BESTE GERRA. KOMUNIKABIDEAK ETA BALKANETAKO GATAZKA

Yugoslabiako azken gatazka bi frontetan garatu da: belikoa eta informatiboa. Balkanetako bonbardeo urrunak Mendebaldeko bonbardaketa mediatikoaren pare-parean suertatu dira.

Datorren mendean mundu mailako polizia izango den NATO «berriak» (potentzia handien interesen alde, noski) bere ekintzak bermatzeko komunikabideen behar izugarria du. Kasu hontan, Milosevic-en genozidio politika NATO humanitario berria saltzeko aitzakia bikaina bihurtu da, «bere burua garbitu» behar hori erasoaren arrazoi pisuzkoena izan daitekeelarik. Ezin dira beste arrazoi garrantzitsu batzuk ahantzi ordea, ala nola armen negozio indartsua (NATOrengan bezero onena duelarik), gerra batetan lehenengo onuraduna delarik; Balkanen kokapen geografiko estrategikoa; eta Estatu Batuentzat berriz Europaren desestabilizazioa (erasoaz geroztik Euroak gainbehera ikaragarria jasan du), ekonomia iparramerikarraren pisuzko aurkaria.

Komunikabideek herrialdeengan influentzia handia daukate, erabiltzen dituzten diskurtso eta metodoak aztertzea komeni zaigu.

(Jarraian datozen ondorio hauek prentsa iruzkinetatik jaso ditugun arren, telebistara ere zabal ditzakegu. Bien arteko desberdintasun garrantzitsuena bigarrenean irudiek duten garrantzia da, deskontestualizazioa askozaz ere haundiagoa delarik.)

DESKONTESTUALIZAZIOA

Komunikabideek gatazka honi eskeini dizkioten ehundaka orrialde eta orduetatik, Balkanetako historiara gerturaketak (kontestu historikoa) eta kokapen geoestrategikoak (kontestu geografikoa) zati nimiño bat besterik ez dute bete. Orokorrean Yugosla-biako gerra eta NATOren erasoa bereziki leku eta historia kontestu bakandu batean aurkeztu dira, ulergaitz bihurtuaz.

Deskontestualizazioak gerra ulertu ahal izateko honako puntu hauek lapurtzen dizkigu:

Deskontestualizazio historikoa

-Titoren errejimenaren garaian langileek lantegietan aurrera eraman zuten autogestio modeloa ito zuen FMIen zonaldeko eskuhartze ekonomikoa. Honek Yugoslabiar modelu ekonomikoa krisian barneratuko du.
-Yugoslabiar Federazioaren zatiketa Alemania bezalako herrialdeek, hasiera baten behinik behin, onartu eta bultzatu egin zuten, Kroazia eta Eslobeniaren independentzia onartuaz. Yugoslabiaren zatiketak inguruko herriei kontrol politikoa ezartzea uzten die.
-Zibilen aurkako astakeriak ez ziren soldadu serbiarren esklusiba, bando guztiek egin zituzten halakoak. Beste edozein gerratan bezela, han ez zeuden “zintzoak” eta “gaiztoak”, erasotzaileak (ejerzito guztiak) eta biktimak (biztanleria guztiak) baizik.
– Lehenengo gerra yugoslabiarretan, mendebaldeko potentziek zuzenean Milosevic-ekin negoziatu zuten bakea, orain demoniotzat hartzen dutena bermatuz.
-“Rambouilleteko bake akordio” ezaguna, gatazka irtenbide baketsu baten bidez bukatzeko azken saiakera izan omen zena, Milosevicek uka zezan diseinatu zen, NATOk Kosoboko bakebideratzea bere menpe hartzen baitzuen eta Atlantiar Aliantzak Yugoslabiar Federazioaren lurralde osoa okupatzeko eskubidea har zezakeen.

Mendebaldeko potentziek bazekiten serbiarrek ez zutela proposamen hura onartuko, eta horrela agirian utzi nahi zuten hauen borrokarako jarrera nabarmena.

Deskontestualizazio geografikoa

Mende hontan zehar Balkanetako historia zurrunbilatsuaren arrazoietako bat bere egoera geoestrategiko baliotsua da: Europako erdialdean kokatzen da, eta Erdi Ekialdeko sarrera ere bada; hau da, Mendebaldea eta munduko petrolio erreserben tartean dago kokatua.

Kontestualizazio faltsua

Ikuspegi historiko bat damaiguten artikulu eta erreportai bakanek era sinplista baten egiten dute, eta gertakariak desitxuratzen dituzte:
-Serbiarrak herri gatazkatsu eta basatia bezela agertarazten dizkigute.
-Balkanetako egungo egoera 1914an Lehenengo Mundu Gerra lehertarazi zuen egoerarekin alderatzen dute, eta Milosevic Hitlerekin parekatu, horrela NATOren interbentzioa derrigorrezkoa da Hirugarren Mundu Gerra ekiditeko.

GAININFORMAZIOA

Egunero gehiegizko informazioa aurkitzen dugu, irakurlegoak, denbora faltagatik, ezin duelarik halako datu piloa irentsi, honoko eraginekin:
-Irakurlea berriaren atal manipulatuenak diren izenburukoak irakurtzera mugatzen da.
-Hainbat gertakari hainbeste informazioren ostean ia gordeta daude, hala nola NATO eta Milosevicen aurkako manifestazioak.
-Gaininformazio honek saturaziora, interesa galtzera eta azkenik ahaztera garamatza.
-Hau gertatu baino lehen, gaininformazioak gauzak hainbestetan errepikatuaz eritzi bat sortzea lortzen du.

DESINFORMAZIOA

Gaininformazioaren beste alde bat desinformazioa da, hainbat notiziak ez baitute behar hainako arretarik jasotzen komunikabideen aldetik. Ikus ditzagun zenbait adibide:
-Erasoan Espainiar parteartzea egiazki zein izan zen.
-NATOren erasoen balorazio juridikoa zein izan den, NBE ez baitu kontsultatu, Espainian ez da herri galdeketarik egin, azken batean, NATO erakunde defentsibo bat izatetik erakunde ofentsibo bat izatera pasatu da, etorkizunerako lehen harriak jarriaz.
-NATOren zabalkuntza militarraren gastuak (26.000 miloi pezeta eguneko), zein herrialde eta enpresa izan dira horren onoradun? Mendebaldeko ze enpresa egingo da Mendebaldeak berak suntsitu duena berreraikitzearen arduradun eta onuradun?
-Gatazkak iraun duen artean Serbiarren bizi baldintzak eta biktima kopurua.
-Erasoan Turkiak izan duen erantzunkizuna (NATOren aliatu den erregimen pseudo-militarra, Kurdistan bere «kosobo partikular» duelarik)
-Yugoslabiar zonaldea zeharkatu behar duen oleoduktuaren eraikuntzak gatazkarekin duen zerikusia. Zeinek kontrolatuko du etorkizunean?
-Europa guztian zehar erasoaren aurka izan diren mobilizazioak.
-Europako zenbait herrialdek NATOren erasoen aurka hartu duen jarrera, baten batzuk Aliantza barnean egonik.
-Eta gerrako beste hainbait gai.

KOMUNIKABIDEEN DISKURTSOAREN ARGUDIO NAGUSIAK

Gai batzuk gutxiesten diren heinean beste hainbat haunditu eta distortsionatu egiten dira. Komunikabideek eman diguten diskurtso ofiziala, gutxi batzuk (EI Mundo, Diario 16) kritikoxeago agertu badira ere, honoko puntu hauen inguruan dabil.

-NATOren erasoa arrazoi humanitarioengatik egin da soil soilik (bonbardaketa bat izan al daiteke humanitario?), genozidio etnikoa gelditzea zuen helburu (azkenean azkartzea lortu zuen), eta ez zuen inolako interes ekonomikorik, Yugoslabia ez baita petrolio ekoizle handi bat (oleoduktuaren gaia eta Erdi Ekialdea gertu dagoela «ahaztuaz»). Komunikabideek emandako irudiek, «reality show»a urratuz biztanleria erantzun gogor bat eman dadila eskatzera bultzatzen dute, arazoak duen konplexutasuna ahantziz eta ekintza zibil posible bakarra donazio karitatiboak egitea dela sinistaraziz.
-NATOren aldetik, «gerra garbi» bat da, «armamentu inteligenteaz» egin dena, zibilen heriotzik egon ez dadin prezisioz antolatua. Argumento hau lehen aldikotz Golfoko gerran erabili zuten, zenbait hilabete beranduago milaka irakiar hil zituztela jakin zelarik. Aipatu argumentu honek indarra galdu zuen Aliantzak egin zituen akats izugarriak ezagutzen joan ziren heinean, ehundaka pertsona erahil zituztela jakitean.
-Milosevicen aurkako kanpaina demonizatzaile ikaragarria, gertatzen zen guztiaren errua bere bizkar hartuaraziz, baita NATOk eragindako biktimena ere, 90. hamarkada amaierako «Saddam Hussein»a bilakatuaz.
-Eraso militarra da Milosevic boteretik botatzeko modu bakarra. (azkenean bonbardaketak Milosevicen barne popularitatea gehitu dute; bestalde urte batzuk lehenago serbiarrek beraiek Milosevicen hauteskunde iruzurraren aurka egin zituzten mobilizazioak ez ziren inoiz babestu; ezta kosobarren erresistentzia ezbiolentoa ere.)
-Eztabaidaren polarizazioa. NATOren alde edota Milosevicen alde egon zaitezke. Beraz, NATOren erasoaren aurka dagoena Milosevicen alde dago. Ezkerra NATOren erasoen aurka dago Milosevic «komunista» delako.
-Serbiako komunikabideak ez dira aske eta desinteresatuak, Miloseviken kontrol zorrotzpean daude, eta beraz ez dira fidagarriak, propaganda politikoa dira. Objetibo militar bihurtzen dira horrela. Parez pare, mendebaldeko komunikabideak gardenak, anitzak eta objetiboak direla esaten ari dira.

ARGAZKI ETA IRUDIAK

Gerra honetan, Golfokoan gertatu bezala, faktore bisualak pisu garrantzitsu bat dauka. Argazki eta irudiak albanokosobarren hondamendian zentratu dira, mundu mailara irudi izugarriak erakutsiz. Prentsan argazki materiala benetan dramatikoa da eta leku berezi bat eskeini zaio, formatu handiko argazkiak. NATOren erasoa justifikatu nahian, komunikabideak zorigaitza beraiek nahi dutenean bakarrik esistitzen dela frogatzen ari dira. Kurduak, Tibetarrak, Mexikoko indigenak edota Irakiarrak ez dute beraien arretarik merezi, beraz guretzako eguneroko zorigaitz horiek ez dira esistitzen. Badirudi serbiarrek ere ez dutela zipitzik ere sofritu blokeo ekonomikoak iraun duen denboran, ezta bonbardaketetan ere ez, ia inoiz ez baitira material bisualetan ageri.

Ejerzito espainolari buruzko argazkiei dagokienez, oso urriak izan dira gatazkan zehar, gerra hau urrun geratuko balitz bezela, Espainia Serbiarekin gerran bazegoen ere. Agertu diren argazki horietako gehienak lan humanitarioak egiten ari zirela atera dizkiete. Badirudi bonbardaketan parte hartu zuten espainiar pilotuak ez zirela batere fotogenikoak…

HIZKERA ETA KONTAKIZUN ESTILOA

Komunikabideek militarrek erabiltzen dituzten teknizismoak errepikatzeko joera dute: «alboko ondorioak» «hildako zibilak» esan beharrean, «esku hartze» «eraso» edo «gerra»ren ordez, «misio» «bonbardaketa» edo «eraso» esan barik, «inbasio» erabili beharrean «tropen zabalkuntza» edo «lur interbentzioa» erabiliz «lehundu» nahian, «komunitate intemazionala» «NATO» esan beharrean, etab. Aurreko atal baten aipatu bezala, hemen ere esan humanitario eta militar «nahaste» hori. Lehen soldadu serbeiarren biktimen espektakularizioa aipatu badugu, NATOren erasoen desdramatizazioa gogoratu. Ondorengo atalean ikusiko dugunez, hizkeraren erabilera manipuladoreak zerikusi garrantzisua du berriak erreproduzitzen diren informazio iturriarekin.
Kontakizun estiloari dagokionez, NATOren bonbardaketei dagokien hainbat berri eta erreportaiek pelikula estiloa darabilte, erasoek eragindako min eta suntsiketa leuntzen dutelarik. Guzti hau iragarki eta propaganda estiloarekin nahasten dute, erabiltzen dituzten etorkizuneko armak aipatuaz.

INFORMAZIO ITURRIAK

Orokorrean, kazetariek informazioa lortzeko duten iturria gerra hau bultzatu duten NATO edo EE.BBko militarrak izaten dira. Askotan iturri hontatik datozen berrietan deklarazioak komatxo artean etortzen dira, horrela abotsa eta zabalkuntza ematen zaielarik. Errefuxiatu Albanokosobarrak dira bigarren informazio iturria, gerra hontako biktimen ezbeharrik handiena, bildurrez eta gorrotoz beteta aurkitzen dira. Informazio iturri ez direnak, eta beraz beraietaz ez dakigu gauza gehiegi, serbiarrak dira. Mendebaldeko komunikabide pluralista eta demokratikoetan ez dute lekurik, ez biztanleriak ezta agintariek ere. Orokorrean ez da beste informazio iturrietara jotzen. Bonbardaketak buka zitezela eskatzen ari zirela kosobotarrak ere ixilarazi egin zituzten.

«Herri komunikazioa. Berriak alderantziz nola ikusi. “La Prospe” onurako herri eskola» ikasketa kolektiboko taldea.

(Madril)

[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]

You May Also Like