Nick: Pass:  Join
Search:
Topics:
Home Links Downloads Your Account FAQ Top 10
Menu nagusia / Menu principal
+ Berri bat bidali/ Envia una noticia
_______________________
+ Cuba BERRIA!!/NUEVO!!
_______________________
. Deialdiak / Convocatorias
. Ekintza/Acciones
. Artikulo Interesgarriak/Articulos interesantes
. Gertuko berriak/Noticias cercanas
. Nazioarteko berriak /Noticias Internacionales
. Internet
_______________________
. Hasiera / Inicio
· Loturak / Enlaces
· Fitxategiak / Archivos
· Gomedatu / Recomiendanos
· Zure kontua / Tu cuenta
· Top 10

Otras opciones
· AvantGo
· Estadisticas
· FAQ
· Feedback
· Forum
· Members List

La Historia de Hoy
Hoy no hay Gran Historia.

¿Quién está conectado?
Actualmente hay 1 invitados, 0 miembro(s) conectado(s).

Es un usuario anónimo. Puede registrarse aquí

Indymedia Euskal Herria 
Kontura Hadi Gazte 
El Vocero Disidente 
Mediaberri 
euskalgnu 
Euskal Herria information 
Sustatu.com 
Gaztetxeak 
Ekintza Gorria 
AHT eta GAROÑA 
Lotura Berriak / Nuevos Enlaces
Indymedia Euskal Herria 
Kontura Hadi Gazte 
El Vocero Disidente 
Mediaberri 
euskalgnu 
Euskal Herria information 
Sustatu.com 
Gaztetxeak 
Ekintza Gorria 
AHT eta GAROÑA 

Seleccionar Idioma
Seleccione Idioma de la Interfaz:


Batasunaren manifestaldi arrakastatsua
Enviado el Domingo, 17 febrero a las 13:02:58 por gaztekari webmaster

Gertuko berriak / Noticias cercanas «Euskal Herriaren aurkako erasoei aurre egiteko» bildu dira milaka lagun


Batasunak antolatuta, manifestazio jendetsua egin dute autodeterminazio eskubidea aldarrikatuz

Axun Erzibengoa/donostia


Manifestazio jendetsua izan zen atzo arratsaldean Donostiako kaleak zeharkatu zituena. Utzi bakean Euskal Herria. Autodeterminazio eskubidea leloa zuen, eta Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Askatasuna eta Segi erakundeak legez kanpo utzi ondoren antolatu zuen mobilizazioa Batasunak. Erabaki horien aurka protestatu eta Euskal Herriarentzat autodeterminazio eskubidea aldarrikatu zuten atzo Donostian bildutakoek.


Manifestazio buruan deialdiaren leloa jasotzen zuen pankarta zihoan, Batasuneko Mahai Nazionaleko zenbait kidek eutsita. Lehen lerro horretan zeuden, besteak beste, Gloria Rekarte, Juan Joxe Petrikorena, Eusebio Lasa, Antton Morcillo, Xabi Larralde, Arnaldo Otegi, Shanti Kiroga, Imanol Iparragirre, Aintzina Mazusta eta Itziar Abellanal. Horietako batzuek, gainera, atzo eguerdian utzi zuten astelehenean hasitako baraualdia. Izan ere, Iruñean hainbat gazte egite ari diren gose greba mugagabearekin bat eginez baraualdian izan dira bost egunez.


Lehenengo pankartaren atzetik Batasuneko beste zenbait ordezkari zihoazen: Pernando Barrena, Anjel Mari Elkano, Joseba Permach, Karmele Aierbe, edo Koldo Gorostiaga. Eta haien atzetik, bigarren pankarta bat: Askatasuna lortu arte Segi aurrera jartzen zuena. Batasuneko ordezkarien atzetik milaka herritar zihoazen, haietako asko ikurrinarekin. Jende artean, halaber, Iruñean gose greba egiten ari diren gazteak zeuden. Atzo baraualdiaren 15. eguna zuten.


Ibilbidean oihuak ugariak izan ziren. Haien artean, «independentzia», «utzi bakean Euskal Herria», «eman hitza Euskal Herriari», edo «euskal presoak etxera» izan ziren nagusiak. Manifestazioa ordu laurdeneko atzerapenez atera zen Antiguako tuneletik, eta 18:30 inguru iritsi zen Bulebarreko kioskora. Burua Bulebarrera iristean, azkenekoak San Martin kalean zihoazen, Artzain Onaren katedralaren inguruan.


Amaierako ekitaldia kioskoan izan zen, Batasunak salatu duenez, Donostiako Udalak ohiko tokian egiteko oztopoak jarri zituelako. Amaierako ekitaldian, Iruñean gose greban dauden gazteak mintzatu ziren. Haien izenean mintzatu zenak adierazi zuen Euskal Herria «eraso ugari» jasaten ari dela azken boladan. Horiei erantzuna ematea beharrezkotzat jo zuten, «baina ezin da gazteen esku geratu erantzuna, bakoitzak berea eman behar du».


Gazteriak borrokarako gaitasuna baduela iritzi diote grebalariek, eta «horrek mina ematen die Frantziako eta Espainiako estatuei». Beraiek aurrera jarraituko dutela adierazi zuten, eta datorren astean ikastetxeetan egingo diren mobilizazioetarako deia egin zuten.


Horien ondotik, Arnaldo Otegik hartu zuen hitza eta gazteriaren konpromisoa goraipatu zuen. Haren hitzaldia amaitu ondoren, Eusko Gudariak kantuarekin bukatu zen ekitaldia, 19:15 aldera.


DATUA


Burua Bulebarrean eta amaiera Artzain Onean Manifestazioa arratsaldeko 17:45ean abiatu zen Antiguako tuneletik, eta hiru ordu laurden igarota iritsi zen Bulebarrera. Ordu horretan, azken manifestariak oraindik ibilbide erdia baino gehiago falta zuten egiteko, Artzain Onaren inguruan baitzeuden, San Martin kalean. Manifestazioak, hain zuzen, Mirakontxa, San Martin kalea, Foruen pasealekua, Argentinako Errepublika eta Bulebarra zeharkatu zituen, eta kioskoan amaitu zen.

 
Enlaces relacionados
· Más acerca de Gertuko berriak / Noticias cercanas
· Noticias de gaztekari webmaster


Noticia más leída sobre Gertuko berriak / Noticias cercanas:
Garzon berriro ere Gestorasen aurka / Garzón de nuevo contra Gestoras


Versión para imprimir  Enviar a un amigo

"Erabiltzaileen gunea / Centro de Usuarios" | Entrar/Crear Cuenta | 0 cometarios
Puntos
  
Los comentarios son propiedad de quien los envió. No somos responsables de su contenido.
Anti Kopyrait, gure web orrialdeko edozer kopia dezakezu.
Anti Kopyrait, puedes copiar todo lo que quieras de la página


You can syndicate our news using the file backend.php or ultramode.txt