BOLUNTARIADO LEGEA ETA MILITARREN INTERESA

Gizarte-mugimenduen ikuspuntutik lege honi dagokionean zergatik (azken helburuak) eta nola (bitarteko eta estrategiak) galderei erantzun behar zaie.

Zergatik?

Indarraren arrazoia, objetore, intsumiso eta beste hainbat gizarte-eragileri dagokien guztia eta Boluntariado Legea (BL) elkartzen dituen arrazoia alegia, Arrazoi Militarra (Estatu Arrazoia disidentziaren kontrolerako).

Lege honek bi helburu ditu. Lehenik, Estatuaren aldeko zerbitzuak derrigorrezkoa izaten jarritzea bermatu nahi da, honela borondatezko soldaduak egotea ere ziurtatuko delakoan: «joatea beste erremediorik e badut. behintzat kobratuz». Bigarrenik, gizarte-gastuetatik aurreztutakoaz bolondres eta profesionalei lansariak, jubilazio militarrak, tresneriaren gaurkotzea, bertan ekoiztutako armamentuaren komisioak, eta abarreko guztiak ordaindu nahi izango da. Eta nola beteko ote dira dirurik gabe geratu diren prestazio sozial guztiak?, Ez al zaizu bururatzen? Ba… imagina dezagun urtero-urtero 200 mila gazte (400 mila, emakumeak ere kontuan hartu gero) gizarte-ongizatean, osasun erbitzuetan eta abarretan debalde lan egitera beharturik; demagun, orain, modu honetan Gobernuak aurrez dezakeen dirutza zertan eta gastu militarretan inbertitzen duela eta berehalaxe konturatuko gara Boluntariado Lege ditxosoaren premiaz.

Nola?

Gobernua bere kontaktuak egiten hasi da esperimentu gisa, han eta hemen, arlo sozialean aritzen diren entitate, elkarte eta objetoreekin (Gobernuz Kanpoko Erakundeak -ONG-, talde ekologistak, alderdietako gazte taldeak, Elizari lotutako taldeak, etab.) gizarte-lan hori Ordezko serbitzuak eta Zerbitzu Zibilak ezarritako mugen barnean gara dezaten. Gainera elkarteok jasotzen dituzten dirulaguntzak berauek hartzen duten objetore kopuruaren arabera handitu edo txikitu egingo dira. Era honetan bultzatzen den bolondres eredu robot ez-bokazionala, azken finean, Estatuaren asmo maltzur eta bihurrietara ondoen egokitzen dena da.

Gobernuak gero eta gaitasun mugatuagoa duenez prestazio postuak sortzeko, ekonomikoagoa den deszentralizaziora jotzen du Udaletxeak, Aldundiak, erakunde autonomoak, etab. OZren, Zerbitzu Zibilaren edo Boluntariado Legearen azpiegitura osatzera bultzatuz.

Estatuarentzat zinez garrantzitsua da Boluntariado Legea behar bezala egitea, erakargarria eta gizartean legitimatua izan behar du. Hau, pausuz pausu eta konskripzioa arriskuan jarri gabe egingo du. Haatik, Parlamentuan onartutako lege honek momentuz ez omen du oso harrera onik izan gizarte-lanetan diharduten elkarteen aldetik. Ez dute bere diseinuan parte hartu eta ez dute Estatuaren kontrolpera jausi nahi. Lege mota hau solidaritate kontzeptua mugatu eta Estatuaren zerbitzura jartzeko modu berria baino ez da, Europa osoan zehar zerbitzu zibil izenarekin aurki ditzakegun lege berria alegia.

Borondatezko lana bultzatzea eta saritzea ez da berdina
Borondatezko lana bultzatu nahi izatekotan balore solidarioak bultzatu beharko lirateke, mundu bidezkoagoa lortzeko denon partehartzearen beharra ikustarazi, aberastasunaren banatze bidegabearen zioa zein den agerian utzi informazio objetiboaren bidez. Borondatezko langileen lana, edozein itxura hartzen duelarik ere, positiboki baloratu eta gure partehartzea bideratzeko ditugun aukerak ezagutarazi behar dira.

Aldiz, borondatezko lanetan partehartzea sariketa edota pribilegioen bidez bultzatzeko asmoak zerikusi gutxi du aske eta solidarioa izan beharko lukeen lan honekin.

Borondatezko lana ez da inor derrigortzea

Are harrigarriagoa da legeak borondatezko lana «bultzatzeko» aurrikusten duen modua, zeinaren arabera borondatezko lanetan emandako denbora DZM edo bere ordezko zerbitzuarekin parekidetu daitekeen. Honekin legeak ez ditu zerbitzuak berdintzen, eginbeharrak baizik. Adin militarrean dagoen edozein gaztek zera jakin behar du, hiru eginbehar edo obligazio motaren aurrean dagoela: soldadutza, ordezko zerbitzua edo borondatezko lan ofiziala.

Erabat konprenitzekoa da, aukeran jarrita, borondatezko lan ofiziala hautatzea, baina honela egitea eskainiko diren zerbitzuen kalterako izango dela sinestuta gaude, bokazio eta kontzientzia sozial faltagatik, hain zuzen. Izan ere, solidaritatea behartua bada, hots, norberaren barrutik atera ezean, ez da solidaritatea. Alde batetik, gazteei txantaia eta, bestetik, bolondresak erakartzeko gaitasunik ez duten GKE (ONG) batzuen konplizitatea lortu nahia Gobernuak Ordezko Zerbitzua finkatzearen aurrean agertu duen ezintasunaren adierazgarri dira.

Zoritzarrez, lege honek finkatu eta indartuko duen asmoa hauxe da: dirulaguntzak mesedeen truke. Hildo honetan erakunde jakin batzuetan egindako lana izango da baloratuena, eta ez besterik. Eta, hara non! erakunde handi hauexek dira, hain zuzen ere, dirulaguntza handienak bildu eta jarrera akritikoena agertzen dutenak.

Gizarte-mugimendu solidario eta antolatuak gizarte-inbertsio murrizkorrak eragindako kalteak galgatzeko aparteko gaitasuna du. Berriz ere, argi geratu da Estatutik barreiaturiko defentsa eta garapen eredua eta gizartemugimendu solidarioek proposatutakoa erabat kontrajarrita daudela. Adibide gisa: Euskadiko Autonomi Elkartean 1996ko garapenerako lankidetzaren aurrekontua eta lau egunetako gastu militarrak berdinak dira.

Jakitun egon gaitezen. Profesionaltze prozesuan beste ejerzito batzuk, zibilak, militarrari osagarriak eta paraleloak sortzeko saiakerak egongo dira. Zerbitzu zibil hauek derrigorrezko prestazioaren ideaian sakonduko dute hiritarrok balore militarrak barneratuz hezi gaitezen eta helburu militarreko gastuek sortutako kostu sozialak, nola cdo hala arintzeko. Zibila izanagatik helburu militarretara ezin hobeto egokitzen den zerbitzua izango da.

KEM-MOC

[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]

You May Also Like