ERRUDUNA…

Errua, ekonomia ministroak dauka esan zuen batek.

Ez jauna! Esan zuen ekonomia ministroak, erradapiaren azpian euro bat bilatzen zuen bitartean. Errua osoa, zergak ordaintzetik ihes egiten dutenek daukate.

Gezur hutsak! Esan zuten horiek, ehuneko 50ª beltzean eta beste 50ª ere beltzean kobratzen zutela. Errua osoa, hainbeste zergarekin hil nahi gaituztenek daukate.

Gezurra! Esan zuten ogasun sailekoek doministikuen zerga berri bat prestatzen ari zirela. Errua osoa entrepresari defraudatzaileek daukate.

Baina faborez! Esan zuen enpresari batek soldata beherapen bat eta zerga gutxiagoren ordainketa negoziatzen zituela. Errua osoa bankariek daukate.

Kalumniak! Esan zuen bankari batek bere ama zazpi egunetarako bankuan zainpean uzten zuen bitartean. Errua osoa ustelek daukate, moralarik ez duten ustelek.

Konfundituta zaude! Esan zuen ustel batek liburu bat (“Egin zaitez aberats idazten” izena zeukan liburu bat) ehun eurotan saltzen zuelarik, berez orrialde guztiak zuri zituen liburua ez bazen ere. Errua osoa burokraziak dauka, gastu publikoa haundiarazten baitu.

Ez da egia! Esan zuen enplegatu publiko batek, batzuetan potrojorrean eta bestetan potrojorrean ere aritzen zelarik. Errua osoa politikariek daukate, gauza bat agindu eta beste bat egin egiten duten politikari horietxek.

Hori gaiztakeria hutsa da! Esan zuen diputatu batek jaurlaritza non geratzen zen galdezka ari zela. Errua osoa komunistek daukate.

Zuek bai okerrak! Esan zuten bertako politburokoek zenbait disidente depuratzen zituztelarik. Errua osoa terroristek daukate.

Inkisizioa! Esan zuen terrorista batek, gizateria salbatzeko bonba auto bat prestatzen ari zela. Errua osoa faxistek daukate.

Gaiztoak! Esan zuen faxista batek liburu pila bat (liburu saltzailea eta guzti) erretzen zuen bitartean. Errua osoa judutarrek daukate.

Arrazistak! Esan zuen sionista batek korear bati oker begiratzen ziolarik. Errua osoa apaizek daukate, beti sartzen baitira axola ez zaien gauzetan.

Ernegu hutsa da hori! Esan zuen apezpiku batek hamar gamelu trostan pasatzeko moduko jostorratza zuloak egiten zituen bitartean. Errua osoa zientzialariek daukate, eurek sinisten baitute Big Bangean eta ez Jaungoikoan.

Akatsa! Esan zuen zientzialari batek, bonba bat (jende gehiago denbora gutxiagoan eta zarata gutxuagorekin hil zezakeen bonba bat) diseinatzen ari zela.
Errua osoa bere seme alabak hezten ez dituzten gurasoek daukate.

Zitalkeria! Esan zuen guraso batek, eta esaten zuenean, zehazki zenbat seme alaba zituen gogoratzen saiatzen zen. Errua osoa bizitzen uzten ez gaituzten lapurrek daukate.

Iraindu nauzu! Esan zuen lapur batek jubilatu bati lepoko katebitxia kendu, eta tren azpira bota, dena batera egiten zuelarik. Errua osoa poliziek daukate, gatu erraza baitute eta soldata potoloa.

Kaka zarra! Esan zuen polizia batek lehenengo tiro egin eta gero galdetu egiten zuelarik. Errua osoa justiziak dauka, berak permititzen baitu gaizkileek ate batetik sartu eta bestetik atera daitezen.

Desakatoa! Esan zuen epaile batek bostehun orrialdeko txosten bat pazientzia haundiz josten zuen bitartean (gero gauean, jositakoa berriz ere kenduko zion txosten bat josten zuen bitartean). Errua osoa militarrek daukate, betidanik izan baitute euren burua egiaduntzat eta aberriaren salbatzailetzat.

Negatiboa! Esan zuen koronel batek bere aiutariari astebururako eguraldi ona egin zezan eskatzen ziolarik. Errua osoa gazte tximaluzeek daukate.

Erotuta zaudete zuek! Esan zuen gazte batek eta esaten zuela esplikazioak eskatzen zituen, ea zergatik jakin behar zen irakurtzen eta idazten fakultatean sartzeko. Errua osoa zaharrek daukate, daukagun herria utzi zigutelako.

Zaplandari halakoak! Esan zuen zahar batek Francorekin hobeto bizi ginela zioen bitartean. Errua osoa kazetariek daukate, berriekin batera ideiekin eta bere interesekin kontrabandoa egiteko aprobetxatzen baitute.

Zentsura! Esan zuen kazetari batek atzamarrak gurutzatuta eguneroko bortxaketa eta hilketengatik erreguka ari zen bitatean. Errua osoa inperialismoak dauka.

That’s not true! (hori ez da egia!) esan zuen inperialista batek, bere barkuan, lur zati bat, lurrazpia, aire espazioa eta jendea sartzen zituela. The ones to blame are the sepoy, that allowed us to take even the cat (Errua zipaioek daukate eurek permititu ziguten katua ere gurekin eramaten).

Gaizkiesanak besterik ez! Esan zuen zipaio batek plano batean probintzia errentagarrienak markatzen zituen bitartean. Errua osoa zu bezalako jendeak dauka zorakeria horiek idazteagatik.

Txsst! Hor geldirik! Esan nuen nik buzoi baten atzean babesten nintzelarik. Badakit nik nork daukan errua osoa. Errua osoa Besteak dauka.

Besteak dauka beti errua! Hori da! Esan zuten denek ahots batean. Gizon horrek arrazoia dauka: errua osoa Besteak dauka.

Esandakoak esan, ohiu batzuk bota, bidriera batzu puskatu, prentsan iragarkiren bat ordaindu, eta telebistako iritzi programa horietakoren batean (beti ere estilo bakoitza errespetatuz) agertu eta gero, bakoitzak bere etxera alde egin genuen, afaltzeko ordua baitzen eta erruduna deskubritua baitzen. Joaten ginen bitartean ezin genion pentsatzeari utzi: Kabroi halakoa Bestea!
Tato Bores (egokitutako textua)

[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]

You May Also Like