Soietxeko kuartela giza beharretara bideratzea eskatzen dute

Bizkaiko hainbat kolektibok*, gaurko egunean zehar, lurraldean dagoen instalazio militarrik handienaren desagerpena exijitu dute, Soietxeko kuartela, eta honek Mungiako udalerrian okupatzen duen lursaila, giza erabilera bat izan dezan eskatzeko kuarteleraino herri-martxa bat egin dute “bota kuartelie eta erein porrue” lelopean.

Soietxeko kuartelera heltzerakoan “Gure agintariak gerrateetara jolasten dute” lemapean, gaur egungo buruzagien arteko elkarrizketa dibertigarri bat antzeztu egin da. Hemen Trump, Urkullu, Defentsako ministra Margarita Robles eta Xeke Arabiarrek eztabaidatzen dute, esanez Soietxeko kuartela gerrateak antolatzeko leku aproposa dela eta Bilboko portua gatazkan dauden herrialdeetara armak esportatzeko ondo datorkiela eta hau guztia euskal erakundeen kalitatezko labelaren seinale dela

Soietxeko kuartel militarraren kontrako ohiko martxan (aurten bere hogeita bederatzigarren edizioa betetzen duena) antolatzaileek adierazi dute “kuartel honetako benetako papera ez da gure segurtasuna babestea, baizik eta sistema kapitalista eta patriarkalaren interesak babestea (nahiz eta hori lortzeko gizartea prekarietate laboralera kondenatu), pentsio duinen bermea sistematikoki ukatzea gizarte-bazterketa sustatu. Bitartean, Soietxe bezalako instalazioak mantentzeko diru publiko izugarria zarrasteltzen da – Estatuaren gastu militarra 33.762’40 milioi eurotara heltzen da – eta inbertsio sozialean, berriz, mozten jarraitzen da

Martxa honekin Soietxeko kuartela moduko azpiegituren desegitea eskatu dute: “Estatu Espainiarrak 17 gerrateetan esku-hartzeaz gain, munduko zazpigarren arma esportatzailea dugu, Yemen eta Siriako biztanleri zibilaren kontra erabiltzen diren armena, adibidez. Mugak militarki blindatzen dituen Gobernu honek, gerrate hauetatik ihes egiten duten pertsonak atzera botatzen ditu eta bitartean diru-laguntzak jasotzen dituen industri armamentistatik onura handiak lortzen ditu, bihurtze prozesu batean inbertitu beharrean.

Arrazoi hauengatik guztiengatik, aipatutako kolektiboek gastu militarrak behar sozialetara bideratzea eskatzen dute, eta azpiegitura militar guztiak desegitea, lursail hauek berregituratuz helburu sozialetarako. “Gure ustean, logikoagoa da – adierazi dute- Uribe-Butroitik gerratea prestatu beharrean, Soietxeko lursailak justizia eta berdintasuna landatzeko erabiltzea eta bertatik elikadura subiranotasuna lantzea. Horregatik, guzti honen sinbolotzat, nahiago dugu porruak ereitea armak egin beharrean”

*Askapena, Baratzea Gatika, Berri Otxoak, Butroi Bizirik Transizioan, Eguzki, Ekologistak Martxan, Ernai Mungia, Errota Gaztetxea, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Kakitzat, KEM-MOC, Komite Internazionalistak

Facebooktwitterredditpinterestlinkedintumblrmail