Masculinidades y feminismos

«Masculinidades y feminismo», Jokin Aspiazu, Ed. Virus (2017)

Liburuaren aurkezpena egin arte seguruna Jokinek ez zekien zenbateraino piztuko zuen eztabaida bere liburuak. Baina horrela izan da eta eztabaida beti positiboa da.

Gizon taldeei buruz, maskulinitatearen lanketari buruz eta guzti honek azken urteetan feminismoarekin izan duen loturari buruz hitz egiten du Jokin Aspiazuk liburuan. Oso tono kritikoan idatzitako testuak batzuk, barne begira beste batzuk, eta gehienbat galdera ugari sortarazten dituzten hausnarketak…

Maskulinitate berri horietan dauden gabeziak aipatzen ditu, gizon taldeetan parte hartzen duten mutilen homogeneitasunari begira; beste gorputz eta begiraden falta aipatzen du. Baina aipatzen du ere talde horietan sakoneko autokritikak egiteko egon diren mugak, diskurtsoak aldatuz doaz, baina gizonek ez duten berain pribilegioak uzteko aurrerapausorik eman. Zalantzan jartzen du ere, zenbateraino gizon talde hauek mugimendu feminista lagundu beharrean, maila publikoan ordezkatu izan duten (nahita edo nahi gabe).

Analisi kritikoarekin batera, proposamenak ere aurkezten ditu: botere eta pribilegioen benetako sakoneko analisi bat egiteko beharra; besteen egoerak ulertzeko ariketa enpatizatzaileak; mugimendu feministari papera eta protagonismoa ez kentzea. Behin eta berriz baina, galderak botatzen ditu, berak erantzun pertsonal batzuk emanez, baina besteak ere pentsatzen jartzeko modukoak.

Maskulinitate berri hauek sistema suntsitzen duten edo sistema mantentzeko sortu diren eredu berriak diren, suabeagoak eta beraz detektatzeko zailagoak, planteatzen du. Matxismoaren ber-asmatzeko bide izan daitezke maskulinitate berri hauek. Bere hitzetan: «La pregunta es si se puede acabar con la desigualdad sin acabar también con la masculinidad y, por lo tanto, si esta debe reformarse, transformarse o abolirse.»

[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]

You May Also Like

Leave a Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *