GUREGAUZAK S. A.

Gizartea ezagutu zein irudikatzeko nobela beltza soziologia baino egokiagoa dugu askotan; Ur Apalategiren azkenengo lana kasu, euskal literaturaren mundua eta euskalgintzaren kritika zorrotza izateaz gain, thriller kutsua baitu eta oso argi hitz egiten baitigu gure herri txiki honetan aipatuezinak diren zenbait kontuetaz.

Ikerketa literario abiapuntua duen eleberria, ipar euskal herriko idazleen egoeraz aritzeaz gain, euskal kulturgintzaren radiografia gordina dugu, egilearen bizipenetan oinarritutako kontakizuna, hain zuzen ere. Zenbaitentzat, hauxe izango litzateke bere akatsik haundiena, saminetik idatzita dagoela, «biografikoegia» dela. Idazlea eta obraren arteko harremana, aldiz, ez da gauza berria eta ez dut uste berez kaltegarria denik. Bestalde, posiblea al da zoriontasunetik idaztea edota beste modu batean esanda, ez al da ezinegonak sormenaren bideetara bultzatzen gaituena?

Nolakoa da euskal literaturaren munduaren barrena? Kulturgintza deitutakoa kultura edota negozioa dugu? Istorioetaz eta historiaz zer nolako berrikurketak egiten dizkigute ahalmenguztidunek? Horrelakoetaz hitz egiteko ausardia beharda; horren lekuko, Urek eleberria argitaratzeko izan dituen arazoak. Arg.: Utriuske Baskoniae.

[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]

You May Also Like