Red Renta Básica - Xarxa Renda Bàsica - Onairrizko Errenta Sarea - Rede Renda Basica - Basic Income Network
   

english italiano galego-português deutsch eukara català castellano français türkçe

··>> FAQ ···>>>

Oinarrizko Errenta, Estatuak eskubide osoko orori edo gizarte horretan bizi denari ematen dion diru-sarrera da, hiritartasun eskubide bezala, honek ez badu ordainduriko lanik egin nahi, kontutan hartu gabe aberats ala txiro den. Beste erara esanda, ez da kontutan hartuko beste diru-iturrik dituen ezta norekin bizi den. Oinarrizko Errentaren Sareak, 2001ean ekin zion lanari.
Oinarrizko Errentaren izenarekin edo beste batekin, proposamena suspertzen ziharduen jendeak eta gaiaren aspektu desberdinak ikertzen zituen jendeak elkarrekin ekin zioten Elkartearen eratzeari. Estatutuen 4. artikuluak honako hau dio: "Oinarrizko Errentaren proposamenaren ezagutza hobeago eta bere bideragarritasunerako, Oinarrizko Errentari buruzko ikerketa zientifikoa eta bere sustapena Elkartearen helburuak dira". Oinarrizko Errentaren Sarea,
Basic Income European Network (BIEN) nazioarteko erakundeak 2002ko irailean, Genevan, bere biltzarra egin zuenetik sekzio ofiziala da.
Daniel Raventos-ek koordinatzen dituen WEB orrialde hauek; Oinarrizko Errentaren defentsa akademiko, sozial edo politikoen eta hauen funtsatzean interesaturik diren pertsona eta taldeentzako tresna baliagarririk izan nahi dute WEB orrialde hauek. Bertan, ekimen sozial honekin zerikusirik duten hainbat gertakari, ekimen eta eztabaiden berri ere ematen dira. Oinarrizko Errentarekin zerikusirik duten ekimen, iradokizun, dokumentuak igorri, proiektuen edo besteren berririk emateko,
Àlex Boso, Sandra González, Francisco Ramos edo Daniel Raventós-ekin harremanetan jar zaitezkete.

···>> entrar | intro | enter

| castellano
| català
| deutsch
| english
| esperanto
| euskara
| français
| galego
| italiano
| português
| româna
| türkçe

| ١لعربية

c/ Príncep d'Astùries, 56 àtic. 08012 Barcelona - e-mail