LILLE 2004

Dudarik ez daukagu: Lille 2004ean kulturaren europar hiriburua izanaren ondorioez Ekintza Zuzenak artikulua idazteko eskatu ondoren, hain zuzen “Lille 2004”ko Zuzendaria bertan zegoela gu ere Donostian labur bada labur egon ondoren, azpiegitura eta propaganda berberak martxan jartzen ikusi ondoren, “gertakari eza” suertatu arren, gure hiria hainbesteraino aldatu zuen Lille 2004 delako hartaz gogoetatzeko beharra izan, badago. Eta zer behar handia, jakinez Lille zein Donostia ere Kapitalaren ezkerrak dituela kudeatzen, berregituratze kapitalistaren abanguardia gisa, hain zuzen.

Bi mende pasa du orain, Estatuak eta kapitalak laguntzen diotela elkarri lekuko loturak eta kultura herrikoiak itotzeko xedez. Gaurko metropoliak hain dira uniformizaturik, ezen folklorizazioaren bitartez baita gauzatzen lekuko kulturen hiltzea. Lillen kasurako, goi mailako jatetxeetan dira irakurtzen “patois” tokiko hizkuntzan idatziriko menuak. Aitzinako loturak folklorikotzat jotzen dira, hau da, estetikoki ulertzen dira. Merkataritzako jendartearekin bat eginik, eskualdeko “folklorea” Lilleko biztanleei arrotz bazaie ere, turistek oso dute preziatzen. Aitzinako kulturak, tokian tokiko eta herrikoi, Lille markarentzat abantaila dira gaur, uniformizaturiko hirien arteko lehian.

Usurpazioaz indarturik, poliziak kalea baretu eta Udalak asfalto berria eta erreabilitazio-museifikazio proiektu handia abiaraztea nahikoa izan dute Lilleko auzo guay-a sortu dadin, horrekin batera noski, taberna altermundialistak, artisten tailerretara antolaturiko bisita idekiak eta beste ekitaldi hits asko. Urte gutxi baizik ez dira behar izan etxeetako alokairuak igotzeko eta hiritar bobo[[Bobo = «bourgeois, bohême», burges bohemioaren akronimoa da. Frantzian, horrela deitzen zaie maila sozial gorako diren eta ezkertiar uste zabalduak (sexuen parekotasuna, sexualitate hauturako askatasuna, garapen iraunkorra… etab) defenditzen dituzten jendeei. ]] jendaila masibo berria Lillera bizitzen etortzeko.

Baina zer gertatu da Lillen, 2004ean?

Duela hamar urte esaten genuen legez, CRS (antidisturbio polizia frantsesa) lerro bat jendea erasotzen hasten denean, haietatik askok daki oraindik nola erantzun: ahal bezalako barrikadak egiten dira polizien oldarra gutxitzeko, harri eta botila batzuk biltzen dira eta jendea prestatzen da korrikarako. Baina Lille 2004-kulturaren-europar-hiriburua muturrera datorkigunean – edota Forùm-universal-de-les-cultures-Barcelona 2004 edo Donostia-Kultura-2016-gutarik inork ez daki oso ondo nola jokatu. Denok susmatzen dugu txarkeria zerbait prestatzen ari dela eta modu batez ala bestez erantzun behar zaiola. Baina nola? Eta zeri erantzun? Kostatzen zaigu ohituratzea Kapitala ez datorrela gehiago kanioikadaka, bai ordea milizia dantzariak etorbidea zabaltzen diola, zaratatsu, artista guay mozorrotu koloretsuekin. Oraindik ez zaigu burutaratzen pistola ateratzea “kultura” hitza dantzugunean.

Lille 2004 ofentsiba izan zen. Edozein urbanistak daki hori. “Genobaz, Bartzelonaz edo Lillez pentsatzen dut. Azken honek hau dela, ezaugarri interesgarriak zituela. Hiri horien bizi berrian, gertakizunaren eta aitzakiaren urbanismoa gauzatzen da, ikuspegi programatikoari lotua”. (François Barré, Kultura Ministroa). Batetik, metropoliak museo itxura dauka ezinbestez, bestetik, obrako eremu itxura ere dauka, ezinbestez. Museoa eta obrako eremua espazioa erabiltzeko eta espazioan bizi­tzeko ezintasun beraren bi aldeak dira. Lilleren “bizi berria” ez da metropolia mundiala biziarazten duten azpiegitura ugarien astindura hotza baizik.

Metropolia diogu, ezen mundu mailan metropolia bakarra dagoelako, eskualdeko hainbat polotan zatikatua, komunikatzeko azpiegiturez hornitua: geltokiak, autobideak, aireportuak, datu-garraioak, etb. 60. urteetan, luxuzko saltokiak urri ziren eta haien iragarkiek “Paris-Tokyo-Londres-New York” zioten. Gaur, ohartzen gara leloak hiri horien normalizazioaren programa azaltzen zuela eta ondorioa begien bistan daukagu: metropoliaren continuum bakarra osatzen dutela.

Baina ez da ulertu behar hiri horietatik bakoitza metropolia bilakatu denik. Baizik eta bakoitza metropolia inperialaren puxka bat dela, New York, Londres edo Tokyoko auzo ahaztua balitz bezala. Zentro horietatik du kapitalak erasoa hedatzen geroago, lurraldearen eremu osora. Hemen dabilen utopia munduko hiriarena da. Honentzat, merkantzia gauza ororen bigarren izatea delarik. Gaur egun, “Kulturaren europar hiriburua” normalizazioaren Troiako zaldia da.

Lille 2004 trenez etorri zen

Federazioa baino gehiago, Europa egoi­tza urbanoen arteko komunikazioa ziurtatzeko sare logistiko gaitza behar duen merkatu zabala da. Bideetan eta aireko espazioan metaketak gertatzen direnez, Abiadura Handiko Trena azpiegitura nagusia bilakatu da. Nahikoa da ikustea Europar Batasunak honi bideratu dion finantziabidearen garrantzia. Abiadura Handiko Trenak bermatzen du bere bidean dagoen eta geltokia lortuko duen hiriak bere burua lerrokatuko duela mundializazio merkantilistaren baitan. Azpiegitura berriak lekuan jarri eta merkantzien garraioa zein elite zuzendarien eta hauen kuadro tropelaren mugikortasuna ziurtatu behar dira.

Parisetik, Londresetik eta Bruselastik hurbildu ahal izateko, Lilleko udalak kristoren eginahalak egin zituen 90. urteen erdialdean, AHTa hiriko bihotzeraino sartu zedin. 136 milioi libera inbertitu zituen geltokia ez gelditzeko Lilleko periferian. Izan ere, orduko alkateak ondo ulertu zuelako AHTaren hirirako sarrerak erakargarritasun-poloa lagunduko zuela. Distantziak konprimitzen direnez, maila gorako biztanleriaren instalatzea ahalbideratuko zen eta ezinbestez, garraioek hiriaren arraberritzean parte hartuko zuten.

AHT geltoki berria hiri erdian izateak ezin aukera hobea suposatzen zuen hiriko auzo berria hutsetik sor­tzeko, porlanezko uhartea, bere zentro komertzialaz eta finantzieroaz horniturik. Negozio auzoak ez zuen “ugerra kentzeko” aurretik zetorren proiektua jarraitu baizik. Lille-Zaharreko auzo herrikoi handia “berritzeko” aitzakiaz, harri batez bi txori hil ziren. Etxeetako fatxaden garbiketa auzoko biztanleen kanporatzearekin bat egin zen. Honela, osasungabetzat jotzen zen auzoa eskaini zitzaien burgesiari eta luxuzko saltokiei. Hauek ez zuten segundurik galdu eta hiri erdialdearen eta geltokiaren artean egoki kokaturiko auzoa kolonizeari ekin zioten. Zaharrak, etorkinak eta apaindura zikin zezakeen oro kanporatu zen. Honela, AHT etorri baino hamar urte lehenago, Lille-Zaharrak % 21 biztanle galdu zituen, noiz eta, bere “berregituratze” denboran. Gentrifikazio ikusgarria. Auzoko egunkari batek zion orduan: “Lille-Zaharra auzo ederra bilakatzen da orduan, harri zaharra modan dago eta lekuan bizi den jendailari ulertarazten zaio beste noranahi bizitzera joan hobe duela. Hiri erdiko higiezinen eta komertzioko dirutzak gaizki jasaten du Lille-Zaharra herrikoia: odolez husten du!”.

Beraz, Lille-Zaharra pobrez garbitu eta hiriko bihotzeraino AHTa heldu ondoren, Lille prest zegoen bere irudi berria saltzeko, turistentzat eta enpresa sortzaileentzat ekoizpen erakargarri izateko. Birrindu behar zen langabeziak gangrenaturiko ordurarteko hiri industriala zaharkituaren irudia. AHTa etorri eta berehala, udalak eta lekuko enpresari handien elkarte batek eskuz-esku, Lille aurkeztu zuten 2004ko Joko Olinpikoak errezibitzeko. Baina Lille-enpresa ez zen nahiko konpetitiboa izan metropolia olinpikoen taldera heltzeko lehiaketa kupidagabean. Lille marka azkenean, ospe gutxiagoko proiektu batetik sortu zen: Genobarekin partekaturiko kulturaren kapitala erdiaren izatea.

Materialismo hutsaren ikuspegitik alta, 2004ean ez zen ezer ez gertatu Lillen: zabaltze-ekitaldiko dantzaldi bat “burdinbideen ohoretan”, zenbait erakusketa, kale ibilaldiak, zentzugabeko apainketa eta gaualdi inutilak, besterik ez: gaurko gertakizun-ezaren hara-honakoa. Lille 2004ren paradoxa zera da: ezer ez bada izan ere, ezer ez dela gehiago lehen bezala. Materialki, denak jarraitzen du berdin, baina giro bat sortu da. Debaldekoa zen programaketaz eztabaidatzea, halako edo bestelako ekitalda gustuko izan genuen ala ez, ezen galdera beste nonbait zegoen.

Hiria salgai

“Metropolia handi ororen moduan, europar gainontzeko metropoliekin lehian gaude. Badauzkat horrekiko sentimendu eta uste sendo bana. Sentipena hau da: gaur egun balioa duten eta garatzen diren hiriak direla metropolizazio prozesuan lerrokatzen direnak. […] Nire uste osoa zera da: hiri baten bizi-kalitateak duela ekonomiaren erakargarritasuna egiten eta ez alderan­tziz. Elkarbizitzarako dugun arteak ditu gaur ekartzen finantziako eta ekonomiako inbestitzaileak, garapena sortuz. Elkarrekin asmatu eta eraiki dezagun ‘hirirako artea’ bizitzeko-arte berrirako. Horixe da deskubritzea proposatzen dizuedan Lilleren proiektu urbanoaren anbizio kolektiboa.”

Martine Aubry, Lilleko alkatea.

Lille 2004 operazioa biztanleen espropiazioaren ofizializatzea izanen da. Zertarako bestalde, balio zezakeen kulturaren europar hiriburu izateak? Bada, ezertarako. Lehen-lehenik, turistei eta inbertidoreei hiria saltzeko iragarkia da. Turistez hitz egiten dugunean, ez gaude bakarrik pasaiako oporzaleez berbetan. Azken hamar urteotan Lillen masiboki instalatzen ari den “bobo” eta kuadro populazioa udalak saldutako irudiak erakarrita etorri da, Eguberriko saltokietako dirdirak eroslea liluratzen duen moduan. Turista populazioa da eta gentrifikazioan sartzen da, bete-betean. Lekuko folklore apur bat gustukoa du, metropoliaren uniformizazio polizialari esker ziur sentitzen da eta horrenbestez, hiriko lehengo harremanak eta ohiturak zibilizatu beharreko arkaismoak zaizkio. “Lille 2004 iman iraunkorraren gisara ibiliko da, ez bakarrik turistentzat baina ere paristar kuadro gazteentzat eta horrek ekonomia berpiztuko du”, baieztatzen zuen Martine Aubryk.

Diru aldetik, Lille 2004 arrakasta borobila suertatu da. Inbertituriko euro bakoitzeko, sei euro batu dira. Lille eredugarri geldituko da luzarako, zentzu horretan, iaz “Marseilla 2013 kulturaren europar hiriburua” ospatu arte. 2004ko gertakariaz harago, garrantzi­tsuena da hiriaren irudi berria saltzen jakin izana. Honenbestez, Lille kulturaren europar hiriburu proiektu lortuaren ildoan, udalak estreinatu du Lille 3000 ziklo berria, honen helburua denean bi urtero 2004ko ospakizunen adinako gertakariak eskaintzea. Programaketak ez du axola izpirik, garrantzitsuena gertakaria sortzea izanez: “Dena dago hor, lekuan, 2004rako, luzerako”. (Didier Fusillé, Lille 2004ko zuzendaria).

Irudi ospetsua eta parte hartzea

Lille 2004 hiri eredugarritzat aurkeztu du bere burua. Haratago, eredu soziala nahi zuen, halako “alternatiba iraunkorra” globalizazio liberalaren bihotzean. Proiektu horren ametsa zen garapen ekonomikoa eta koesio soziala batzea, baita kultur ainiztasuna eta papergabeen ihizia edota auzoko konzertazioa eta okupen kanporaketak. Horren segidan, Lille 3000k hiritarren iritziaz axola duen hiria aurkezten du, eztabaidarako prest, poliziak ordenaturiko metropolia bada ere. Horretarako ordea, hiri-enpresak bere figuranteen kooperazio aktiboaren beharra dauka. “Gure hiriak oso-osorik dinamika berrietan sartzen dira”, dio gure alkateak. Ospakizunetan funtsezko izan den artistaren figurak kasurako, argiki ordezkatzen du kapitalak nahi duen lan-eskua: mugikor eta mugiarazia izateko beti prest. Lan-esku horrek barneraturik dauzkan eta defenditzen dituen legeak auto-balorizazioarenak dira. Ezen, nor bere buruaren enpresa bihurtu baita.

Lille-2004 udalaren diskurtso berriaren finkalekua izan da. Langilezale izatetik, gaurko ezkerrak hain maite duen berbaldi hiritar eta interklasistara iragan da. Lille-2004 ikusirik, Donostia 2016ak propaganda bera isurtzen duela ohartzen gara. Ezer desberdinik ez da saltzen Donostia-Kultura-2016© web gunean. “Herritarren energia olatuak” delakoak ongi laburtzen du Donostia 2016ko hautagaitzaren “izpiritua”.
Parte-hartze hiritarrari eginiko deiak probokazio hutsa dira! In fine, metropoliaren eta errealitatearen arteko irudia elkarrengana egokitzeko, poliziaren betebeharra izanen delako kulturak hasitako jaiaren lana amaitzea. Munduarekiko duten harreman katastrofikoa zelan bideratu ideiarik ez dutenez, kudeatzaileek eskatzen digutenaren arabera, gure buruen esplotakuntzaren kudeaketan inplikatu beharko genukeen? Sistema honek ez dauka proposatzeko askorik eta elkarrizketarako aroa aspaldian iraganik dago. Hausturarako ordu da eta elkarri deitzen eta erantzuten dioten oldarrek ez diote besterik, Tunezetik Estatu Batuetara, Al Kairotik Mexikora, Brasildik Greziara… Ardatz dugun gaia da jakitea nola antolatu, nazioetatik haratagoko markoetan, festazale izanik ere, poterearen azpiegituren kontra.

[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]

You May Also Like