Nick: Pass:  Join
Search:
Topics:
Home Links Downloads Your Account FAQ Top 10
Menu nagusia / Menu principal
+ Berri bat bidali/ Envia una noticia
_______________________
+ Cuba BERRIA!!/NUEVO!!
_______________________
. Deialdiak / Convocatorias
. Ekintza/Acciones
. Artikulo Interesgarriak/Articulos interesantes
. Gertuko berriak/Noticias cercanas
. Nazioarteko berriak /Noticias Internacionales
. Internet
_______________________
. Hasiera / Inicio
· Loturak / Enlaces
· Fitxategiak / Archivos
· Gomedatu / Recomiendanos
· Zure kontua / Tu cuenta
· Top 10

Otras opciones
· AvantGo
· Estadisticas
· FAQ
· Feedback
· Forum
· Members List

La Historia de Hoy
Hoy no hay Gran Historia.

¿Quién está conectado?
Actualmente hay 1 invitados, 0 miembro(s) conectado(s).

Es un usuario anónimo. Puede registrarse aquí

Indymedia Euskal Herria 
Kontura Hadi Gazte 
El Vocero Disidente 
Mediaberri 
euskalgnu 
Euskal Herria information 
Sustatu.com 
Gaztetxeak 
Ekintza Gorria 
AHT eta GAROÑA 
Lotura Berriak / Nuevos Enlaces
Indymedia Euskal Herria 
Kontura Hadi Gazte 
El Vocero Disidente 
Mediaberri 
euskalgnu 
Euskal Herria information 
Sustatu.com 
Gaztetxeak 
Ekintza Gorria 
AHT eta GAROÑA 

Seleccionar Idioma
Seleccione Idioma de la Interfaz:


Aniztasuna lelotzat zuen manifestaldia Hontzaren alde
Enviado el Domingo, 17 febrero a las 13:08:38 por gaztekari webmaster

Gertuko berriak / Noticias cercanas aniztasuna. Auzokide franko ez ezik, erakunde, sindikatu eta alderdietako ordezkaritza zabalak egin dute bat


Milaka lagun bildu dira Hontza zentroaren eta «gizarte solidarioago» baten alde


Hiritar guzti-guztien oinarrizko giza eskubideak zaindu eta betetzeko eskatu dute 169 gizarte erakundek Bilbon


Iñaki Uriarte/BILBO

Bost mila lagun inguruk erantzun zioten atzo Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako Berregokipenerako Taldeen Koordinakundeak deitu manifestazioari. Auzokide franko ez ezik, erakunde, sindikatu eta alderdi politikoetako ordezkaritza zabala bildu zen Bilbon; PPkoak izan ezik, beste alderdi guztietakoak han ziren.


Ibilaldi isila bostak eta hamarrean abiatu zen, Jesusen Bihotzaren enparantzatik. Antolatzaileek eta gizarte taldeetako hainbat elkartetako ordezkariek eraman zuten lehen pankarta, «gizarte solidariagoaren alde» daudela berresten zuena. Bigarrenean, alderdi politiko eta sindikatuetako ordezkariak zihoazen. Hontza bai hemen eta edonon irakur zitekeen Nekane Altzelai EAko burukideak eta Bilboko Udaleko zinegotziek zeramaten pankartan. Haien atzetik, alderdi, sindikatu eta erakundeetako ordezkaritza zabala zihoan. Iñaki Azkuna alkateak, Javier Madrazo eta Gabriel Inclan EAEko sailburuek, Mertxe Agundez aratekoak eta Ricardo Ansotegi eta Sabin Arana Bizkaiko diputatuek ez zuten hutsik egin. Txema Urkijo EAEko Giza Eskubideetarako zuzendari berriak ere ez.


PSE-EEko Patxi Lopez eta Begoña Gil; IUko Oscar Matute; Batasuneko Jone Goirizelaia, Josu Urrutikoetxea eta Ibon Arbulu; EAko Nekane Altzelai; ELAko Mikel Noval; eta LABeko Txutxi Ariznabarreta talde berean ikus zitezkeen. Bilboko hamar zinegotzi ere egon ziren Hontzaren aldeko pankartaren atzean.


Atzerago, Athleticen bufanda zeramaten futbolzaleek, erlijiosoek, Unibertsitateko irakasleek eta herritar soilek multzo zabala osoatzen zuten. Baltasar Garzon epaileak legez kanpo utzi berri dituen Segi-k eta Askatasunak ere bat egin zuten deialdiarekin.


Gizarte zuzenago baten alde


Manifestazioa Areatzako parkean amaitu zen. Bertan, Onintza Enbeitak egin zuen ongietorria bertso birekin.


Natxo de Felipe kantariak irakurri zuen agiria. Hiri baten neurria «hiritar guzti-guztien oinarrizko giza eskubideak» zaindu eta betetzeak ematen duela ohartarazi zuen. «Behartsu eta ahulenek gure gizalegearen muga eta jomuga» erakusten dizkigutela azaldu zuen gero. Gizarte bazterketaren aurpegi berriei aurre egiteko, De Felipek «erantzun berriak eta eraginkorrak» eskatu zizkien erakunde publikoei eta gizarte erakundeei.


Drogaren menpean edo aterperik gabe bizi direnek aparteko egoera bizi dutelakoan, beharrezkotzat jo zuen zerbitzuak indartzea eta berriak zabaltzea. Azkenik, elkartasunerako deia egin zuen: «Posible da beste mundu hobe eta zuzenago bat. Horixe da gure ustea eta gure itxaropena».


sabin arana


Ekonomia Sustapenerako diputatua-EA


«Euskal Herrian sare bat behar da»


«Hontza bezalako zentroak beharrezkoak dira gure gizartean. Ez da zentro baten arazoa, Euskal Herrian dauden arazo guztiak artatzeko sare bat behar da. Kasu honetan espero dugu hemendik eta urte bukaerara inolako arazorik gabe joatea, eta beste leku baten zabaltzen denean, ahaleginduko gara arazo gutxiagorekin aurrera ateratzen».


patxi lopez


Bizkaiko PSE-EEren idazkaria


«Behar beste ekimen jarri behar dira abian»


«Hontza ekimen publikotik eta politikotik bideratu behar den lanaren adibide ona da. Hau da, lan eginez okerren daudenak bizitza kalitate hobea izan dezaten. Bilboko jendeak solidario izan behar du gaizki pasatzen ari direnekin. Behar beste ekimen jarri behar dira abian inor ez dadin baztertuta geratu bere bizitzan».


jone goirizelaia


Batasuneko parlamentaria


«Plangintza oso bat egin behar da auzokideekin»


«Bat egiten dugu hemen eskatzen ari denarekin. Ez dugu honetan bakarrik geratu behar, neurri berezi batzuk beharrezkoak dira; ez bakarrik Hontza zentroa, eta ez bakarrik zentro bat. Beharrezkoa da, halaber, horrelako gauzak kontuan hartuko dituen plangintza bat. Garrantzitsuena da auzokideekin egotea eta guztien artean plana egitea da».


javier madrazo


Gizarte Gaietarako sailburua-IU


«Jaurlaritza prest da zentroak bultzatzeko»


«Ezker Batua hiru ziogatik dator manifestazio honetara. Batetik, Hontza zentroko langileei elkartasuna adierazteko. Bestetik, erabiltzaile eta langileak pairatzen ari diren erasoak salatzeko. Eta azkenik, Eusko Jaurlaritza prest dagoelako era horretako zentroak bultzatzeko, Euskadin beharrezko diren leku guztietan».


iñaki azkuna


Bilboko alkatea «Hau ixten denean, beste batzuk zabalduko ditugu» «Elkartasunean sinesten dudalako nago ni hemen. Hontza askok egon beharko du etorkizunean, ezberdintasunak daudelako, bazterketa dagoelako eta badelako gure laguntza behar duen jendea. Erakunde publikoei laguntza hori eman behar diegu. Abenduaren 31n leku batean itxiko dugu eta, tamalez, beste leku batzuetan irekiko».

 
Enlaces relacionados
· Más acerca de Gertuko berriak / Noticias cercanas
· Noticias de gaztekari webmaster
· SuSE


Noticia más leída sobre Gertuko berriak / Noticias cercanas:
Garzon berriro ere Gestorasen aurka / Garzón de nuevo contra Gestoras


Versión para imprimir  Enviar a un amigo

"Erabiltzaileen gunea / Centro de Usuarios" | Entrar/Crear Cuenta | 0 cometarios
Puntos
  
Los comentarios son propiedad de quien los envió. No somos responsables de su contenido.
Anti Kopyrait, gure web orrialdeko edozer kopia dezakezu.
Anti Kopyrait, puedes copiar todo lo que quieras de la página


You can syndicate our news using the file backend.php or ultramode.txt