Euskadi-Cubaren kanpaina: Kubari elkartasun uholdea. Lagundu diruz

Larunbata 2012-ko azaroaren 17a Egileapor GKB

Bilbo, 2012ko azaroa

Lagun agurgarriak:

Iragan hilabetearen bukaeran, urriaren 25ean, urakan batek astindu zuen, beste behin, Kuba. Oraingoan “Sandy” izan zen, eta azken 50 urteotako hondamendi handiena eragin du Kubako ekialdean.

“Sandy” urakanak Kubako hego-ekialdean jo zuen, Santiago de Cubatik, Irlako bigarren hiri garrantzitsuenetik, gertu. Ekialdeko eskualdea zeharkatu eta ipar-ekialdeko kostaldera iritsi zen bost ordutan, 165-175 km/o-ko haizeak eta euri-jasak lagun.

Zikloi eta hondamendi naturalen aurrean, Kubak nazioartean ezaguna den kalteen prebentziorako sistema duen arren, 11 lagun hil dira, horietako bederatzi Santiago de Cubako probintzian. 2005ean Dennis urakanak, marka guztiak hautsiz, 16 hildako eragin zituen. Sandy, hortaz, azken hamarkadako bigarren urakan suntsikorrena izan da.

Horrez gain, urakanak kalte material handiak eragin ditu ekialdeko probintzietan. Kuba normaltasunera itzultzen ari da eta lanari ekin dio honako arazoak gainditzeko:

- Gutxienez 3 milioi lagunek -biztanleen %25 baino gehiagok- kalteak jasan dituzte Kubako ekialdean, batez ere, Santiagon eta Holguinen.

- 150.000 etxebizitza baino gehiagok kalteak dituzte, Santiago de Cuban 137.000 eraikinetik gora, hain zuzen. Urakanaren ondorioz, horietako 15.000 eraitsi dira eta 43.000 etxeetako teilatuak guztiz hondatuta daude. Holguinen, berriz, 17.000 etxebizitza baino gehiagok kalteak dituzte.

- Santiago hiriko zuhaitzen %90 errotik atera zituen urakanak.

- Nekazaritzari dagokionez, gutxienez 2.600 banana hektareek eta 21.000 azukre kanaberakoek kalteak dituzte. Mendietako kafe uztak, halaber, oso hondatuta daude.

- 11.000 tona oinarrizko elikagai galdu dira, baita 6.000 tona azukre eta uzta anitzetako 8.000 hektarea ere.

- Santiagoko probintziako elikagai ekoizle enpresa askotan hondamendiak izan dira. Esaterako, okindegien %60k eta gaileta fabriken %75k ez dute teilaturik.

- Etxebizitzek jasan dituzte kalte gehienak, dena den, nekazaritza azpiegituretan, komunikazioetan, errepideetan eta energia sektorean ere txikizio handia eman da.

Kubarekiko Elkartasun Mugimenduarekin batera, Kubako lagunok kubatar herriak galdutakoa berreskura dezan lagundu nahi dugu.

Euskadi-Cuba, Kubarekiko adiskidetasun eta kooperaziorako euskal elkarteak, banku-kontu bat ireki du. Horretan, norbanakoek, lagun taldeek, elkarteek eta erakundeek diruz lagun dezakete.

Banku-kontuaren datuak:

CAJA LABORAL - EUSKADIKO KUTXA
Kontu zenbakia: 3035 0134 41 1340046268
IBAN: S03 3035 0134 4113 4004 6268
SWIFT: CLPEES2M

Beste alde batetik, Sandy urakanak eragindako kalteen konponketen berri izateko www.cubainformacion.tv webgunera jotzea gomendatzen dizuegu.


Ataria | | Gunearen mapa | Kontaktua | Gunearen bizitzaren jarraipena egin eu  | info visites 265240

Seguir la vida del sitio Internacional  Seguir la vida del sitio América

© 2001 www.gazkom.org

© 2008, 2010 & 2013 GKB-UJC Euskal Herria