Barakaldon larrialdietarako laguntzak eskatzeko epea ixtearen salaketa

Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoko kultur asteburuan, Gizarte Ekintza Sailak kudeatzen duen etxebizitzarako sarbidea bermatzeko diru-laguntzen murrizketak salatzeko ekimena.
Salaketa, Gizarte Ekintza Sailak kudeatzen duen ohiko bizilekua eskuratzea eta/edo mantentzea bermatzera bideratutako laguntza ekonomikoetan jarritako oztopoengatik. Laguntza hauek eskatzeko epea urriaren 21ean itxiko da: aurreko urtean baino bi aste lehenago. Urriak 21etik aurrera ezingo da udalerrian gizarte-laguntzarik eskatu.
Hain zuzen ere, datorren urriaren 21ean itxiko da udal prestazio ekonomikoak jasotzeko eskaerak aurkezteko epea: oinarrizko premiak asetzeko zailtasunak dituzten familiek ezin izango dute inolako laguntzarik eskatu lau hilabetez.
Tokiko gobernua, gainera, larrialdietarako laguntzen ukapena edo zenbatekoen murrizketa aplikatzen ari da udal-araudiaren bidez, ez baitago aurrekontu nahikorik udalerriko familien eskaera eta behar guztiei erantzuteko.
Facebooktwitterredditpinterestlinkedintumblrmail