Kukutza Gaztetxea: Okupazioa ez da delitua

Martes 10 de enero de 2012 por por GKB

OKUPAZIOA EZ DA DELITUA

Aste honetan hasiko zaizkigu Kukutza proiektuaren kontrako epaiketak, eta hilabete osoan zehar garatuko dira 2 prozesu ezberdin. Urtarrilak 11, 12 ta 13, Kukutza II okupatu zutenen kontrako epaiketa burutuko da eta hurrengo asteetan Kukutza IIIko hustutzean etxebizitzan erresistitzen zeuden kideen kontrakoa.

Kukutza IIko autoak dioen arabera, ez zaizkie usurpazio deliturik leporatzen, jabegoaren kontrako kalteak baizik. Larraskitu kaleko 27. zenbakian sartu zen kide taldearen helburua, hura 13 urtetan hutsik egon dela zalatzea zen, 1998. urtean, Kukutzako kideak handik bota zituzteztenetik, hain zuzen ere.

13 urte hauetan, eraikin horrek sua hartu du, etxegabekoentzako aterpea izan da, eta auzokideentzako arriskua izan da. Orain, eraikina okupatu zutenei 9.000 euroko eskaera egiten die jabeak, atea, horma eta lehioak apurtu izanagatik, argi ikusten denean, ertzainek direla atea apurtu eta horma botatzen dutenak.

Eskaera hauekin, argi geratzen da egun horretan ertzainek buruturiko operazioak ez zuela usurpazio delitu bat gelditzeko helburua, gaztetxe saiakera bat galaraztea baizik.


Portada del sitio | | Mapa del sitio | Contacto | Seguir la vida del sitio es  | info visites 265128

Seguir la vida del sitio Movimientos Sociales

© 2001 www.gazkom.org

© 2008, 2010 & 2013 GKB-UJC Euskal Herria