Zer egiten dugu?

Igandea 2006-ko urtarrilaren 1.a Egilea Círculo La Puebla

Gure elkartearen jarduera:

Kontrainformazioa ematea
Prozesu bolivartarrari buruz egunero-egunero gure herrira iristen den informazioa inperialismoak manipulatutako informazioa da, informazio interesatua, partziala. Alor horretan, Venezuelako Gobernuak egindako jarduerak ezagutaraztea eta bere lorpen sozial, politiko eta ekonomikoak zabaltzea da gure lana, besteak beste. Azken finean, Iraultza Bolivartarra benetan nolakoa den aurkezten dugu: herritarren iraultza antiinperialista.

Ideiak zabaltzea
Atal honetan, Iraultza Bolivartarraren oinarrian dagoen ideia zabaltzen dugu, bere helburu politikoa, Venezuelarako eta Latinoamerikarako proiektua eta abar.

Elkartasun internazionalista erakustea
Hainbat jarduera egiten ditugu alor honetan, honako bi helburu hauekin:

- Venezuelaren kontra egiten duen edozein eraso inperialistari Euskal Herritik erantzutea.
- Bi herriak senidetzea.

Orain arte egindako lana:
- Askapenak antolatutako 2004ko Internazionalista Egunean parte hartu genuen, materialen postu bat jarrita. 2004ko urriaren 24a.

- Venezuelako Errepublika Bolivartarreko Kultura ministroak, Francisco Sestok, hitzaldia eman zuen Bilboko Hika Ateneoan, urriaren 25ean.

- Venezuelako Errepublika Bolivartarreko presidenteak, Hugo Chávezek, espainiar Estatura egin zuen bisitan, ongietorria egiteko ekitaldietan parte hartu genuen, 2004ko azaroan.

- Venezuela Bolivartarrari Elkartasuna Adierazteko Estatuko III. Topaketan parte hartu genuen espainiar Estatuan, Xixonen (Asturiasen), 2005eko maiatzaren 20, 21 eta 22an.

- “Denok Salamancara, Kuba eta Venezuelarekin” plataforman parte hartu genuen, 2005eko urrian Iberoamerikako estatuburuek eta gobernuburuek Salamancan egin zuten goi bileran, Euskal Herriak Kubari eta Venezuelari elkartasuna adierazteko antolatu zituen ekintzetan.

- Gaur egun, “Kuba-Venezuela: ALBA sortu da” kanpainan parte hartzen ari da Euskadi-Kubarekin batera, Kubako eta Venezuelako gizarteen errealitatea Euskal Herrian zabaltzeko eta Ameriketarako Alternatiba Bolivartarra (ALBA) integrazio politiko, sozial eta ekonomikorako proiektu latinoamerikarra ezagutarazteko.

La Puebla elkarte bolivartarrak ateak irekita ditu Iraultza Bolivartarrari eta Venezuelako herritarrei elkartasuna adierazi nahi dieten pertsona eta erakunde guztientzat.


Ataria | Kontaktua | Gunearen mapa | | Bisitariak : 6 / 9575

Gunearen bizitzaren jarraipena egin eu  Seguir la vida del sitio El Círculo   ?

SPIPekin eraiki gunea 3.0.15 + AHUNTSIC

Creative Commons License