CABEZAS DE TORMENTA

Ensayos sobre lo ingobernable

«Cabezas de Tormenta» autore argentinarrak idatzitako hainbat artikuluen bilduma bat da, Ferrer-ek sekulako abileziaz idatzia. Estilo oso atsegina da berea, saiakerazko artikuluak izan arren hizkuntza literarioaz idatzia dagoenez oso gustora irakurtzen dena.

Oraingoan Ferrer-ek, bere ikuspegi libertarioaz, historiaren hainbat pasartetara eramaten gaitu: ludditen XIX Ingalaterra, mende bereko Patagoniara edo II Mundu Gerran potentzia handiek sortu zituzten eta gero segituan desagertu ziren estatuetara.

Ferrer, analisi bikain batekin, egunerokotasunean guztiz arruntak egiten zaizkigun txanpon eta pasteletaz baliatzen da historiaren pasarte horietan murgiltzeko. Benetan gomendarria da liburua.

Pepitas de Calabaza: Apdo. 40 • 26080 Logroño

[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]

You May Also Like