"Kubatar Iraultzaren 50 urte" dokumentalen eta filmeen zikloa, Gasteizen

Osteguna 2009-ko otsailaren 5a Egileapor GKB

Otsailak 10. Fikzio-filma. EL HOMBRE DE MAISINICÚ (1973) Zuz: Manuel Pérez Paredes (124 min.)
Escambray mendilerroa 1964ko hasieran. Iraultzaren kontrako zenbait taldek Escambray mendilerroko herriak ikaratzen jarraitzen dituzte, Estatu Batuetako CIA-rekin erlazioak sendotu nahian. Giro horretan Aberto Delgado administratzailearen gorpu hila aurkitzen dute, Maisinicu finkan. Heriotzaren inguruko ikerketa korapilatsua izango da, bere izaeraren ezaugarri ezezagunak islatuko baititu: Kubako ikerketa taldeek zonaldean infiltartautako espia bat da, gaizkileen artean infiltratutakoa.

Otsailak 17. Documentala. LA SOLIDARIDAD INTERNACIONAL (2004). Zuz: Manuel Pérez Paredes (55 min.)
Dokumental honek Kubak 40 urtetan zehar Asia, Afrika zein Latindar Amerikako zenbait herrialdetan aurrera eramandako lankidetza militar eta zibila laburbiltzen du. Iraultza Kubatarraren jokabide honen hastapen eta koherentziari buruz ausnartzeaz gain, Estatu Batuetako John Hopkins unibertsitatean Atzerriko Politikako irakaslea den Piero Gleijesesen iritzia ere azalaratuko da.

Otsailak 24. Fikzio-filma. KANGAMBA (2008). Estrenaldia! Zuz: Rogelio París (95 min.)
Angolako Errepublika Popularra, Afrika. 1983ko abuztua. UNITAk (sudafrikar armada fazistak entrenatutako taldeak) FAPLAren kontrako erasoa hasi zuen, Angolako gobernuarekin leial jarraitu zuen taldea. Baina FAPLA-koekin batera Kubatik etorritako zenbait aholkulari eta FAR taldeko borrokalariak ere bazeuden, Kangamba izeneko herri txiki batean. Filme honetan aste batzuetan zehar gertatutakoak laburbiltzen dira, bi taldeen arteko borroka eta tinko mantentzeak ekartzen dituen sufrimenduak; herri xumeak pairatu behar izan zituen sufrimenduek ere badute islada bertan.

Martxoak 10. Documentala. UNA ISLA EN LA CORRIENTE (2004). Zuz: Daniel Díaz Torrez (55 min.)
Miloi bat inguru kubatar Kubatik at bizi diren bitartean, bertan beste 11 miloi bizi, borrokatu eta egunerokotasunari aurrea hartzen diote Estatu Batuetatik hain gertu egonda ere. Emigrazioaren adibideak anitzak dira: 1959an batistianoen ihesia, 1965eko Camariocako portuaren historioa, 1980ko Peruko enbajadarena, Mariel, 90ko balseroak eta Elian txikiaren kasua. Horren inguruko laburpen bat egiten saiatuko da dokumental honek, zinemalgile desberdinetan esanetan ere.

Martxoak 17. Fikzio-filma. HACERSE EL SUECO (2001). Zuz: Daniel Díaz Torres (95 min.)
Bjorn, Sueziako errusiar mafiatik ihesi heltzen da Habanara; Bertan dagoela bere eginkizun berdinekin jarraitzen du, hau da ez ditu bakarrik turistak lapurtzen, kuatarrak ere hasten baitira izaten bere lapurketen biktima. Baina Amancio izeneko gizon baten etxean logela bat alokatu eta bere bizitza aldatzen joango da pixkanaka; Amancio polizia izandako da eta bere printzipiaok benetan sendoak dira. Horrela hasiko da adiskidetasunaren inguruko historio eder bat.

Martxoak 24. Documentala. ENTRE EL ARTE Y LA CULTURA (2004). Zuz: Rebeca Chávez (55 min.)
Andante Cantabilen musika, dantzak, margoa eta eztabaida orishas eta santuekin nahaztu egingo dira, nahazketa ikaragarria sortuz Kubatar kulturaren ezaugarria dena.


Ataria | | Gunearen mapa | Kontaktua | Gunearen bizitzaren jarraipena egin eu  | info visites 265350

Seguir la vida del sitio Movimientos Sociales

© 2001 www.gazkom.org

© 2008, 2010 & 2013 GKB-UJC Euskal Herria