Txikiziorako diru gehiagorik ez!

AHTak hipotekatu egiten gaitu / El TAV ya nos está hipotecando

¡Ni un euro más para la destrucción!
Jueves 17 de junio de 2010 por por GKB

Ver en castellano

AHTak HIPOTEKATU EGITEN GAITU. TXIKIZIORAKO DIRU GEHIAGORIK EZ!

Zapatuan, ekainak 19, manifestazio nazionala AHTren aurka. 17:30ean Bilboko Jesusen Bihotza plazatik

Zenbat arrazoi behar dituzu zapatuan Bilbora joateko?

- Iurretako hainbat bizilagunek salaketa jarri dute, Orozketan, AHTren lanak egiteko aspaldiko hondakindegi bateko lurrak baimen barik mugitu zituzelako. Horren ondorioz, Orozketatik behera doan Etxaran erreka kutsatu egin zuten. Epaileak salaketa artxibatu egin du.

- Iurretako San Andres auzoan lurra hondoratu egin da AHTrako tunel bat egiten ari zirela. Zuloa baserri batzuen ondoko landan agertu da. Ez dira geratuko baserriren bat jausi eta hondamendia eragiten duten arte?

- Zornotzako Leginetxe auzoan hilabete daramate desjabetutako baserri batean AHTren aurka eusten. ADIFek salaketa jarri die "delitu ekologikoagatik". Polizia autonomikoa hiru bider joan da baserrira salaketaren berri ematera. Baserriaren alde bietan obrak daude. Baserria zutabe bat egiteko bota nahi dute.

- Durangoko Tabira auzoan zutabeak eraikitzen hasi dira. Obren ondoan bizi diren etxekoek legez kanpoko zarata-maila jasan behar izaten dute egunez eta gauez.

- Gipuzkoako AHTren lanetan aurrekontua %18 handitu da. Eta oraindik handituko dena...

- Espainiako Gobernuak itzelezko murrizketak iragarri ditu langileon eskubideetan. Gu gero eta gehiago estutzen gaituzte, baina AHTan gastatu nahi duten dirutza ukitu ere ez.

- Pasa den astean "Mugitu! Mugimendua" aurkeztu zuten, AHTri desobedientzia zibilaren bitartez aurre egiteko. Dagoeneko ekintza bi egin dituzte. Jarri AHTren aurkako zigilua zure billeteetan. Informazio gehiago hemen.

Arrazoi gehiago behar dituzu Bilbora joateko? Ba zoaz buelta bat ematera Mendiolara, Tabirara, Larrinagatxura, San Andresera, Orozketara, Eubara, Zornotzara... eta hantxe topatuko dituzu Bilbora joateko arrazoiak.

(zabaldu mezua eta zatoz Bilbora!)



EL TAV YA NOS ESTA HIPOTECANDO. NI UN EURO MAS PARA LA DESTRUCCION!

El sábado día 19 de junio, manifestación nacional contra el TAV. 17:30 en el Sagrado Corazón en Bilbo.

¿Cuántas razones necesitas para ir a Bilbo el sábado?

- VariXs vecinXs de Iurreta han puesto una denuncia porque en las obras del TAV del barrio de Orozketa movieron sin permiso las tierras de un antiguo vertedero. A consecuencia de eso, contaminaron el río Etxaran que baja de Orozketa. En el juzgado han archivado el caso.

- En el barrio San Andres de Iurreta se ha hundido la tierra cuando estaban perforando un túnel del TAV. El agujero ha aparecido en una landa junto a unos caseríos. ¿No van a parar hasta que hundan un caserío y provoquen una catástrofe?

- En el barrio Leginetxe de Zornotza llevan un mes resistiendo contra el TAV en un caserío expropiado. El ADIF les ha puesto una denuncia por "delito ecológico". La policía autonómica ha ido tres veces al caserío a entregar la denuncia. Las obras continúan en los dos lados del caserío. Quieren derribar el caserío para construir una columna.

- En el barrio Tabira de Durango han empezado a construir las columnas. Las personas que viven junto a las obras tienen que soportar niveles de ruido ilegales de día y de noche.

- El presupuesto de las obras ha aumentado un 18% en Gipuzkoa. Y lo que aumentará todavía...

- El Gobierno español ha anunciado unas importantes reducciones en los derechos de lXs trabajadorXs. Cada vez nos machacan más, pero ni tocan el dinero para el TAV.

- La semana pasada se presentó "Mugitu! Mugimendua". Un movimiento de desobediencia civil contra el TAV. Ya han hecho dos acciones. Sella en tus billetes tu rechazo al TAV! Más información aquí.

¿Necesitas más razones para ir a Bilbo? Pues vete a dar una vuelta a Mendiola, Tabira, Larrinagatxu, San Andres, Orozketa, Euba, Zornotza... y allí encontrarás las razones para ir a Bilbo.

(difunde el mensaje y ven a Bilbo!)


Portada del sitio | | Mapa del sitio | Contacto | Seguir la vida del sitio es  | info visites 265318

Seguir la vida del sitio Movimientos Sociales

© 2001 www.gazkom.org

© 2008, 2010 & 2013 GKB-UJC Euskal Herria