NABARRA ETA HIRUGARREN MILURTEKO IGUALITARISTAK

Iragan mendearen amaieran, milurteko berriaren bezperan Q[[Eleberriak argia ikusten du lehenbizikoz 1999. urtean Torinoko Giulio Einaudi Editore argitaletxearen eskutik.]] argitaratu zen, bere orrialdeetan aro baten amaiera eta hejira berri baten etorrerari heltzen ziona. Esku ezberdinen artean idatzia eta guztiak ezereztuak dira Luther Blisset ezizenaren atzean, urte haietan italiar panorama editorial eta militantean literatur arlotik analisi politiko konprometituenera[[Egileak ondoren Wu Ming (Izenik ez) izenera iragango dira ez ezizen berean sorturiko proposamen ezberdinei erantzuteko asmoz, letren ikuskizuneko munduan laster txokoa izango zuen izen kolektibotik desertatzeko baizik.]] doazen idatzi ugariren sinadura izango zuen ezizena.

Liburuak urtebete gehiago beharko zuen gaztelerazko literatur merkatuan azaldu aurretik arloko argitaletxe indartsu eta konbentzionalenean, orrialdeen baitan dagoen proposamenaren eragina atzeratu izanaren arrazoi nagusia. Esan dezagun beharrezkoa izan zela edukia italiar letretako enfant terribleen obra bezala aurkezten zuen sare komertzialetik autonomizatzea (non kolektibo zein anonimotasuna sormen eta politikaren garai heldugabetzat hartzen diren), eta bere orrialdeek isurtzen duten jario subertsiboa azaltzeko beharrezkoa den denbora hartzeko distantziak hartuz.

Q karakterearen grafia ederra masei zuzenduriko fenomeno literarioaren[[Honen muturreko adibide garaikidea Naomi Kleinen No Logo litzateke zeinean marka komertzialen boterea aztertzen den kapitalismo industrialaren baitan, eta zeinen izenburua argitaletxearen marketing interesei loturiko marka komertzial berrian bihurtuko zen.]] nahigabeko marka komertziala bihurtu aurretik, eleberriaren lehen azalak garaiko margo bate aurkezten zuen non jendetza, borrokatan beren bizia arriskatzen duena, lehen planoan azaltzen den. Bilbe trinkoan pilatzen den amarauna, non borrokan diren alderdiak kostata ezberdintzen diren eta alferrikakoa den gizabanakoa isolatzea. “Bustian bukaerako irudietako bat naiz” eleberria irekitzen duen esaldia dugu eta halako aitormenarekin kolektibotasunaren epopeia bati aurre egiten diogunaz ohartzen gara, non protagonismoa ezin daitekeen erori historikoki oraindik zirriborrotsua den subjektibotasun batean.
Qren proposamena nobelako bere estualdiak eragiten dituen Modernitatearen amaiera deklaratuaren ondoren sortzen da, non gizaki proletarioa, kapitalismo industrialaren berezko antagonista, masen gizartean ezabatua izan den, eta horren aurrean eta italiar obrerista zaharren bidez jendetzaren moduko proposamenak egiten diren, zeinak onena eta txarrena egiteko gai diren, eta hauek dira kapitalismoaren betiko arerio bezala aurkezten direnak.

Banakotasuna ere kolokan jartzen da sormenaren arloan, eta horren lekuko Luther Blissett bera, komunikazio teknologia berrien jaiotzak irekitako ilusioak bultzatua, prozesu kolektiboan berriz sakontzen duten proposamenak egiten direnean, egiletasunaren eta jabego intelektuala salatuz norbanako zuriaren iruzur nagusi bezala, modernitate dekadente haren zutoin nagusietakoak izan diren berak. “Sormenaren komunalen”[[Sarritan “copyleft” lizentziak sustatzen dituzten sormenek erabiliriko “Creative Commons” lizentziaren itzulpen literala.]] agerpena, gizakien komunitate materiala estatu eta merkatuetatik haratago Qren garaia izango da ere.

Azkenik, Aro Modernoan finkatzen diren logika sekularren eztandak Arrazoi ilustratuak hobiratu zuen traszendentzia izateko giza nahia ekartzen digu berriro joko modura, gizadiaren existentziaren desagertzearen kontzientzia eta betikotasunaren guraren arteko ezinezko solasaldi bezala. Hakim Beyk eta bere anarkismo ontologikoak zilegitasun edo proselitismoko edozein asmotik libre den haraindikotasuna irudikatzeko zubia eraikitzen dute[[Bertako adibide bezala Mariren itzulera aipatuko dugu, euskal jainkotasuna, Jakue Pascual telurikoaren jostailu bezala.]].

Alemaniar nekazal guden unibertsoa irekitzen diguten aro baten amaierako osagaiak hauek guztiak. Nekazal guda hauetan ikusiko dugu nola proposamen luteranoa baliatuko den burujabetza sozialaren aurkako boxeo-eskularru egoki bezala.. Qren bitartez mende zalapartatsu hura ezagutu ahalko dugu zeinean lurreko paradisua 1968ko “dena eta bizkor” moduko leloak bezainbesteko suhartasunarekin. Ratgeben zizelkadak ere agerikoak dira lerroetan zehar.

Eta beste edozein obra handitan bezala, estilo ezberdinak eta irakurketa egoera ezberdinak aurkituko ditugu. Genero epistolarra, kapa eta ezpatazko eleberria, egunkaria, modernotasunaren eztanda den eleberria, nekazal gudak, erabateko askatasun eta espiritualtasuna, ziurgabetasun eta parada politikoa…

Liburukia oparo den “nekazal guden” aro honetan, burgoituriko espainiar aro inperialean europar ia lurralde guztiek jasan zituzten matxinada komunero, harpilatze eta beste gertakariez betea izan zen. Bertan, gure historiaz gabetuak, bertoko gatazka sozialen inguruko albisteak idatziriko iturrien argitaratzearekin ezagutzen doaz esponentzialki. Horrela XVIII. mendetik ezagutzen ditugun dokumentuek izandako matxinada zein borroken lekuko ematen digute, nahitanahiez idatziriko iturri hauen aurretiko ezegonkortasunera garamatzatenak. Jauntxoen aurkako matxinadak, pribilejio berrien ezartzearen aurka edo karga edo zergen aurkakoak ematen du izan zirela sarritan suertaturikoak euskal lurraldeetan.

Gertakari hauen ezaguera eskasen fruitu, gure aberrian erlijio-sezesio eta disidentzia sozialaren arteko loturak bi gertakaritan topa ditzakegu bakarrik. Batetik Durangoko herrian XV. mendean izandako mugimendu heretikoa eta bestetik euskal lurraldeetan zehar XVI. mendean bereziki buruturiko prozesu inkisitorialak.
Durangaldeko komunitate heretikoak erroak ditu garaiko ordenu erlijioso berrienak diren txirotasun botoaren irakurpen erradikala egin zuten fraide erromesak ziren fraticellien proposamenetan.

Erlijio-pentsamoldearen euren interpretazio subertsiboak eskualdeko ordenu sozialean eraginak izango zituen. Idatziriko iturriek aipatzen dituzten “ondasun eta emakumezkoen partekatzea” izango litzateke Qren kosmos matxinoarekin izan dezakeen lotura handiena. Eleberriak aipatzen duen aroko garaikideak diren aurrekariak ditugu “argiegin” ezberdinek egingo dituzten interpretazio heretiko eta jazarpen gupidagabeen moduko disidentziak.

Euskal lurretan sorginkeriaren aurkako ohiko gorroto inkisitorialak eleberriarekin perteka zezakeen bidea uzten du, euskal abertzaletasun pentsamoldean errotuz, honakoarekin kontsideratzen delarik antzinako euskal animismoaren froga, historiaren zoko ilunenetan murgiltzen den euskal espiritualtasun paganoaren izatea frogatuko lukeena.

Interpretazio honekin euskal sorginak europar lurraldeetan herrialde arioak heldu aurretik ziren kontinente mailako joera matriarkaleko kristau aurreko zibilizazio baten adierazpide izango lirateke, irisgarritasun mugatuko zenbait tokitan mantenduko zirenak, Vasconia hezeren kasua, non jakituria eta errituak metatu eta praktikan jarriko zituzten emakumeek[[Euskal eskola bat existitzen da Euskal Zibilizazioaren ingurua naro historiko matriarkal haren aztarna bezala, Gimbutas antropologoaren interpretazio arkeologikoetan oinarritua.]].

Euskal exoterismo horren artean badira nahasteak antzinako jakituriatik baztertuak izan diren eta euskal espiritualtasunaren eragile diren emakume sorginen eta “Durangoko herejeen” artean, Anbotoko Damaren bitartez, zeina zenbait iturburu literariok identifikatzen dute fraticellien komunitatearen suntsiketa ekarri zuen errepresiotik ihes egin zuen eta bizkaitar herritik gertu ziren mendietako kobetan ezkutatu zen aitoren alaba bezala.

Indarrean den kristau ordenuaren aurkako antzinako zibilizazio honen disidentziaren ikuspegia argiki lotzen da milurteko amaiera arte abertzaletasun iraultzailea hornitu zen eraikuntza historiko hegemonikoarekin. Honetan nazio eta gizarte mailako opresioa eta honen erantzuna irmoki sortzen ziren espainiar liberalek bultzaturiko foruen ezabaketarekin bigarren guda karlistaren ondoren 1876. urtean.

Hemen indargabeturiko foruak Vasconiako ordenamendu propio bezala ikusten ziren, baina baita antzinako euskal ordenu komunitarioaren adierazpide formala zeinen defentsan atera ziren estratu sozial ezberdinak altxamendu karlisten bidez mendean zehar.
Ikuspegi hau Agosti Xaho zuberotarrak hedaturikoa dugu, zeinen itzulipurdi esoteriko eta aldarri erromantikoek Qren doinuko garai eta kontzeptu malgu eta irristakorretara eramaten gaituzte.

1834. urtean, Xahok Bizkaiko baten eleak / Palabras de un bizkaino a la reina Maria Cristina idazkian aho betean adierazi zuen foruek lurralde bakoitzean euskaldunen antzinako ordenamendua osatzen zutenaren sinesmena. Harentzat Euskaldunak garapen merkantilistaren logiken inbasioaren aurkako menditar borrokalariak lirateke. Erromatar, godo eta musulmanen aurrean menderatu gabeak, kapitalismoaren sarrera eraso liberalaren medio zalantzarik gabe hondamendira kondenatuak izan beharko ziratekeen.
Foru ordenamendu juridikoaren osotasunaren defentsak horrela berdintasun eta armonia soziala bermatzeko eredu tradizionala suposatzen zuen modu honetan. Askatasuna, Berdintasuna eta Anaitasuna aldarrikatzen zuen iraultza burgesa horrela etimologikoki atzerakoiak azaltzen ziren jatorrizko demokraziaren eredu haren aurrean.

Matxinada eskubidea izango litzateke, justua ez den subiranoaren krudeltasunari aurre egiteko mendekoak duen erdi Aroko ordenamendu juridikoa, espainiar tropa liberalei, ordenamendu tradizionala indargabetu nahi dutenean, aurre egiteko euskal herriek deitzen duten aldarria, foru gorteetatik jaunari proposaturiko akordioa indargabetu zeta herriari subiranotasun osoa itzuliz.

Xahoren aztarnatik abiatuz, euskal eskola foralistek defendatzen dituzten foruak ez dira genealogia historiko edo kontingentzia sozialari lotuak, Tubalen seme-alaben milurteko jatorria bezain aspaldikoa den antzinako berdintasunezko ordenamendua baizik.

Honela batzarrak edo elizpe edo koadriletako bilerak eta auzolanak edo lankidetzen moduko bertako gobernu eta elkar babesa bihurtzen dira bertako kudeaketa gaitasunaren eredu.

Hemeretzigarren mendeko altxamenduen ikuspegi antikapitalista eta biltzarkidea, foru ordenamenduaren indargabetze liberalean oinarritua zeinean ezinbesteko produktuen garestitzea aduanen lekualdatzearekin kostalde edo Pirinioetako mugetaraino, komunalen etengabeko ustiatzearekin batera (bizirautea bermatzen zuten aparteko diru-sarrera zirenak) diren euskal nekazari eta artisau sektoreak karlisten gudarosteetako atal garrantzitsua izateko arrazoi nagusia.

Ikuspegi foralistak modu honetan euskal gizartearen bilakaera historikoaren konplexutasun eta gatazkak erabat sinplifikatzen ditu baina herri subiranoarentzat legitimitate iturriari eutsiz.

Aurrekari hauekin, unibertso antagonista jendetzarekin eta erresistentzia herrikoiak ehuntzen dituzten indar klase ezberdinekin berraurkitzeko bidean zen artean, Euskal Herrietan aurkako fenomenoa suertatzen zen, estatu mailako legitimitatea eraikitzen ahaleginduz gizarte mailatik pixkana aldentzen zihoazen bulkadetan oinarrituriko independentzia politiko irrika asetzeko.

Horrela milurtekoaren amaieran “La Navarra Marítima” argitaratzen da (1998. urtean zehazki eta antzeko izenburuen argitaratzea bultzatuko zuena) Nafarroako erresumaren existentzia eta garrantzia aipatzen dutenak, bereziki sakonduz euskal abertzaletasunak aldarrikatzen dituen zazpi lurraldeekin kointziditzen duten momentu historikoetan.

Euskal independentismoak horrela abiatzen du Antso III. Handiaren erregealdia baino mila urte lehenago, besteak beste egungo euskal independentismoaren lurralde txantiloia tarte historiko hartako erresuma haren mugekin egokitu arazteko asmoz buruturiko operazioa[[Antso Handiak Gaztela eta Aragoiko konderrietan eskubide dinastikoak usatzen zituela oroitu beharko litzateke, beste titulu eta protektoratuen artean. Ez da hautu nazionalistetatik erresuma hura aldarrikatzen den lehen aldia. Espainiar nazionalistek bere lurraldeen batasunean espainiar nazioaren proiektu politiko aitzindaria ikusi nahi zuten.]].

Azken bostehun urteetan izandako atal historikoen hautapen interesatuan oinarrituriko Espainiar nazioaren asmakizunak mesedetua, beste erresuma penintsularren “ukapen” modukoa egiten zuen, ezagutzera eman diren beste gertakari historikoekin batera, esaterako, bertako zenbait sektoreren erresistentzia gaztelaniar hizkuntzarekiko edo euskal lurralde batzuen konkistaren inguruko espainiar nazionalismoaren zenbait istorioren desegituraketa[[Hau ez da XV eta XVI. mendeko konkisten moduko aspaldiko garaien kontua besterik. Espainiar nazionalismoak eraiki duen setio karlistari aurre egin eta garaitu zuen ustezko Bilbo liberalaren historiak aurre egiten dio tropa liberalek okupaturiko eta bertoko eliteek kausa karlistarekin bat egin zuten hiriaren errealitatearekin talka egiten du.]], honek guztiak korronte historizista hauen eraginari lagundu zien.

1998. urtean Lizarra-Garaziko Akordioa bezala iragarririko fronte nazional ilaunak ere lagundu zuen Nafarroako Erresumaren itzultzearekin, Vasconiarentzako termino berri baten bilaketan laguntzen zuena behin Euskadi hitza 1979. urtean espainiar estatuak Euskal Autonomi Erkidegoa dekretaturiko lurraldeetara atxikitu zelarik[[Nafarroa Foru Erkidego bereizi bezala kudeatu zuen lehen gobernu monarkikoak eginiko autonomien prozesuen ondoren herri aldarria zen Nafarroa Euskadi da leloa une honetatik iraulia geratzen da beraz.]].

Ikuspegi abertzale berri eta dagoeneko hegemoniko honetatik, Nafarroako erresuma euskaldun guztien estatu giltzaduraren adierazpena izango litzateke, Gaztelako erresumak konkistatua egungo zenbait eskualde galdu izan ondoren, eta 1512. urtean burutuko zena behin betiko.

Aldarri independentistak oinarrituko dira ordutik nafar monarkiaren existentzian aspaldiko mende horietan eta garaiko beste erresumek onartu izanan, Gaztelako monarkiak bere subiranotasuna lapurtu izanaren salaketan. Vasconiaren independentzia estatus politiko bezala konkistaturiko euskaldunen nazio subiranoaren itzulketan.

Horrela interpretazio foralistan duala den herri subiranotasuna, Xahoren kasuan euskal herritarrena dena soilik, orain nafar monarkiarengan jartzen da hertsiki.

Euskal ohituren asmatzean palanka egiten zuten politika eta kritika akademikoetatik libratzeko euskal abertzaletasun iraultzaileak eginiko aurreranzko ihesaldian, Antso Handiaren hautapen eta aldarrikatzean ikusten dugu mekanismo arbitrario berdinetan erortzen den egia historikoaz hornitu nahi den korronte politikoa, bere aldarrikapenei egokitu daitekeen atal historikoa aurkitzeko beharraren biktima dena.

Qren hastapenetan iragan mendeko laurogeigarren hamarkadan zehar, nazio askapeneko kontzeptu antinperialistan lan egiten zuten abangoardia armatu ezberdinen bitartez eginiko jauzi iraultzailean jarri zen itxaropen iraultzaileak hamaika puskatan egin zuen eztanda. Harekin batera, Berlingo harresiaren zatitzearen espektakuluak unibertso iraultzaile batetik askatzea suposatu zuen, altzairu eta banbuzko oihalak erori ziren garaian, burujabetze proiektuen biluztasuna agerian geratu zelarik.

Munduaren urbanizazio eta industrializazioaren eta iraultza berdearen porrota zeharka onartuz, kapitalismoak ere bere helburuak eta gobernagarritasun beraren diseinua berrantolatzen du horren kontziente izanik bere neurrian. 1992.etik aurrera sinbolikoki aro berri bati hasiera eman nahi zaio non baliabideen harraparitza hauen birsorkuntza gaitasunak inposatzen duen neurrian mantentzen ahalegintzen dena, antitesiaren aroa, “garapen iraunkorra” abiatuz. Baina erregai fosilen zenita arazorik gabe gaindi dezakeen kontzepzio ekonomiko berriaren aldeko apustua osatu zen kontsulta-foroetan elkartzen diren unibertsitateetako aditu eta ekintzaileekin, aurreko ziklo politikoan agorturiko alderdi eta sindikatuen aldaketa formal bezala irudikatzen diren agente sozialak direnak, alegia.

Bestalde eta aldi berean, eskema antinperialista zaharretik nabarmenduz iren laurogeita hamargarren hamarkadako hasieran mugimendu berriak zeinek ez zuten botere politikoaren hartzea ezinbestekotzat jotzen, gizakien komunitatea ekintza kolektiboaren bidez nabarmenduz. Zibilizazio kapitalista eusten duen monolaborantzaren esku geratu ziren lurraldeetan izan da hain zuzen diskurtsoaren ardatzean elikadura-subiranotasuna moduko termino berriak ahoskatzen dituena, proposamenaren erradikaltasun abere sinpletasunean oinarritzen delarik. Horrela, adibidez, brasildar lurrik gabekoen okupazioak hasiko dira eskuratzen klasikoen modura, baina okupaturiko haziendetan komunitate berriak eraikiko dira erlazio sozial berrietan oinarrituak. Eta 94an aurkezten den proposamen zapatistan politikaren ohiko teatro-izaeraren ukatzea aurkituko dugu autonomia indigena defendatzen duen apustu armatuarekin batera, proiektu kapitalistatik eta herriaren borondatea ordezkatzen duen haren demokraziaren dominazio logikotik aldentzen den giza burujabetzearen aro berria erakartzen duena.

Inperioaren bihotzean ere, aldi berean eklosio egiten duen hiritar espazioaren aldarrikapenak[[Stop the city bezalako deialdiek, Reclaim the streets moduko praktikek edo Act Up bezalako diskurtsoek sortzen dituzten logika eta mobilizazio dinamikez ari gara.]] espazio ludiko eta borrokalari bezala gogora ekartzen digu borrokan diren espazio komunitarioak eta negoziazio eta ordezkagarritasunean oinarrituriko politikaren uztea. Ekintza politikotik jokora daramaten proposamen matxinoen gorakada ikusten da, ez autoparodia bezala bakarrik, mugimendu sozialei gobernagarritasunaren antzezkizunean emandako paperaren ukapen modura baizik.

Mugimendu borrokalari modernoak beren interes propioa keta ordezkapen sistema eta negoziazio baliabideez hornituz (kapitalismo eta demokrazia bikotearen sintonian) deskribatzen dituen karakterizazioak ere leher egingo du.

Hirugarren milurtekoa borrokan diren lurralde komunitarioen berrasmakizunetik agurtua da eta zenbait latitudetan norabide berean doazen mugimendu eta altxamenduak sortzen dira, Kabilia aljeriarretik (non herri demokraziaren baliabide komunitarioak, herri kontseiluak eta koordinazio tresnak eguneratzen diren) piketeroen zein ekintza politikotik abiatzen diren beste komunitate ehuleen azpilanak suspertua eztanda egiten duen Argentinaraino. Bosturteko distiratsu batean zehar interes ezberdinak dituzten sare ezberdinak biltzen dituen antiglobalizazio mugimenduak zuzentzen dira eginkizunen koordinazioa, adostasunaren kultura eta sarean deszentralizaturiko lana potentziatzen duen joeraren hegemonia pean.

Ordea, 2001. urteko Genoako globalizazioaren aurkako kontzentrazioa suntsitua izan ondoren, eta segituan biolentziaren erabilpenaren ardatzean mugaturiko politikan lerrotuz berriz, ikusgarritasun politiko mota berria marrazten da Munduko Foro Sozialen bidez (aurrez aurreko asmotik aldendua, oposizioa egitearekin batera egiten dena Goi-Bileren aurkako ereduetan), zeina ezker diasporaren bultzada berriarentzako tranpolin bezala egituratzen direnak. Antinperialismo matxino zaharra ere birsortuko da iraultza bolibariarraren esku, latinoamerikar hirugarren bide sozialdemokrata kapitalismo iraunkorrak eskaintzen dion aukeraren pean hedatuko delarol: laborantza erregaiak eta energia berriztagarriak alegia, eta posizioak berreskuratuko ditu Europan ziudadanismoaren bidez.

Honela Luther Blisset ohiek Wu Ming bihurtuak jada matxinada komunitaristaren bidean baieztatuko dute iraultza honek ez duela aurpegirik, ezkertiar lotsagabekeriak historiaren zabortegia estalgabetzen duela.

Qn erasotzen gaituen nekazalgo milenaristak irudikari erlijiosoa kanpoan uzteko gai ez zen erresistentzia egiteko gai ez zen bezala, gaur egun komuneko pentsamendua berreskuratu eta norabide estatistetatik at den mundua abiatzeko gaitasunik gabe aurkitzen gara.

Baina zibilizazio kapitalista horren gainazalean kurrikaren preso jarraitzen dugun artean, lurreko beste hainbat tokitan komunalen desamortizazio eta luberriketen aurkako borrokek jarraitzen dute, “ulertzeko zailak”[[Horrela esaten zioten gobernuko demokrata peruarrek, komunitarioa denaren pentsamendua ikusteko gai ez zirenak, autonomia indigena eta Amazonia peruarraren murrizketa salatzeko 2009.eko ekaineko matxinaden logikei.]] diren erresistentziak azaltzen dira.

Eta logika komunitarioa kultura politiko zaharrean laukitzeko ezingabetasun hura lazgarriki hedatzen da ezkerra zenaren hondarren artean. Ongizatearen Estatuaren amaiera bete bada salbuespeneko legegintza eta ezarpen hautakorraren esku Irailaren hamaikaz geroztik, eta laurogeita hamargarren hamarkadatik Probidentzia Estatua konkista sozialen murrizketekin desmuntatu bada, ezkerrean azken sinesleak aurkitzen ditugu, jaieraz erdiragarriarekin antolakuntza politiko zaharkituak aldarrikatzen dituztenak. 2008ko argiki ikus zitekeen leherketa ekonomikoarekin puztu den patetismoa, instantzia eta premisa berdinetatik deitzen zaiolarik Estatuari eroturiko merkatu baten kontrola hartzera.

Guzti honen egiaztatzen digu hasierako antagonistak, beren borrokak berrasmatzeko ezgai, kapitalismo eta demokraziaren arteko tandemaren azken sutsuak bilakatu diren. Eta norabide honetan, nafar gobernuan aldarrikapenean oinarrituriko estatu legimitatean oinarrituriko ikuspegiak euskal iraultzaile abertzaleak Historiaren azken sinesletzat ditu, dominazio kapitalistaren kontakizuna den une honetan.

Saminez oroituriko Nafar erresumaren bidean biraturiko euskal independentismoaren etorkizunak, bere eskema propioak gainditzeko ezgaitasuna azpimarratzen du, eta bere ondoren ezer imajinatzeko gai ez den kapitalismo berak feudalismoan bertan habiratzen den metafora eta errealitateak sortu eta proposaturiko irudikari postzibilizatorioekin elkartzen da lazgarriki. Enpresa pribatuek zaindutiko bizitegi-auzo harresituek (gaztelu berriak zulo zaharrekin) edo printze-unibertsoak posible egiten dituzten etorkizuneko Galaxietako Gudek gizakien obraren gorentzat den erlazio sozialen sistema baten imajinazio falta adierazten digute, atzerapen historiko nabarmen baten modura besterik ezin daiteke ikusi[[Leonel Mourak 1996. urteko “Os homes-lixo” bere liburuan berresten digu ondokoa euskal irudikari antagonikoaren adore faltaren garrantzia nabarmentzeko balio diguna, zientzia fikziotik abiatuz kapitalismoak duen espiritua karakterizatuz.]].

Liberto baldintza lortzea besterik ezin badugu ere, milurteko berriarekin zibilizazio kapitalistaren lurzorua desegin zen, eta bere zirrikituen artean Qren unibertso matxinoetan bezala alternatibak loratzen dira, lotura komunitarioak, paraleloan eta borrokaren bidez, berregiten ari diren lurraldeen konkistan abiatzen direnak.

Jtxo Estebaranz

[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]

You May Also Like