ERREPRESIOA ALEMANIAN

ESKER ERRADIKALAREN AURKAKO ERREPRESIOA

Artikulo honetan Alemanian ezker erradikalak eta sektore iraultzaleek pairatzen duten errepresioaz arituko naiz.
Alde batetik, hiru talde desberdinen aurkako errepresioa aztertuko da. Hiru talde hauek «Radikal» aldizkaria, «K.O.M.I.T.E.E». eta «A.I.Z.» dira. Hiru talde hauek arras ezberdinak badira ere, Estatuaren aparatoek (polizia, komunikabideak…) gauza bera direla zabaltzen dute.
Beste aldetik mugimendu antifaxista autonomoaren aurkako errepresioaren hiru adibide errepresentagarriak emanen dira.
Eta sarrera hau eginda, atalez atal hasiko gara.

RADIKAL

«Radikal» Alemania guzian banatzen den aldizkari autonomo bat da. Aldizkari honetan mota guzietako gaiak jorratu dira, eta bere artikuloek mugimendu autonomoaren egoera eta kezkak isladatzen dituzte.

Aldizkari honen etapak mugimenduaren etapa ezberdinak izan dira. Mugimenduaren ardatza borroka antinuklearra izan zenean, hau zen aldizkariaren gai nagusia, antifaxismoa eta okupazioa izatean gauza bera.

Aldizkari honen zenbait ale kriminalduak izan ziren, RAFen komunikatuak plazaratzeagatik, lehergailuen prestatzeak aritzeagatik…

Oraingo honetan projektu guzia kriminaldua eta aldizkaria debekatua izan da. Honela Estatuak errepresioaren bidez egitura autonomoen gelditzea nahi du.

Estatuaren eraso honengatik aldizkaria eragin franko galdu du. Bost pertsona espetxean daude (4 akusaziopean eta deklaratu nahi ez duen lekuko bat) epaiketaren zain, eta beste batzuek ihes egin dute.

Erasoa ez da oso gogorra izan, baina une honetan pasibitatea oso haundia da eta lan antierrepresiboa polikiegi jarri da martxan. Lan hau esparru ezberdinetan eman da: ihes egin dutenentzako dirua lortzeko ekintzak (diru bilketak, festak…), propaganda, alderdi politiko, projektu eta pertsonalitateen atxekimenduak… Azken honetan zentsura eta adierazpen askatasunaren eza azpimarratu egin da, honela sektore progresisten (sozialdemokratak, liberalak, berdeak…) sostengua lortzeko. Manifestaldi bat egin zen baina indarra baino ezintasuna erakutsi zen.

K.O.M.I.T.E.E.

Talde hau nukleo autonomo militante antifaxista eta antiinperialista da. Iaz Armadaren koartel baten aurkako eraso bat egin zuten. Helburua Alemaniako inperialismo berriaren eta Turkiak duen Alemaniaren sustenguaren aurka protesta egitea zen.

Ondoren Berlin-Grünaun eraikitzen ari zen espetxea suntsitzen saiatu ziren. Espetxe han kanporatu nahi duten atzerritarrentzat da, eta honela Alemaniaren politika arrazista eta inperialista salatu nahi zuten. Zenbait akats teknikoengatik ezin gauzatu izan zuten ekintza hau, eta honengatik taldea disolbatzea erabaki dute.

K.O.M.I.T.E.E.ren aurkako errepresioa mugimendu autonomoaren aurkako zirikatzean gauzatzen da. Adibidez, zenbait etxe egunero, eta egun berean bi aldiz miatzen du Poliziak. Egun batean 60 etxe-miaketa baino gehiago egin da Alemania guzian.

A.I.Z.

Talde hau (Antiimperialistische Zelle – Zelula Antiinperialistak) RAFen barnean izan zen eztabaidan emandako haustura batetik sortu zen.

Garai hartan RAFek borroka armatua gelditzea erabaki zuen, honela presoen askatasuna errazteko. Eztabaida hau taldearen norabide eta bilakaerarekin hagitz autokritikoa izan zen.
A.I.Z.ren oinarri ideolojikoa nazionarteko antiinperialismoan datza, eta bere eritziz une honetan inperialismoaren aurkako borroka talde komunista eta islamikoek gauzatzen dute.
Zelularen erasoak CDUko (Kristau Demokraten Batasuna) kargoen etxe eta lantokien aurka izaten dira. Ekintza hauetan ez da haldakorik izaten, baina lehergailuen potentzia nahikoa da jendea hiltzez ahal izateko.

Azkeneko ekintza CDUko defentsarako arduradunaren etxeko atarian izan zen. Lehergailuarekin batera sirena bat paratu zuten, honela abisatzeko eta hildakorik ez izateko. Ekintza honetan Alemania berriaren politika inperialista, eta Jugoslavia ohian egindako interbentzioa salatu egin zuten.
Dirudienez Poliziak ez daki nortzuk diren, eta errepresioa etxe miaketa indiskriminatuen bidez ematen da.

Berlindik… Kepa
(Izar Beltza – Iruñeko talde Anarkista)

ANTIFAXISTEN AURKAKO ERREPRESIOA

Alemania guzian mugimendu antifaxista erreprimiturik dago. Honetan hiru adibide besterik ez da emanen, baina hauek bezalako kasu ugari aurkitzen ahal ditzakegu.

AA/BO – Göttingen. Antifaschistische Aktion / Bundesweite Organization (Ekintza Antifaxista/Erakunde Federala) taldeak borroka antifaxistaren ikuspuntu berria du. Faxisten estratejia aldatu egin da, eta ondorioz talde honek informazio gehiago zabaldu eta gizartearen interesa erakartzen du. Haien ekitaldietan zenbait sektore progresisten atxekimendua lortzen du, esate baterako sozialdemokratak, berdeak, sindikatuak… deituak izaten dira. Erakunde sare bat Alemania guzian zabaldu dute, honela faxismoaren aurkako borroka hobeki antolatzeko.
Taldeak interes haundia sortu du, bai Göttingenen, bai erreji guzian (Nieder Sachsen – Saxonia Behera). Honi esker, mugimendu autonomoak hango bizitza politikoan toki bat du.
Saxonia Beheran Polizia eta egitura faxisten aurkako ekintza ugari izan ziren, eta Poliziak ekintza hauek taldeari leporatu dizkio. Hau frogatzeko, urte batean 18.000 telefono deiak interbenituak izan ziren. AA/BOren bileretan mikrofono eta bideokamerak paratu zituen eta azkenean 18 pertsona epaitu zituen. Talde kriminal osatzea leporatu zieten.

Passau (Baviera). Herri honetan DVU talde faxistak urteroko batzarra ospatzen du. Honen ondorioz gazte antifaxisten mugimendu bat sortu da. Mugimendu honen aurkako errepresioa oso gogorra izaten da.

Bavieran errepresioa Alemaniako gainontzeko tokietan baino gogorra izaten da, eta ondorioz oso jende gazteari terrorista izatea leporatzen diote.
Errepresio honen ondorioz bi gaztek bere burua hil zuten. Beste bat istripu batean hilik suertatu zen, istripu honen inguruan zalantza baino gehiago izanda.

Weimar. Bertako mugimendu antifaxistak ere errepresio latza jasan du, eta une honetan bederatzi militante espetxeraturik daude epaiketaren zain. Talde terrorista bat osatzea leporatu diete.

[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]

You May Also Like