Erroldatzea / Empadronamiento

Buffer this pageShare on Facebook24Tweet about this on Twitter0Share on Tumblr0Email this to someonePrint this pageShare on Google+0

ERROLDATZEA, ZURE ESKUBIDEA!!!               (abajo en castellano)

● Bete ezazu eman dizugun erroldatze-eskaera zure datu pertsonalak idatziz, eta adieraz ezazu non egoten zaren (zein kaletan, zein atari zenbakitan… ADIBIDEZ: BBK-ko bulegoan, Arrandi kaleko 15. zenbakian

● Eman ezazu eskaera Udaletxeko Erregistroan (Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (H.A.Z.) Herriko Plazan; edo Gurutzetako Kultura Etxean).

Honetara behartuta daude:
– Eskaera JASOTZERA. Hala egingo ez balute, segi ezazu jaso dezatela eskatzen: ESKUBIDEA DUZU!
– KOPIA BAT EMATERA. Zure eskaeraren kopia eman behar dizute. Gorde ezazu, ondoren behar denean erabili ahalko duzu.

● Jakinaraz ezazu zurekin harremanetan nola jarri, zurekin hitz egiteko eta erroldatzea egin denetz jakinarazteko.

● Udaltzainek egiaztatu behar dute benetan lo egiten duzula zuk adierazitako helbidean, beraz, saia zaitez egoten zuk bizileku/egonleku gisa adierazitako lekuan

● Hiru hilabeteren buruan jaso behar duzu erantzuna. Hala gertatu ezean, zoaz Udaletxera (haren ondoan dagoen Herritarrentzako Arreta Zerbitzura (H.A.Z.); edo Gurutzetako Kultura Etxera), eta eska ezazu informazioa zure erroldatze-eskaerari buruz.

● Har ezazu kontuan 3 hilabeteren buruan ebaztera behartuta daudela.

– 3 hilabeteak igarota, jakinarazpenik edo ebazpen-agiririk jasotzen ez baduzu, adiministrazioaren isiltasuna dela eta, erroldatzea berez jarriko da indarrean.

-Erroldatzeko eskubidea guztiz balioesteko, beste erroldatze-eskaera bat egin behar duzu, eta lehenengo eskaera-agiriaren kopia eman – bertan agertzen da erroldatze-agiriaren lehenengo eskaera noiz egin zenuen-, eta utz iezaiezu argi administrazioaren isiltasuna dela-eta erroldatzeko eskubidea guztiz balioetsita dagoela.

ZALANTZARIK IZANEZ GERO, JAR ZAITEZ HARREMANETAN BERRI-OTXOAK-EKIN:

►Zuzenean: “ Gizarte Prestazioei buruzko Informazio-Bulego Alternatiboan”.

■Astelehenetan goizeko 11etatik eguerdiko 1era arte. EzkerHikaren lokalean, San Antonio kalean, 8.zenbakian, Barakaldoko Postetxearen atzean (Antonio Trueba Parkean, Plazan)

■Edo sakelakoaren bidez: 650 25 46 67.

EZ AHAZTU:
● ERROLDATZEA ESKUBIDEA DA!

● ERROLDATZEAK ematen dizu eskubide sozialak LORTZEKO aukera.


¡EL EMPADRONAMIENTO ES TÚ DERECHO!

● Rellena la solicitud de empadronamiento que te adjuntamos con tus datos personales e indica el lugar donde estas habitualmente (calle, numero… UN EJEMPLO: Cajero de la BBK de la Calle Arrandi, número 15).

● Entrega esta solicitud en el Registro del Ayuntamiento (en el SAC –Servico de Atención Ciudadana- de la Herriko Plaza; o en la Casa de Cultura de Cruces).

Tienen obligación de:
– RECOGERTE la solicitud. Si no lo hacen, insiste: ¡ES UN DERECHO!
– DARTE UNA COPIA registrada de la solicitud entregada. Guárdala, es lo que te permitirá acciones posteriores.

● Facilita un medio de contacto para que puedan ponerse en contacto contigo y notificarte si se ha realizado el empadronamiento.

● La Policía Municipal comprobará que efectivamente duermes en la dirección que has indicado, por lo que en la medida de lo posible intenta permanecer en el lugar que has facilitado como domicilio/lugar de residencia.

● En el plazo de 3 meses debes recibir una respuesta, si no pásate por el Ayuntamiento (a través del Servicio de Atención Ciudadana adjunto al edificio consistorial o en la Casa de Cultura de Cruces) a solicitar información sobre tu solicitud de empadronamiento.

● Ten en cuenta que hay obligación de resolver en este plazo de 3 meses.

-Pero si no recibes ningún tipo de notificación o resolución expresa en 3 meses el empadronamiento es efectivo por silencio administrativo.

-Para hacer valer el derecho efectivo al empadronamiento debes volver a entregar una nueva solicitud de empadronamiento adjuntando copia de tu primera solicitud -donde consta el día de la primera petición del certificado de empadronamiento- exigiendo hacer valer el derecho efectivo al empadronamiento por silencio administrativo.

ANTE CUALQUIER DUDA, PONTE EN CONTACTO con la plataforma de Barakaldo contra la exclusión y por los derechos sociales, BERRI-OTXOAK:

►De forma presencial en la “Oficina Alternativa de Información sobre las Prestaciones Sociales”.

■Todos los lunes de 11 de la mañana a 1 del mediodía. En el local de EzkerHika en la calle San Antonio 8, detrás de las oficinas de Correos de Barakaldo (Plaza Antonio Trueba Parkea).

■O en el teléfono móvil: 650 25 46 67.

NO OLVIDES:
● ¡El EMPADRONAMIENTO es un DERECHO!

● El EMPADRONAMIENTO es lo que te da ACCESO a los diferentes derechos sociales.