Gizarte prestazioetan beste murrizketarik ez!

Maiatzaren 31ean EAEko enplegu eta politika sozialerako sailak RGIaren erreforman planteatuko diren neurriak iragarriko ditu. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak murrizketa sozialak eta baldintzen gogortzea ekarriko dituela salatu du. Zentsu horretan, azken urteetako neurriak gogoratu ditu: 2012an aplikatu zuten %7ko murrizketa, SMIaren %8a ez aplikatzea… Beste alde batetik RGIa behar dutenen aurka egiten hari diren kriminalizazio kanpainak gogor kritikatu dituzte, eskubide sozialen karta osatzen duten eragile sozial eta sindikalek. Guzti hau salatzeko gaur goizean kontzentrazio bat egin dute Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean eta ekaina osorako mobilizazio gehiago iragarri dituzte.

Video: herrikolore

Herrikolore informatzen

 

Facebooktwitterredditpinterestlinkedintumblrmail