Gazte Komunisten Batasunak Borroka Eguna deitzen du Azaroak 20an LOMCE legearen kontra

Igandea 2013-ko azaroaren 17a Egileapor GKB

Azaroak 16tik 23ra hainbat erakunde LOMCEren kontrako borroka aste bat deitu dute Estatu mailan. Euskal Herrian ere hamaika mobilizazio antolatu dira institutu ala unibertsitate badira kontuan hartuta.

Gazte Komunisten Batasuneko militanteek, gure erakundearen errealitatea kontuan harturik, Borroka Egun bat antolatu dute azaroak 20an hezkuntza ez unibertsitarioko zentruetan. Honetarako, agitazio eta propagandako materialak banandu dituzte GKBko zelula komunistak dauden ikastetxeetan.

Gure lanaren beste ildo garrantzitsua ikasle asanbladak antolatzea izan da ikastetxe bakoitzan mota ezberdinetako mobilizazioak egiteko. Gainera, A-20an Bilboko Arriagatik egingo den manifestaziora deialdia egin dugu.

Gazte Komunisten Batasunetik erakunde iraultzaile eta ezkertiarron batasunaren alde apostua egiten dugu. Horregatik, agurtu eta errespetatzen ditugu beste gazte eta ikasle kolektiboek lau herrialdeetan antolaturiko mobilizazioak. Haietan ere bat egiteko dei egiten dugu.


Ataria | | Gunearen mapa | Kontaktua | Gunearen bizitzaren jarraipena egin eu  | info visites 265240

Seguir la vida del sitio Movimiento Estudiantil

© 2001 www.gazkom.org

© 2008, 2010 & 2013 GKB-UJC Euskal Herria