Esan iezaidazu baietz
eta dena lagako dut.
Esan iezaidazu ezetz
eta dena lagako dut nola ez.
Zergatik lagako dudan
galdetzen didazu,
zergaitik laga nai dudan
galdetzen didazu.
Ezin duzu ulertu ordea
lagatzeko gogoa badut
laga egingo dudala.
Ezin duzula inoren gogoa aldatu,
ez daukazula eskubiderik.
Laga nai badut
laga egingo dut!
EKINTZA BAT EGITEA UTZI DUT BESTE EKINTZA BAT EGITEKO

---

NON DAGO NIBATAS LIER?
Non dago Nibatas Lier?
Non ikusi da azken aldiz?
Non?
Ezinezko galdera duen esaldi posiblea sortu duzu au!

---

Zirko bat ikusten dut kalean,
zirko batetan bizi da jendea.
Aurrean dudan txakurrari
umeari bezala itzegiten diote.
Alboan dudan txakurra
xaxatzen dute.
Atzean dudan txakurrari
salto egiteko agintzen diote.
Noiz zaunka egin,
Bakean dagoenari igurtziak egin,
Kolperen bat eman bizkar gainean,
Jauzi egiteko esan,
Agindu eta madarikatu,
Pixa eta kaka noiz egin beartu,
torturatu.
Zirko bat ikusten dut kalean,
zirko batetan bizi da jendea.
Zirkoko pailaso mespretxagarriak zarete!
ZIRKOKO PAILASOEK TXAKURRAK BAKEAN UTZI ARTE ETA ONDOREN ERE, ANIMALI ASKAPENA!

---

POLIZIA BARRUAN DUZU!
Jendeak erraz defendatzen du berea
bati erantzuna ematen badiozu!
Bere ekintza defendatzen du
bati itzegiten badiozu!
Bere ekintza defendatzen du
bere aurka dagoela esaten badiozu!
Et, et, et. Orrenbeste ez ezazu egin!
POLIZIA GAINEAN DUZU!
Polizia ordaindua ez bada
polizia soziala duzu gainean!
POLIZIA BARRUAN DUZU!

---

BARREA DA BORROKA
Zure aurka aritzen denari
ez ezaiozu serio aurpegiarekin
begiratu!
Barre egin ezaiozu!
Ez ezaiozu meatxurik jaurtiki!
Barre egin eta barre egin ezaiozu!
Ez ezazu jo!
Barre egin, barre egin eta barre egin ezaiozu!

---

Baso eta zelaiek galderak egin dizkidate!
Begiak ireki dizkidate!
Zergaitik sortzen duzue zaborra?
Zergaitik ez diezue galdera au egin zuen buruari?
Zergaitik zabor gutxiago sortu bear dugu esaldia?
Zergaitik botatzen duzue zaborra zuen etxeko zakarrontzietara?
Andik desagertuko delakoan agian?
Zergaitik mendi turistikoak ez dira zaborretan itotzen?
Zergaitik dituzte zakarrontziak?
Zergaitik mendi industrialak ez dira zaborretan itotzen?
Zergaitik dituzte beren gorputzetan ebakiak?
Zergaitik mendi komertzialak ez dira zaborretan itotzen?
Zergaitik dituzte ileak kolore anitzetakoak eta lauki forman orraztuak?
Zergaitik biurtzen dira mendiak turistiko, industrial edo komertzialak nekazariak izanez lasaitasunean eta bizirik mantentzen laguntzen badute?
Zergaitik dira nekazal mendiak eta mendi askeak zaborretan itotzen leenak?
Derrigorrezkoa al duzue zaborra sortzea?
Derrigorrezkoa al duzue zaborra mantentzea?
Derrigorrezkoa al duzue zabor izatea?
KAPITALISMOA, GIZAKIAREN DERRIGORREZKO SUNTSIPENA


Poesia de Nibatas Lier !  Nibatas Lier Berux-en poesia !    (5Otsallek15)