Ortiken irakurri diñaten ipuitxo labur bat idaztie bururau ziteNK "azpeitiarrez" ...

CHIN


Bein batien Goan Ziu eta Chin Yei izeneko bi lagun mattemindu ein itunan beayen erriko bi neskakin beayen erriko dantzaldi eo erromei oyetako batetan ezautu ondoren ( Dein eta Puxin izenekuek itunan neskak ). Baño errialde artan gertatze unan etzeola danantzako lan neikue ta bi neskan sendiyek urrengo astien bertan aldein ziñaben neskak artute. Danan betiko erritik ertetzeakuen bi neskak gutun bana idatzi ziyonaben beayen mattientzako esanez illabete eta bost egun barru etorriko ziela ta (ango "urte sasoyen festan" eongo ziela).

Mutil parie pozik etorriko zielako eta aldi berien zain eta penatxuekin jarri itunan. 
Pasau itunan amar egun ta iye etziñaben jan de eiten. 
Igaro itunan beste bi egun eta Goan-ek nearrez pasau ziñan egune. 
Beste ainbeste iragan itunan eta Chin ikastolatik bialdu ziñan irakasliek etzulako iru lau ordutan zerure besterik beitu.
Lau egun igaro itunan eta bi mutillek elkar leno zeuden baiño urduriyo jarri ziñaben Puxin eta Dein-en edertasun eta xarmantasunek gooratuz eta aipatuz asi zirenien. 
Andik beste lau eguneta erritar batzuk Chin ibai onduen oinez eta beak asmautako poesiye rezitatzen ikusi ziñaben (Ire edertasune itsaso ta ibayek beayen gañien ekartzeñaben olatuen biguintasunen parekue den, beti moimentuen zeon eta beti apreziaukoñat, ...)
Kostauta baño iritsi itunan hamabi egun igarota gero, bai Goan eta bai Chin posez gañezka jarri itunan. Egun artako minutu guztiyek kontau xixkiñaben eta 1.440 minutu kontatzea allau itunan. Gabien etziñaben loik ein eta ezin ziñaben pentsau de ein.
Iritsi aurreko egun osue bidayen pasau ondoren eta goraberak izen ondoren bidaiatze ziñaben karruekin, urrengo egunien allau itunan goizin goizitun Dein ta Puxin. Biziko egune pasau ziñaben gabeko amarrak arte ta agurre eman ziyonaben berriz ikusi arte,

Andik 36 egunetara elkartuko itunala esan ziyonaben alkarri eta oinguen tartien gutun batzuk bialduko zizkiyonabela

Nibatas Lier Berux

( Ulertu eztunantzat aklaraziyue, ... Ipuin au elkar ikuste eztuten mattale guztiyentzako zuzendute zieNK ).