekintza Gorria 
AHT eta GAROÑA 
Lotura Berriak / Nuevos Enlaces
Indymedia Euskal Herria 
Kontura Hadi Gazte 
El Vocero Disidente 
Mediaberri 
euskalgnu 
Euskal Herria information 
Sustatu.com 
Gaztetxeak 
Ekintza Gorria 
AHT eta GAROÑA 

Seleccionar Idioma
Seleccione Idioma de la Interfaz:


LOUri intsumisioa ikasle alternatibaz, ikasleak grebara
Enviado el Martes, 27 noviembre a las 09:43:40 por gaztekari webmaster

Interesgarria / Interesante (artikulo) M. Zabaleta, A. Marañon, G. González UPNA, Deustu, UPVko ikasleak eta IAko eleduna

LOUri intsumisioa, ikasle alternatibaz ikasleok grebara

Madriletik datorren beste eraso baten aurrean gaude. Horrelakoetan argi dakusagu zapalkuntza egoera batean bizi garela euskal unibertsitariook, indarrez inposatu nahi digute lege espainiar, homogeneizatzaile eta antidemokratiko hau. Honek ondorio argi bat du; euskal ikasleoi, eta oro har euskaldunoi, Euskal Herriko eremu unibertsitarioa arautzeko aukera ukatu egiten zaigu...

--irakurtzen jarraitzeko "leer más"
--para seguir leyendo "leer más"

Bertako instituzioek, konponbideak jarri ordez men egiten diote erasoari. Jakina, UPNk defendatzen duen unibertsitate eredua PPren berdina da, eta, noski, behar den guztia jarriko dute UPNAn lege hori aurrera eramateko. EAEn, berriz, Gasteizko Gobernuaren ezintasuna nabaria da. Lege propio bat egiteko eskumenik ez daukate, eta dituzten apurrak ez dituzte euskal unibertsitatearen alde inbertitzen, Madrilek eskaintzen dituen ogi apurrak kudeatzera baizik. Horrela, badirudi erasoa dagoenean bakarrik mugitzen direla, eta euskal unibertsitariook 20 urte luzez pairatu behar izan dugu LRU lege espainiar eta inposatzailea. Hori bai, hauteskundeak etorri zirenean, ederki asko eman zuten prentsaurrekoa hezkuntza munduko kide batzuekin, EAEn indarrean dagoen «hezkuntza eredu propioa» defendatuz. Baina, zein da hezkuntza eredu propio hori? Euskaldunon hizkuntza eta kultur eskubideak zanpatzen dituena? Madriletik inposatzen den curriculuma ikastera behartzen gaituena? Selektibitatea egitea inposatzen diguna? Aski da, hezkuntza eredu propioaz hitz egin eta egungoa defendatu besterik egiten ez dutenean.

Gogoan dugu oraindik orain dela ez asko, UPV, Deustu eta MUko errektoreek LOUren kontra egindako prentsaurrekoa. Han ikusi genituen Montero (espainiarzale amorratua eta daukan ardura betetzeko gaitasunik ez duena), Abrego (ikasleak hutsaren hurrengoak diren unibertsitate baten errektorea), Retegi (unibertsitate bat baino gehiago enpresa dirudien unibertsitate baten errektorea) eta gure Oliveri, hezkuntza eredu propioaren benetako minbizia. Han agertu ziren, unibertsitate lege berriaren aurka. Hipokresia hutsa eta beren poltronetan betikotzeko saiakera lotsagarria. Eta zer esan UPNAko errektore Perez Pradosi buruz? Estatu osoko unibertsitate publikoetan legeari baietza eman dion bakarra da, honek bai aurpegia.

Asko hitz egin da legeari buruz, baina zein aldaketa nabarmen dakar? Lehenik eta behin nabaria da daukan kutsu homogeneizatzailea. Irakasleen funtzionariotza espainiarren estatusa mantenduz, azterketak egitera Madrilera joan beharko dute. Horrek funtzionariotza perfila homogeneizatu eta euskalduntze prozesuan oztopoak sortuko ditu. Hego Euskal Herriko unibertsitateen gaineko kontrola areagotu egingo da, Ebaluazio eta Akreditazio agentziaren bidez eta estatu mailako unibertsitatean koordinaziorako kontseiluan ordezkari estatal gehiago egongo dira (21/16).

Bigarrenik, ikasleon ordezkaritza nabarmen doa behera. Orain arte %28koa zen, eta orain langile eta ikasleen ordezkaritza ezin da %30etik pasatu. Eta non kontzentratzen da, beraz, boterea? Katedradunetan: ordezkaritzaren %51 izango dute. Demokraziaren eredua daukagu gure begien aurrean, UPV eta UPNAn dauden 500 katedratikok 70.000 ikaslek baino gehiago balio dute!

Azkenik, legeak unibertsitate pribatuen aldeko apustua egiten du. Horrela, selektibitatea kentzean unibertsitate pribatuek nahi duten hautaproba jarriko dute, eta bestalde, unibertsitateetako koordinaziorako kontseiluan boz- katzeko eskubidea izango dute (orain arte hitza zuten).

Honen aurrean zer? Euskal unibertsitariook gure alternatiba mahai gainean jarri behar dugu, eta, orain arte egin dugun bezala, Euskal Herriak behar duen euskal unibertsitaterantz urrats sendo eta erabakigarriak ematen jarraitu behar dugu. Bidea ez da legearen ezetzean gelditzea, ezta Euskal Herria bere osotasunean hartzen ez dituzten eta euskaldunon hizkuntza eta kultur eskubideak aintzat hartzen ez dituzten legeak egitea ere.

Horretarako ikasleok badugu gure alternatiba integral, burujabe eta aurrerakoia, honako puntuetan sus- traitzen dena:

­Euskaraz ikasi eta bizitzeko eskubidearen bermea: euskal ikasleok goi mailako ikasketak gure herriko hizkuntzan egiteko eskubide osoa dugu eta horretarako euskalduntze plangintza nazionala abian jartzea ezinbestekoa da, klaseak, materiala, praktikak, hizkuntza paisaia eta eskolaz kanpoko ekimenak euskalduntzeko.

­Euskal Herriko edukiez hezteko eskubidearen bermea: unibertsitatean gure herria ikasteko eskubidea dugu eta unibertsitateak herri honek dituen beharrei begira bideratu behar ditu ikasketa zein ikerketa ezberdinak. Horretarako euskal curriculumerantz abiatzeko oinarrizko proposamena abian jarri beharra dago, ikasliburu, mapa, egutegi zein ikasketa ezberdinek Euskal Herria oinarri izan dezaten.

­Herritartasuna: Unibertsitateak herritarren zerbitzura egon behar du. Beraz, ez dira onargarriak ez traba selektiboak ezta ekonomikoak ere. Numerus clausus eta tasen desagerpena, beka politikaren zabalpena, bekarioen lan baldintzak zaintzea, eta, noski goi karguen soldaten murriztea ezinbesteko neurriak dira.

­Demokratizatzea: unibertsitatean nahitaezkoa dugu eredu parte-hartzailea martxan jartzea, ordezkaritza sistema bukatzeko.

­Askatasun demokratikoen bermea: munduan ez dira asko izango polizia eta segurtasun indarrak (armaturik) fakultateetan sartzen uzten dituzten unibertsitateak.

­Pedagogia askatzailea: azterketak oinarri dituen unibertsitate baten gainetik, ikaslea subjektu aktibo eta protagonista izango den unibertsitatea behar dugu.

Hauek dira bermatu beharreko eskubideak, eta hau guztia aurrera eramateko ezinbestekoa da unibertsitate barruti bateratuaren aldeko apustua egitea. Izan ere, euskal unibertsitariook Euskal Herri osoa barne hartuko duten erabaki markoak sortzea ezinbestekoa dugu, euskal unibertsitatearen bidean. Horrela, euskal ikasle orok eskubidea izan behar du Euskal Herrian ikasteko, Ipar Euskal Herrikoak Hego Euskal Herrian, eta alderantziz.

Batzuek, PNVk bezala, hainbeste zalaparta sortu ondoren onartu egin dute legea; beste batzuek, Iztueta anderearen moduan, lege propioa behar dugula diote, baina norentzat? Nork egina? Zein ardatzekin? Hitzak haizeak eramaten dituela ondo dakigu euskaldunok. Hezkuntza eredu propio baten alde gabiltzanok ondo dakigu zein den norabidea. Euskal ikasleok badugu gure alternatiba, eta hemen doakie gure deia euskal unibertsitarioei eta euskal gizarteari nahi eta behar dugun euskal unibertsitatearen alde indarrak biltzeko. Madriletik datorrenari intsumisioa, eta egin dezagun, bada, guk geure lege propioa, gure unibertsitate propioa. Bihar euskal ikasleok greba dugu, gure alternatiba mahai gainean jartzera goaz.

(Gara)

 
Enlaces relacionados
· Más acerca de Interesgarria / Interesante (artikulo)
· Noticias de gaztekari webmaster


Noticia más leída sobre Interesgarria / Interesante (artikulo):
Noam Chomsky torturari buruz / Noam Chomsky sobre la tortura


Versión para imprimir  Enviar a un amigo

"Erabiltzaileen gunea / Centro de Usuarios" | Entrar/Crear Cuenta | 0 cometarios
Puntos
  
Los comentarios son propiedad de quien los envió. No somos responsables de su contenido.
Anti Kopyrait, gure web orrialdeko edozer kopia dezakezu.
Anti Kopyrait, puedes copiar todo lo que quieras de la página


You can syndicate our news using the file backend.php or ultramode.txt