Armagintza

Gerra ez da urruti gertatzen den berri bat. Gure etxean ere sortzen da egunez egun eta hor armagintzak ez dauka erantzunkizun bakarra. Bankuak, gobernuak, unibertsitatea eta neurri batean gizartearen laguntzarik gabe ez litzateke posible izango eredu hau mantentzea. Horrela adierazten da datu askorekin Azkoitiko Bagaudia elkarteak «Armagintza: Gerra ona da negozioentzat. Gure negozioa gerra da» argitaratutako txostenean. Oso lan ona eta beharrezkoa. Euskal armagintzaren mapa oso bat, aurkezten digute eta gastu militarrari kritika zabaltzeko oinarrezko material bat euskaraz. PDFa eskuragarri dago helbide honetan: https://bagaudia.noblogs.org/

[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]

You May Also Like

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude