Azaroak 9; Faxismo, Sexismo, diskriminazio eta Arrazakeriaren kontrako nazioarteko eguna

’Kristal apurtuen gaua’
Ostirala 2009-ko azaroaren 6a Egileapor GKB

Gaur, azaroak 9, faxismoaren aurkako eguna delako mobilizatzen gara EHGAM eta Sare Antifaxista. Egia da, gure herrietan, nahi izango genukeen askatasun eta aniztasunez sekula ezin izan dugula bizi, baina azken urteetako gertaerekin eta batez ere azken hilabeteotakoekin oraindik zailagoa bihurtu da, horren erakusle dira erakunde falangistetatik egindako eraso faxistak.

Herri-erakunde ezberdinetan lan egiten dugunon kontrako erasoak egon dira azken urteotan: pintadak, jipoiak, mehatxuak eta hilketak.

Hilketa hauek gogoratu beharrekoak dira: Alejo Aznar Romon (Getxo), Aitor Zabaleta, Hassan Al Yahami, Mourad al Abidine, Augusto Ndombele Domingos, Lucrecia Perez eta Karlos Palomino Madrilen, Roger Bartzelonan eta Guillén Agulló i Salvador Castellonen. Horrez gain Donostiko EHGAMeko kide bati emandako jipoia, Bilboko txupinera bala batekin mehatxatzea, hainbat euskal herritarrek gutun bidez jasotako mehatxu eta irainak, lokal eta ibilgailuei egindako erasoak, eta etorkinei egindako etengabeko erasoak hor daude. Elkartu eta egoera honi modu sendoan aurre egiteko sasoia heldu da.

Pertsona guztien askatasunen defentsa eta kultura, jatorri, aukera sexual, ideologia... ezberdinen aurrean dauden fobia guztien kontra lan egitea guztion zeregina da. Arrazakeria, transfobia, lesbofobia eta homofobia gizartearen arazoak direla ulertzen dugu eta beraz gizarte osoak lan egin behar duela gure artetik desagertarazteko.

Badakigu talde faxistak ez daudela bakarrik eta zigorgabetasun politiko, polizial eta judiziala daukatela. Helburuak eskura nork jartzen dizkien eta nork babesten dituen ere badakigu, gaur egungo Euskal eta Espainiar gobernuek adibidez, P$E buru dela bi gobernuetan. Auzitegi Nazionalak erasotu beharreko tokiak markatzen ditu, PP eta P$E-k mehatxatu beharreko txupinera seinalatzen dute…

Harrigarria da, atxilotutakoak faxistak direnean, errugabetasun presuntzioa zelan errespetatzen duten ikustea, beste inoiz errespetatzen ez dena. Harrigarria da baita herri mobilizazioak debekatuta dauden egoeran bizi garen bitartean, epaitegiek faxistak gure kaleetan zehar lasai ibiltzen uztea, beraiekiko ezberdina den guztiaren kontra gorrotoa ereinez.

Gu ez gara faxistak bezalakoak, ez dugu izan nahi, gure lana pertsona guztiok libre bizi ahal izateko borrokatzea baita, gizarte anitza nahi dugulako, kolorez betetako gizartea, lekurik ez duen kolore bakarra mugimendu nazi-faxistena izan dadin. Hauxe da gure helburua.

Bukatzeko Euskal Herrian lanean ari garen erakunde ezberdinak deitu nahi ditugu faxismoaren kontra elkartzeko, elkarrekin lan egin dezagun talde hauen jarrera bakoitza salatzeko. Izan ere beraiek politikoak, kazetariak, enpresariak, militarrak eta epaileak dauzkate beraiekin, baita euren erakunde barruetan ere, guk geure indarra daukagu eta hori ez da gutxi ez, asko baizik. Borroka Antifaxista guztion borroka da, eta gaitz hau gelditu egin behar dugu denon artean. Indarrak elkartzea, gure arteko elkartasuna eta borroka bateratua dira faxismoari aurre egiteko errezeta bakarra.

Gure askatasunaren alde. duintasunagatik: faxismo, gehiagorik ez !!
FAXISMOAREN AURREAN MILA KOLORE!

(1) La lista oculta: Seguimiento detallado de asesinatos y agresiones fascistas:
http://www.lahaine.org/index.php?p=31390

EHGAM.
Sare Antifaxista (Euskal Herriko Antifaxista Taldea).
Euskal Komunistak-PCPE.
Gazte Komunisten Kolektiboak (GKK).
Ekintza Antifaxista Iruñerria.
Boltxe Kolektiboa.
Bilboko Elkartzen.
GKB - UJC Euskal Herria.
Kimetz.
Iratzarri.
Gazte Komunistak.
Zirikatzen Deustuko Fantxinea.

Manda tu adhesion: ekintza_antifaxista@hotmail.com


Ataria | | Gunearen mapa | Kontaktua | Gunearen bizitzaren jarraipena egin eu  | info visites 265240

Seguir la vida del sitio Movimientos Sociales

© 2001 www.gazkom.org

© 2008, 2010 & 2013 GKB-UJC Euskal Herria