ETA GERRA ONDOREN, ZER?

Jugoslabia-ohieko gerra ez zen erreligiosoa edo etnikoa. Agintari-taldeek zeuzkaten lurraldetako nahiak izan ziren gerra sortu zutenak, biztanlego zibilari ezin ginela elkarrekin bizitzen erakusteko. Orain ere, gatazka ez dagoenean, ahalegin handiak egiten dira komunikatzeko, Hungriarekiko muga zeharkatzen da elkar ikusteko.
Gure ikuspuntutik, emakume antimilitaristak bezala, Bosnian dauden lurraldeak bereganatzeko nahiak ez dira etengo gaur egun dauden estruktura militaristak (buruan Milosevic eta Tudjman dauzkatenak Serbian eta Kroazian) desagertu arte. Gatazka armatua eten da, baina ez eguneroko gerra biztanlegoaren aurka.

Beti esaten dugu bakea ez dela bakarrik gerraren eza, baina Bosniako biztanleentzat bada, hein batean, gerraren eza.
Gerraostea errepresio politikoz beterik egongo dela aurreikusten da. Dayton-go pakea sinatu zenetik pertsonek eta mugimendu sozialek pake honek bahitu gaituela sentitzen dugu. Pake honek ez duela alternatibarik esaten digute. Pake eredu honekin Europar Batasunak gerra sortu zuten gobernuen errepresioa baimentzen du, gobernu horiek kritikatzen ditugun mugimendu sozialen aurka. Pakea lortzeko aitzakiarekin gerrako jaunen poterea indartzen da eta solaskide egokiak bezala ikusten zaie nazioarteko negoziazioetan.

Orain gerra jarraitzen du «barneko etsaien» aurka (mugimendu sozialen aurka) eta polizia da gerra berri honen armada, jarrera demokratikoetatik manifestatzen garen «etnia» bereko pertsonen aurkako gerra. Errepresio honen adibideak: Serbiak eta Kroaziak inkomunikatuta jarraitzen dute, ez dira komunikazioak normalizatzen, pertsonen eta talde anti-gerren arteko komunikazioa oztopatzen.

Gerrek zalantzan jartzen dituzte giza-harremanak eta erregimen militaristek oso ondo dakite hori; beren potera iraunarazteko arma indartsuena inkomunikazioa eta desinformazioa direla dakiten bezala. Beste adibide bat komunikabide alternatiboen deuseztapena da. Gerrako urteetan prentsabide alternatibo asko deusezatatu zuten eta Dayton-go sinaduraren ondoren, hain zuzen ere, gera-tzen zen azken komunikabide elektronikoa deuseztatu dute. Itxiera eraso-indar paramilitarren bidez egin zen. Orain ez da geratzen poterearen aldeko izango ez den komunikabiderik, gerra hasi zenetik baino serio eta arriskutsuagoa den iluntasun informatibo batean bizitzen da.

Aurrekoarekin batera Serbia oso polarizatuta, zaurtuta eta bananduta dagoela ikusten dugu. Ez da egiazkoa beraz Europako komunikabidei erregimen serbiarrak eskaini nahi dien irudia, hots, biztanlegoak gobernuekin bat egiten duela.

KRITIKA EUROPAKO MUGIMENDU SOZIALEI

Lehen aipaturiko identifikazioa arriskutsua da, zeren eta ez bait dute gobernuek bakarrik bultzatzen eta zabaltzen, baizik eta berea egin bait dute iritzi politiko eta ideologiko oso azalezkoak dauzkaten mugimendu sozial askok. Gerrako lehen urtean alde erasotzailean lan egiten zuten bake-talde eta alde erasotuan egiten zutenen artean ezberdintzen zuten. Bertako talde antimilitaristek ez dugu ezberdinketa hori egin. Bosniako desertore bat gutxiago balio zuen (traidorea deitzen zitzaion Askapen Nazionaleko Armadan ez sartzeagatik), bitartean Serbia edo Kroaziako desertoreari begi onez ikusi zuten. Guk guztientzat eskatu dugu amnistia, eta Bosniako lagunekin hitzartu dugu, orain azkenik komunikazioan jarri garenean.

Egia da Europako mugimendu feminista eta antimilitaristarik gabe ezin lor genezakeen, ez guk ez beste inork ere, hainbeste gauza burutzea. Gerretan, gehienetan, elkartasunak norabide bakarra du. Karitatea edo paternalismoa dela esango nuke nik. Baina Europako emakume eta antimilitarista taldeekin harreman askoz zabalago bat eraman da. Elkarrekiko laguntza egon da, estrategien garapen batua ere eta gerra aurrean mugiezinak uste genituen dogma feminista asko -eta beste motakoak ere- zalantzan jarri ditugu.

Hala ere, lortu ez dugun zerbait dago: presio handiagoa egitea gobernu eta nazioarteko erakundeen gainean, gure eskaerak begirunez ikusiak eta kontutan hartuak izan daitezen. Asko aurreratu gara emakumeak bezala nazioarteko politika alternatiboaren barruan, baina ekintza batuak urriak izan dira. Ez da egon Europan, gerra bitartean, pake mugimenduaren protesta batu bat. Hori arrazoi bat da, etorkizunari begira, mugimendu hauen erantzunkizunari buruz hausnartzeko, gure akatsak aztertzeko eta herri bakoitzeko alderdi eta gobernuek gidatutako jarrera batzuk zalantzan jartzeko. Argi dago bakearen aldeko mugimenduek ezin dute berez gerrak gelditu, baina ez dugu inpotentzian erori behar, horrela era partzial batean hartzen bait dugu jarrera gatazkaren aurrean.

Bestalde, inpotentzia sortzen duen erruaren sentimendua dago. Orduan gure kontzientziak baretzen saiatzen gara baina gure gobernuen ekintzak zalantzan jarri gabe. Adibidez, gobernu alemaniarra pakearen aldeko hitzaldiak antolatzen aritu zen, baina Jugoslabia-ohieko herriei armak saltzen jarraitu zuen. Eta berdin gertatu zen beste herriekin. Hauek elkarrekin mintzatutako irteeren bila-tzaileak bezala aurkezten zituzten beren buruak iritzi publikoaren aurrean, beren informazio eta ekintzekin gerrak presta-tzen eta elikatzen jarraitzen zuten bitartean.

Stasha Zajovic
(«La Vaca Mocosa» aldizkaritik itzulia)

[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]

You May Also Like