GKBk Raúl Reyesen hilketa gaitzesten du

Asteartea 2008-ko martxoaren 4a Egileapor GKB

GKBk FARC-EPko bozeramaile internazional, iraultza buruzagi eta gudari zen Raúl Reyesen eta FARC-EPko beste 16 kideren hilketak gaitzesten ditu.

Hilketa hauek iparamerikar inperialismoaren adierazpen politikoa da, Colombiako herriaren aurkako guda.

Bahitutakoen askapena ahalbidetzen duen giza akordio baterako esfortzu guztiak suntsitzeko guda eta helburu honen sustatzaileak, bai Colombian bai Latinoamerika osoan, Venezuelako presidente den Hugo Chávez nazioarteko mailan protagonista delarik, ahuldu eta haien izen ona kentzeko guda.

Kasu honetan, Colombiako guda-politika Álvaro Uriberen exekutiboak burutzen du. Hilketa hau gainera Ecuadorreko lurretan eskusartuz gertatzen da, Colombiako armada "ofizialak" bertan bonbardaketa bat egin duelarik.

Bush gobernuak eta bere erregioko aliatu den Álvaro Uribek zuzendutako guda-politikaren aurrean, GKB bakearen eta Colombiako herriaren subiranotasunaren alde eta nazioarteko legalitatea apurtzen duen (erregioan oso aurrekari arriskutsua finkatuz) atzerrian egindako ekintza militar honen kontra kokatzen da.

GKB-UJC Euskal Herria
Bilbo, 2008ko martxoak 3


Ataria | | Gunearen mapa | Kontaktua | Gunearen bizitzaren jarraipena egin eu  | info visites 265208

Seguir la vida del sitio Posiciones políticas

© 2001 www.gazkom.org

© 2008, 2010 & 2013 GKB-UJC Euskal Herria