MURRIZKETAK... HAIENTZAT!

Viernes 24 de febrero de 2012 por por GKB

Kapitalismoaren menpean gutxi batzuk aberasten dira geihengoaren lanarekin, eta beraien eskuetan aberastasunaren %80a batu egiten dute. Krisia dela eta, bidegabezkoa den egoera honek bere alde krudelena erakusten du, Hego Euskal Herrian 500.000 lagun baino geihago bait dira pobreziaren umbralaren azpitik bizi direnak, ia mila familia beren etxetik kanporatuak eta 192.314 langabetuak 4 probintzietan (eta 5,5 milloi estatu-mailan). Gazte langileen kasuan, orain ikasketa-kontratuak inposatzen dizkigute, lan eskubide barik, eta 426 euroko soldatarekin, gure beharrak betetzeko behar dugunaren oso urrun dagoena. Honek lortzen duen bakarra langile-klasearen talde ahulenaren prekarietatea handitzea da.

Zerbitzu publikoen ezkutuko pribatizazioak eta langile klasearen pobretasunaren pixkanakako handitzea ez da kasualitatezkoa, kapitalismoaren egituraren krisi sakona kontutan hartzen badugu. Burgesia handiak eta oligarkia finantzieroak, tokiko langileen eta herri zapalduen explotazioaren bidez 2008 urtetik baino lehen lortzen zuten gain-balioaren erauzketaren maila berreskuratu behar dute. Horretarako, hainbat bide hartu dituzte soldatak murrizteko helburuarekin, eguneroko lan kantitatea handitzeko, eta herriaren bizitza kostua igotzeko. Baita ere, herrialde geihagoren inbasioekin hasi dira (Irak eta Afganistan lehen, Libia, Siria eta Iran orain).

Langileok ezer espero dezakegu kapitalismoarengandik. Benetazko boterea enpresariek eta bankariek dute, eta bakarrik iraultza sozialistak aldatu dezake egoera hau. Horretarako, langileok gureak diren egitura antolatuak eraiki behar ditugu, burgesiaren kontra borrokatzeko, eta baita ere honen erakunde politikoen aurka.

Bakarrik komunismoak, kapitalismoaren gainditzearen bidez, beharrizan kolektiboen betetasuna bermatzen du, lana, etzebizitza, eta orain ez ditugun eskubide guztiak ere. Kapitalismoan etorkizunarik ez badago... KOMUNISMOA MUNDUAREN GAZTETASUNA DA!


Portada del sitio | | Mapa del sitio | Contacto | Seguir la vida del sitio es  | info visites 265194

Seguir la vida del sitio Posiciones políticas

© 2001 www.gazkom.org

© 2008, 2010 & 2013 GKB-UJC Euskal Herria