NOR GARA?

      SOS ARRAZAKERIA arrazakeria eta xenofobiari buru egiteko elkartea da eta, hortaz, hauei gogotsu kontra egiteko prest dagoen nornahi aritzen ahai da bertan.

      Banakakoek, taldeek edo erakundeek eginiko bereizkeria eta segregazio inota ororen kontrakoak gara. Edozein gauzarengatik izanik ere: larru kolorea, jatorria, ohiturak, erlijioa, etab. Gure irudikotz on da kultura anitz egotea eta bertzeen desberdintasunak errespetatzea; bakoitzak bere kultura eta sinesmenak atxikitzearen aldekoak gara beraz.

    Orabat guzi-guziok egiazko berdintasuna esparru guzietan izatearen aldekoak gara: noranahi joateko eskubidea, lana, etxebizitza, osasuna, hezkuntza, segurtasun materiala, giza eskubideak, eskubide sozial eta politikoak.



ZERTAN DIHARDUGU?
   
  • Arrazarengatiko bereizkeria eta xenofobia kasuetan aholkularitza eta informazioa ematen.
  • Zenbait hezkuntza-jarduera egiten, arrazakeria eta xenofobia galaraztea xede.
  • Kulturarteko hainbat gune sustatzen

NON GARA?


  • Iruñea: Zapateriak 31, 1. (984-211521).
  • Tutera: 339 posta-kutxa.
  • Donostia: Zaratiegi pasealekua 100 (943-482602).
  • Bilbo: Zumarragak 3 behea (94-4790310)
  • Gasteiz: Zapateria k. 59 behea (945-265909).