AZKARREGI ILTZEN DIRA GAZTEAK

Jone oetik jaiki eta gosaltzen ari zen.
Aritz orduan etxetik jaitsi zen, garagera joan bearra zuen kiroletako auto beltza artu eta 3 kilometrotara zegoen alboko errira joateko. Zortziretan sartzen zen lanera.
Bi minututarako jantzi eta gosalduta zegoen Jone, giltzak poltsikoan artu zituen etxe aurrean zuen autora sartzeko. Jonek erriaren beste aldean zuen lantokia. 10.000 pertsona baino geiago bizi ziren erri banakoak ziren biak eta elkar ezagutzen zuten, sei-zazpi larunbatetan batera ibili izan ziren bien kuadrillak, gainera Jone ezaguna zen, batizpat bi belarrietatik oso gutxi entzun zezakeelako eta horrelako herrietan beti jakiten zelako baten edo bestearen berri. Oikoa ez bada ere, Jonek abiadura gustukoa, Aritz berriz maitemindurik zegoen.
Dagoeneko Aritz "bere" abiaduran zioan. Hemezortzi urte zituen eta hiru hilabete gidabaimena atera zuela. Orain eskubira, orain ezkerrera, bolantekada zakarrak ematen zizkion autoari.
Beste errira joateko azkeneko auzo batetatik pasatu bear zuen, an ezagun eta lagun mordo zuen Aritzek.
Azken Txoko auzoa, 14. bebarrua, atea ireki zen, seigarrenetik zetorren neska bat irten zen. Onezkero gosalduta eta erdi lo zioan pertsona ez zen ikusiko beebarruko argiagatik ez balitz. Au ere bere "makinara" zioan, orduari begiratu eta ... Seiak hamar gutxi !!! esan zion bere buruari.
Neska auto bidea pasatzera zioan eta bizi zetorren auto bat bere muturraren aurretik igaro zen. Zuria zelako, bestela?
10 metro geratzen zitzaizkion Joneri.
Zearo azkar zioan berebil beltzak zebra-pasagune batetan aurrera irten zen emakumea jan zuen, aurrera zioan, ...
Autoaren giltzak atera zituen Jonek bidearen ertzean.
7 metro eskas geratzen zitzaizkion Joneri.
Auto beltzak bide ondoan zioazen pertsonen ileak aireratzen zituen.
Joneri eskutik ies egin zieten giltzek, lurraren kontra bere buruaz beste egin nai balute bezala. Bidearen beste izkinara iristear zegoen.
3 metro bakarrik geratzen zitzaizkion Joneri.
Leenagoko bebarruko atea ireki zen.
50 metro, 40 metro, 30 metro, 25 metro, 20 metro, ...
Makurtu egin zen, giltza irukotea jasotzeko.
15 metro, 10 metro, ...
Aritzek begirada Joneren aizpa gazteagan, Aloñagan jarrita zeukan azken metroetan. Neska gazte ederra zen baina beste norbait ikusi nai zuen, turuta astintzeko. Karreratik irten ordurako, burua makurtu eta zigarro bat piztu naian, ekinean ari zen, oso egun haizetsua bait zen.
Txaparen azalak sorturiko haizea Jonegandik 30 zentimetrotara sortu zen.
Giltzak artu eta atzera egin zuen, aize bolada jaso zuen aldera begiratu zuen. Beregana zetorren Aloña.
-Ba al goaz edo? -bota zuen gazteak parre txikia espainetatik kendu ezinda.
-Arrebatxo, zigarroak akatu egingo au! -erantzun zion Jonek.
Larunbat hartan Aritzek Joneri berataz maitemindurik zegoela jaurtiki zion nerbio une batetan.

Lau aste barru istripua izan zuen auto beltzak. Barruan zioazen bi pertsonak erreta atera zituzten.

R.I.P.


Nibatas Lier Berux