DENBORA GEIEGI IGARO DA
5 mende igaro dira
eta gu bagoaz
norabiderik gabe!
10 urte igaro dira
eta gu aurrera begira goaz
elbiderik gabe!
20 ilabete igaro dira
eta gu bagoaz
iristeko lekurik gabe!
40 aste igaro dira
eta gu bagoaz ...
80 egun igaro dira
eta gu bagoaz ...
160 minutu igaro dira
eta gu bagoaz ...
360 segundu igaro dira
eta gu bagoaz ...
existitzen ez dena bilatu naian,
existitzen ez dena askatu naian,
existitzen ez dena gure egin naian,
nazioa, ez den zerbaitengatik
zer edo zer egin naian,
gizarajoak,
gajoak!