Feministek Bilboko portua hartu dute gerra bertan hasten dela salatzeko

Santurtzi, 2017/12/16 “Feministok gerraren aurka. Armagintza eta arma-salmenta eten!” lelopean Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitutako martxa Santurtzitik abiatu eta portua hartu du. Irmoki salatu dute gerra Bilboko portuan hasten dela, bertatik abiatzen baita hilero, Eusko Jaurlaritza eta Portu Agintaritzaren bermearekin, Saudi Arabiara armak garraiatzen dituen itsasontzia. Martxan zehar egindako ekintzen bidez “historian zehar milaka emakumeren […]