ELFO NEGRO

CD. A ze diskoa dakarkiguten Arangoitiarrek! Hiru urte behar izan dituzte debuteko diskoa kaleratu zutenetik baina egonaldiak pena merezi izan du ezbairik gabe. Lehenengo abestitik beren Hardcore tekniko eta bihurriak dantzarazi egiten dizute, ahaztu barik disko osoan atzematen den Punk-Rock arima eta pasarte metaleroagoak. Aurreko diskoan erakusten zuten moduan, honakoan hitzak beraien marka adierazgarriak dira, bisita txartel modukoak, izan ere gai sozialak jorratzen dituzten arren, oso ikuspuntu pertsonaletik egiten dituzte. Zuzenekoetan deskargatzen duten adrenalina dosia diskoan jaurtitzea lortu dute dute, lan ona egin zuten grabatzerako orduan, Bonberenea Gaztetxeko estudioan eginda Karlos Osinagaren (Lisabö) eskutik, ikusi bestela Bésame modukoa abestiak! Digipack politean (nahiz eta okerren bat izan duten diseinu aldetik) eta liburuxka landua ere, guztiak ongi adierazten du bilatzen dituzten muturrak («Márgenes»). Diskoak 6 euro balio du (salneurri nahiko justua) eta taldea, DDT Banaketak eta In my heart empiren arteko ekoizpena izan da. 605 70 73 45 (Eneko)

Ver entrevista