HAN EGONGO GARA!

Kubako blokeoaren 50. urtemuga gaitzesteko elkarretaratzea, otsailaren 7an

Sábado 4 de febrero de 2012 por por GKB

"Blokeoaren 50 urte... Cuba: p´alante" lelopean, Komite Internazionalistakek, Askapenak eta Euskadi-Cuba elkarteak elkarretaratzea deitu dute Bilbon. Hitzordua Plaza Biribilean izango da otsailaren 7an, asteartea, 19:30ean.

Orain dela 50 urte, 1962ko otsailaren 7an, Kubaren aurkako blokeo ekonomikoa, komertziala eta finantzarioa indarrean jarri zuen AEBetako Gobernuak. Nazio Batuen Batzar Nagusiak hogeigarren aldiz gaitzetsi zuen blokeoa 2011ko urriaren 25ean: agiriak 186 aldeko boto eta bi kontrako (AEBak eta Israel) izan zituen.

Kubako Gobernuaren arabera, blokeoak 104.000 milioi dolar baino gehiagoko diru galera eragin du 2010. urtearen amaierara arte. Zenbateko ikaragarria da hori Kuba bezalako herrialde txiro eta baliabide gutxiko batentzat.


Portada del sitio | | Mapa del sitio | Contacto | Seguir la vida del sitio es  | info visites 265240

Seguir la vida del sitio Internacional  Seguir la vida del sitio América

© 2001 www.gazkom.org

© 2008, 2010 & 2013 GKB-UJC Euskal Herria