Palestinari elkartasuna adierazteko manifestazioa Bilbon Urtarrilaren 2an

Miércoles 31 de diciembre de 2008 por por GKB

Bilbo * E.H

Euskal Herriko Palestinar Herriarekiko Elkartasun Plataformak manifestazioa deitu du ostiralerako, 2009ko urtarrilaren 2a.

Manifestazioa 19:00tan izango da, eta Bilboko Arriaga Antzokitik habiatuko da.

Manifestazio honekin Plataformak Israel Gazan egiten ari den sarraski basatia salatu nahi du, eta, era berean, gure elkartasuna adierazi Palestinako herriari.

Urtarrilaren 2an Gazako egoera salatu asmoz manifestazio ugari daude deituta mundu zabalean, eta Bilbokoarekin ekimen horiekin bat eginnahi dugu. Izan ere, ezinbestekoa da Gazako sarraskia gelditzea eta Palestinako herriak askatasuna lortzeko duen eskubidea onartzea.

Gainera, munduko agintari eta gobernu ezberdinei sarraski hau gelditzeko duten guztia egitea exigitzen diegu.

Itxaroten zaituztegu, ezin dugu onartu Israel Gazan egiten ari den sarraskia. Guztion mobilizazioa ezinbestekoa da.

Ekitaldia: Manifestazioa.
Lekua: Arriaga Plaza
Ordua: 19.00etan
Noiz: Ostirala, Urtarrilak 2.


Portada del sitio | | Mapa del sitio | Contacto | Seguir la vida del sitio es  | info visites 265128

Seguir la vida del sitio Internacional  Seguir la vida del sitio Asia-Pacífico

© 2001 www.gazkom.org

© 2008, 2010 & 2013 GKB-UJC Euskal Herria