HITZALDIA/ DVD aurkezpena: Nor Nori Zor? Zor Ekologikoa - 21:00tan - Jalgi kafe Antzokian (Lasarte-Orian)
Jueves 21 de junio de 2007.
Iparraldeko herrialdeok, munduko %20 biztanle bakarrik bizi izanda, natur eta energia baliabideen %80 gastatzen dugu. Bidegabeko eredu horren atzean, zor ekologiko izugarria dago Hegoaldeko herrialdeekiko, lau arlotan nabarmentzen dena:
1- Karbono zorra: gasen isurketa handiak berotegi efektuak, ozono geruzaren suntsipena eta aldaketa klimatikoa eragiten ditu.
2- Bioperateria: transnazionalek indigenen eta nekazarien antzinako jakintzak (haziak, sendabelarrak eta abar) patentatzen dituzte, ezer ez ordaindu gabe.
3- Ingurumen pasiboak: Iparraldeak baliabideak eta lehengaiak ateratzen dituzte Hegoaldetik, kostu ekologiko eta sozial nabarmena eraginez.
4- Hondakin toxikoen esportazioa, Iparraldetik Hegoaldera.
Sonatua da oso Hegoaldeko herrialde askok Iparraldeko banku eta gobernuekiko duten kanpoko finantza zorra. Baina, Iparraldeak Hegoaldearekin duen zor ekologikoa kontuan hartuta NORK NORI ZOR?
EKAINAK 21 OSTEGUNA 21:00etan
HITZALDIA/ DVD aurkezpena: Nor Nori Zor? Zor Ekologikoa
JALGI KAFE ANTZOKIAN
LASARTE-ORIA
ANTOLATZAILEAK: OSINA EKOLOGISTAK MARTXAN
Foro
|