Chiapasekin Elkartasunerako Taldeak

 

Herri Kanpamentuak Chiapasen eta Zapatisten Autonomiaren aldeko elkartasuneko Europako Karabana

Azkenengo hilabeteetan , komunitate Zapatisten kontrako guda oihuak handitu dira:

Armada Federala gero eta ugariago bilakatu da

Errepide berrien eraikuntza aurrera dihoa eta honen ondorioz, armadaren zirkulazioa eta Zapatisten kontrako setioa erraztu nahi dute

Sigla berrien atzean, Paramilitarrak taldekatu dira eta orain dela 14 urte bezala inpunitate osoarekin mugitzen dira. Erasoak, lapurretak, etxeak erretzeak, desjabetzeak, mehatxuak eta HILKETAK bata bestearen atzetik datoz

Chiapasekin Elkartasunerako Taldeetatik, gaur, berriro adierazten dugu Zapatistek ez daudela bakarrik eta gurekin esku hartzea eskatzen dizuegu merezi duten sostengua plazaratzeko ondoko bi ekintzetan:

HERRI KANPAMENTUAK (urte osoan zabalita)

ZAPATISTEN AUTONOMIAREN ALDEKO ELKARTASUNEKO EUROPAKO KARABANA Mexico D.F.tik irten eta 15 egunetan Chiapasetik ibiliko dena

Apuntatzeko: txiapas@nodo50.org edo tel: 617 22 07 18

Ongi Etorri Behera eta Ezkerrera !!

Chiapas, 500 urtetan ahots eta aurpegibako indigenen herria, zapalkuntza, errepresio eta bazterketaren kontrako errebeldiaren keinua eginez plantatu eta duintasunez, bakarrik ez uzteko eskatu ziguten.

Denbora aurrera doa, bidean ugariak izan dira gertatutakoak, arazoak konpontzeko borondateak, eta ezer ez aldatzea nahi dutenen traizio nazkanteak.Galtzeko ezer ez dutenen kuraiak pizturik mantentzen du edozein gizakik defendatu beharrekoa: DEMOKRAZIA, ASKATASUNA eta JUSTIZIA.

1995eko Otsailean, eta bertako zapatisten kontrako indarkeria militarren aldetik jasan ondoren, Chiapasekin Elkartasunerako Taldeak sortzen dira. Hortik aurrera,, beren alde izan gara, bideak egiten, entzuten, gure lagunekin ikasten. Gaur, beraiekiko konpromisoa mantentzen dugu: Ez daudela bakarrik, ez diegula bakarrik utziko.

Gure elkartasuna, inoiz baino indartsuago, oso garrantzitsua eta beharrezkoa da, diru laguntzaz, indigenen errealitate eta borrokaren difusioaz, kanpamentu zibiletan parte hartuz edo Chiapaseko bake duin baten alde antolatzen diren ekimenak bultzatuz.

Chiapasekin Elkartasunerako Taldeetatik, beste pertsonen edota taldeen laguntzarekin, egunero egiten dugu lan beren borrokan laguntzeko eta beren ahotsa izildu ez dadin. Dirua biltzen saiatzen gara, hitzaldiak egiten ditugu, hango informazioa eta tamalez izaten dituzten delituak salatzen ditugu eta 1994ean berreskuratu zuten alaitasuna ere, ospatzen dugu alaiki.

Ahaztutakoen ahotsa entzunaraztea nahi dugu, beraien hitzek pertsona guztien bihotzean lekuren bat aurkitzea, txikia bada ere, irribarre bihurtu dadin eta gizaki guztien artean esku boteretsu bat itsasoaren alde batetik bestera luzatu dadin.

©2008 Chiapas-Euskadi