Gazteriak ez du krisia ordainduko

Ostirala 2010-ko apirilaren 30a Egileapor GKB

M1 honetara gazte langileok ailegatzen gara aldikotasun tasa altu batekin, beste langileekiko langabezi tasa bikoizten, soldata baxuago batekin, praktika eta bekaz mozorrotutako lan iruzurrarekin, kualifikazio gainekotasunakin, azpiko ekonomiagaz, mugikortasun geografiko altuarekin eta subkontratazioarekin. Gazteon erdia kontratu gabeko lanak dauzkagu, besteak lan baldintza txarragoak etsiz.

Krisia bizi-kostua handitu du herriko gehiengoarentzat eta botere politikotik bakarrik oligarkia industriala eta finantzieroarekiko onurak bultzatzen dituzte. Langileon ezkubideei azkenaurreko erasoa beste lan erreforma bat izan da. Honek kaleratze merkeagoa eta lan baldintza prekarioagoak bultzatuko ditu patronalaren onerako.

Estatuko 4,5 milioi langabetu eta lau herrialdeetako ia 70 milekin, justifikazio osoa dauka beste greba orokor bat bultzatzea. Horretarako Lanaren batasuna eman behar da produktore txiki eta esparru ez monopolistekin.

Oligarkiari aurre egitea posiblea da. Adibide gisa Greziako langileriaren borroka daukagu. Azken 5 hilabetetan mobilizazio ugari egin dituzte eta apirilak 21 eta 22an 48 orduko greba orokor bat landu dute. PAME klase sindikaturaren eta Alderdi Komunistaren (KKE) norabidea jarraituz, langileriak erakutsi egin du bere erresistentzia eta borroka grina gobernuaren asmoen aurrean, Gobernu espainolaren bezalakoak: zerga ez-zunenen igoera, kaleratze merkeagoa eta jubilazio adinaren atzerapena.

Krisia eta bere ondorioak bakarrik desagertuko dira eragiten duen sistemaren heriotzarekin: Kapitalismoa. Dena dela, borrokak zehazki ildo hauetatik igaro beharko du.

- Zuzeneko zergen igoera, gehien duenak gehiago ordain dezan.

- Ez-zuzenen jaitsiera, guztiok berdin ordaintzen ditugunak.

- Estatuaren menpean zeuden sektoreen bir-nazionalizazioa: elektrizitatea, komunikazioak, garraioak, banka...

- Ekonomia eta moneta politikaren errebisioa: euroaren beharra, Banku zentralen ’independentzia’...

- Europar politikaren errebisioa eta, ezinbestekoa bada, Europar Batasunetik irteera.

Gainera, beste neurri batzuk beharrezkoak dira lan baldintzak hobetzeko:

- Lanegunaren murrizketa eta ordu extren desagerpena.

- ETTak desagerrarazi eta subkontratazioa debekatu.

- Enplegu egitarau publikoak anditu.

- Denbora eta diru gehiago enpresetatik langileen formakuntzarako.

- Hezkuntza eta lana kontziliatzeko neurriak.

- Langileen parte-hartzea kontratazio ereduan.

Neurri hauek ez dira bere kabuz ezarriko, ezta botere blokearen alderdien bitartez (PP, PSOE...). Ostera, euren demagogia guztia antolatuta dago langileok, gazteok eta behartsuok krisia ordain dezagun. Horregatik indartu behar dira borrokarako grina duten erakunde komunistak, GKB bezala, baita sindikatuak ere, klase borrokarako zuzenduz.

Bi gertaeren bitartez argi geratzen dira geratzen diren opzioak: klase borrokara batu, arkitektoekin gertatu den bezala, haien lan degradazioa dela eta sindikatu propioa eratuz; ala hil, Ingalaterrako emakume bati gertatu zaion bezala, 200 lan elkarrizketen ondoren bere burua hiltzen amaitu zuena.

Bizitzara lotzeko ordua da, baita gazteri komunistari eta borrokari ere.


Ataria | | Gunearen mapa | Kontaktua | Gunearen bizitzaren jarraipena egin eu  | info visites 265194

Seguir la vida del sitio Movimiento Obrero

© 2001 www.gazkom.org

© 2008, 2010 & 2013 GKB-UJC Euskal Herria