Nick: Pass:  Join
Search:
Topics:
Home Links Downloads Your Account FAQ Top 10
Menu nagusia / Menu principal
+ Berri bat bidali/ Envia una noticia
_______________________
+ Cuba BERRIA!!/NUEVO!!
_______________________
. Deialdiak / Convocatorias
. Ekintza/Acciones
. Artikulo Interesgarriak/Articulos interesantes
. Gertuko berriak/Noticias cercanas
. Nazioarteko berriak /Noticias Internacionales
. Internet
_______________________
. Hasiera / Inicio
· Loturak / Enlaces
· Fitxategiak / Archivos
· Gomedatu / Recomiendanos
· Zure kontua / Tu cuenta
· Top 10

Otras opciones
· AvantGo
· Estadisticas
· FAQ
· Feedback
· Forum
· Members List

La Historia de Hoy
Hoy no hay Gran Historia.

¿Quién está conectado?
Actualmente hay 1 invitados, 0 miembro(s) conectado(s).

Es un usuario anónimo. Puede registrarse aquí

Indymedia Euskal Herria 
Kontura Hadi Gazte 
El Vocero Disidente 
Mediaberri 
euskalgnu 
Euskal Herria information 
Sustatu.com 
Gaztetxeak 
Ekintza Gorria 
AHT eta GAROÑA 
Lotura Berriak / Nuevos Enlaces
Indymedia Euskal Herria 
Kontura Hadi Gazte 
El Vocero Disidente 
Mediaberri 
euskalgnu 
Euskal Herria information 
Sustatu.com 
Gaztetxeak 
Ekintza Gorria 
AHT eta GAROÑA 

Seleccionar Idioma
Seleccione Idioma de la Interfaz:


Nola atera liteke Afganistandik? MIKEL ARAMENDI (Gara, 2001/10/09)
Enviado el Martes, 09 octubre a las 09:30:23 por gaztekari webmaster

Internazionalak / Internacionales xare writes "Esan ohi da galderaren egokitasunean datzala erantzunaren baliagarritasunaren erdia, gutxienez. Irailaren 11n Estatu Batuetan gertatuaren ondoren nekatu ere nekatu zaizkit nire neurona makalak zergatik, nork, nola, noren mesede edo kalterako eta gainerako guztien artean galdera eraginkorrena zein ote zen deliberatzen; eta gaurkoz, Bushen kontraeraso militarra hasi deneko honetan, izenburutzat hartu dudanaren gisako zerbait iruditzen zait inkognita funtsezkoena. Sartu, saltsa ikusgarri bezain desatseginean sartuta gaudela begien bistakoa dirudienez, eta hortik ateratzea dela zentzuzkoena diola gizalegeak esango nukeenez.


«Afganistan» ote da auzia, «saltsa»? Bakarka, besterik gabe, ez noski; baina Afganistan bada Astearte Beltzean dramatikoki aurpegiratu zaigun arazoaren muina. Asia Erdialdeko Estatu horretako auzia, nazioarteko krisi eta gatazka sare global baten barnean dago kokatuta, gainerako guztiak bezalaxe, eta hein horretan zilegi izan da Bin Laden eta Palestinako borroka, Estatu Batuak eta islamaren arteko kontraesana, Dorre Bikiak eta globalizazio kapitalistaren bidegabekeriak uztartzen dituen kaleidoskopioa. Baina, seguruenik, gutxitarako balio du denak denarekin duela zerikusia deliberatzeak; egia izanik, aterik ez du zabaltzen giltza horrek.





Palestinako arazoak, demagun, 50 urte pasa daramatza ardatz nagusi bertsuen inguruan biraka, eta azken hamarkada honetan dinamikaren zirkulartasuna erabatekoa dela esan liteke. Golkoko Gerra bezain gertaera hurbilek, baldintzatu bai, baina ez dute nabarmen aldarazi: isilpeko eskualde-gerra bat da, nazioarteko potentzia eta inguruetako herrialde guztien esku-hartzearekin. Zenbateko kidetasuna du horrek guztiak orain 20 urte Sadat hilez hasi zirenen eta garai hartan bertan Estatu Batuen, Arabiaren eta Pakistanen peoi lanetan Afganistanen trebatzen ari ziren abenturazale fanatizatuen artean duela hamarkada bat eratutako sinbiosiarekin? Diskurtso ideologikotik at, ezer gutxi, egia esan.





Argi dago Estatu Batuekin etsaitutako edozein buruzagi islamdarrek Palestinako gatazkaren baliabide erretorikoa erabiltzen duela, baina irailaren 11ko erasoekin sututako krisiaren oinarrian (Golkoko Gerrarenean bezala) arazo hori kokatzea ez da batere zorrotza, eta zio hurbil eta eraginkorragoak ez ikustea erakar dezake. Afganistango haril-muturra, ordea, askoz operatiboagoa da, Bin Laden edota Zawahiri han egoteak adierazi dezakeenaz gaindi. Neurri handi batean, orain gertatzen ari dena, duela 20-25 urte nahiko axolagabeki hartu zen bidean aurrera-pausoa besterik delako.





Errusia tsarista eta Inperio Britainiarren artean estatu-tanpoiarena egin zezan sortu (edo birsortu, berdin zaio, Asia Erdialdearen historiak ia edozein irizpide defendatzeko aukera ematen du) zen Afganistan hura, inoiz ere ez zen oso egonkorra izan, India eta Pakistanen independentziarako egin zen salomonkeriaren ondoren kili- kolo geratu zen, baina benetako errematea 1970eko hamarkadan etorri zitzaion bi superpotentziek eta Pakistanek beren gutizia geopolitikoen joko-lekutzat hartu zutenean. Gaurko egunak ema- ten digun ikuspegiarekin, 78-89 hamarkadako Sobiet Batasuneko kupularen aktak eta memorandumak berrirakurtzen direnean, nekez eusten zaio irribarre mingotsari.





1989ko otsailaren 15ean Boris Gromov jeneralak, bere armadako azkeneko soldadua bailitzan bi herrialdeen arteko zubia zeharkatu eta interbentzioa amaitutzat eman zuenean, pentsatuko zuen seguru asko ederki kostatako kalbario hura behintzat kitatutzat eman zezakeela. Apustu egingo nuke ez duela egun halakorik esango, orduan lagun ez ezik armada-kide leial zituen Dudaiev, Maskhadov eta abarrekin gertatu zaiona ikusi eta gero; edo Tadjikistango gerra zibila hurbiletik jarraitu ondoren; edo Dustam bere laguna laster berriro Kabulera, baina oraingoan tanke estatubatuar baten gainean, hel daitekeela ikusita...





Egun hartan bertan Washingtonen puztuta sentituko ziren estratega eta kontakatilu guztiek, berriz, 12 urteren bueltan, memoria erabat galdu egin dutela ematen du, denek Reaganen Alzheimer berbera balute bezala.





Ez da harritzekoa, halere, orduan «freedom fighter» omen zirenak egun zertan diren gogoratzen badugu. Eta begien aurrean dut B. Bhuttorekiko elkarrizketa bat, «talibanekin hanka sartu genuela» aitortuz; bai noski: eskua sartu nahi eta hanka sartu. Noraino sartu gainera. Kokoteraino; ikusi besterik ez dago Musharraf «gaixoa-ren» patua. Afganistango ingurune horrek badu hanka sarrarazteko dohain bereziren bat. Edota eskua sartu nahi dutenen inertzia besterik ez bada? Zorte hobea izango ote du bi hamarkada hauetan ingurune hartan intrigatzen ari den arabiar teokrazia fundamentalistak?





Duela 20 urte Irango iraultzak eragindako lurrikara politikoaren bigarren mailako errepika bailitzan ikusten genuen Afganistango arazoak mundu osoa baldintzatzeko gaitasun oso berezia erakutsi du, bestetik: Sobiet Batasuna lehenik, Asia Erdialdea gero, Estatu Batuen metropolia azkenik. Egun, Irango ziklo iraultzailea guztiz amaitutzat eman daiteke, baina orduan apurtu ziren orekak ez dira berregin Afganistanen, Asia Erdialdea politikoki itxuraldatuta dago eta hango lehengaien gutiziak, bere garaian Pertsiar Golkoan eragin zuen bezalatsu eragiten duela ohartzeko ez da aztia izan behar. Tentsioa eta gerra da emaria. Kasu honetan, inperioaren bihotzeraino eraman dute batzuek txikizioa, gainera. Berria da, baina ildoan dago.





Dinamika horretatik ateratzea ez da batere samurra izango. Batzuek ateratzeko gogorik ere ez dute, eta aski lukete ondorioen zipriztinetatik babestutako «saindu-tegi» bat lortuz gero; baina hori bera ez da erraza Irailaren 11z geroztik. Beste batzuek, gizalegezko konponbidea onartu edota bultza- tuko lukete, baina ez dakite zein den eta nola lor litekeen: Afganistan barneko egoera politikoa konponbidean ipini eta bertako guztien eskubide zibil eta sozial minimoak bermatzea oso zaila da epe motzera; inguruko herrialdeetan beste horrenbeste lortzea ez da samurragoa; potentzien nahi- kundeak asetzea edo aldentzea, are zailagoa...





Baina atera egin behar da. Lehenbailehen. Beste guztia lohian hondoratzen jarraitzea delako.


"

 
Enlaces relacionados
· Más acerca de Internazionalak / Internacionales
· Noticias de gaztekari webmaster
· PHP-Nuke
· AMD


Noticia más leída sobre Internazionalak / Internacionales:
«La Alianza del Norte y los talibán son igual de fundamentalistas»


Versión para imprimir  Enviar a un amigo

"Erabiltzaileen gunea / Centro de Usuarios" | Entrar/Crear Cuenta | 0 cometarios
Puntos
  
Los comentarios son propiedad de quien los envió. No somos responsables de su contenido.
Anti Kopyrait, gure web orrialdeko edozer kopia dezakezu.
Anti Kopyrait, puedes copiar todo lo que quieras de la página


You can syndicate our news using the file backend.php or ultramode.txt